Enpresariak

Aznar y de La Sota, Eduardo

Bilbotar ontzigile garrantzitsua, XIX. mende azkeneko eta XX. mende hasierako Bilboko ontzigintzaren bultzatzaile garrantzitsuenetariko bat izan zen.

Bere lehengusua zen D. Ramón de la Sota y Llano Jaunarekin bat egin zuen 1.395 tonako "Alcedo" izeneko baporea erosteko eta 1900ean Compañía Euskalduna de Construcción y Reparación de Buques izena zeraman enpresa sortzeko, beronen kontseiluko lehendabiziko lehendakaria izanez. Bere lehengusuarekin eta Cosme Etxebarrietarekin, honen jabetza ziren Sierra Menerako meategiak ustiatzeari ekin zien.

Bere ontziak, konpainia ezezagun independenteek ustiatutakoak, 1906ko martxoaren 1ean, bat egiten dute, Ramon de la Sota y Llanorenekin Compañía Anónima Naviera Sota y Aznar izenekoa eratzeko. Bere seme Luis María de Aznar y Tutorrek eta Ramon de la Sota y Llanok, 1915eko abenduaren 26an, lehenago aipatutako konpainia hori Naviera Sota y Aznar merkataritza sozietate erregular eta kolektibo gisa eratu zuten, 1936ko gudaren ondoren Naviera Aznar, S. A., izendatzera igaroz.

Bizkaitar Ontzigileen Elkarteko Lehendakaria izan zen, Burgostik Senataria, Itsaso-Korridoreen Elkarteko Dekanoa, Ferrocarril Centraleko Ohoredun Aholkularia, etab. Bere zerbitzuengatik Berrizko Markez titulua eta Itsas-Merituengatik Gurutze Handia eman zitzaizkion. Bilbon hil zen 1902ko ekainaren 15ean.

Erref. "Euskal-Erria", 1902, 574 orr. Rafael Ossa Echaburu, "Riqueza y poder de la Ría". Bilbo, 1969.