Enpresariak

Aznar y Tutor, Luis María de

Bizkaitar enpresa-gizon ospetsua. Eduardo Aznar y de la Sota ontzi-jabearen semea.

XIX. mendearen azkenetik britainiarrek, amerikarrek eta suediarrek eratutako Iron and Steel Institute, erakundeko espainiar bakarra, Ramon de la Sotarekin batera, izan zen.

1900. urtean eratutako Compañía Euskalduna de Reparación y Construcción de Buques izeneko lehen administrazio kontseiluko kide izan zen. 1906ko martxoaren 1ean, Ramon de la Sotarekin batera Compañía Anónima Naviera Sota y Aznar enpresako zuzendari kudeatzailea da. 1917ko abuztuaren 28an, Bilbon, Ramon de la Sotarekin ere, Compañía Siderúrgica del Mediterraneo eratzen du.

  • Bennett H. Brough (ed.): The Journal of the Iron and steel Institute, vol L, London, 1897.
  • Ossa Echaburu, Rafael: Riqueza y poder de la Ría, Bilbao, 1969.