Dantza

Azeri-dantza

Azeri-dantza, maskuri-dantza bezala ere ezagutua, festa edo errito bat da. Hernanin Inauterietan, larunbatean eta astelehenean goizeko hamarretan, eta Sanjuanetan, 25,26,eta 27an goizeko bederatzietan, bietan sokamuturraren ondoren ospatzen dena.

Gaur egun Sanjuanetan ospatzea frankismo garaian eman zen inauterien debekapenaren ondorioa da. Debekapen honek eraman zituen hernaniar batzuek, 1941 urtean azeri-dantza herriko festetara, Sanjuanetara, jartzera.

Frankismoa bukatu ondoren eta Inauterien debekapena altzata, 1979an, azeri-dantza berriz Inauterietan ospatzea pasa zen, Sanjuanetan jarraituz.

Desberdinak dira Sanjuanetan eta Inauterietan parte hartzen duten gazte taldeak, Inauterietan gizonak eta emakumeak osatzen dituzte taldeak eta Sanjuanetan 25 eta 26an gizonezkoek parte hartzen dute eta 27an hirugarren koadrila bat emakumez eta gizonez osaturik.

Urte batzuetan azeri-dantza txiki ospatu da, Langile Ikastolako neska-mutilen eskutik.