Zinekoak

Ausarten ordua

Enrique Cerezo P.C.k ekoiztu eta Antonio Mercero gipuzkoarrak 1998an zuzendutako filma. Antza denez, egitasmo honen bururakizuna, zinemagileak Manuel Azañaren memoriak irakurtzen zituen bitartean sortu zen.

Guda zibilean zehar hiriburuaren inguruketa zela eta, Prado Museoko arte-lanen tokialdatzeaz "el Museo del Prado es más importante que la Monarquía y la República juntas" esaldian laburbildutako agintari errepublikarrak egindako oldozmenak, Manuel (Gabino Diego) izeneko frankotarrek setiatutako Madrilen gelditu eta hiriburutik kanpora lanak eraman ondoren sotoetan ahaztuta utzitako Goyaren autorretratu bat aurkitzen duen Museoko zeladore anarkista inozo baten historia idaztera bultzatu zuen. Une horretatik aurrera bere ahalegin guztia lana zaindu eta aukera izatean dagokion tokira eramatean datza. Filmean zehar hiriarekiko setio ikaragarriari bizirauteko herriaren eskasia etengabeak erakusten dira. Girotze lana ikaragarri bikaina da. Nerabezaroan zehar hiriburuan bertan guda bizi izan zuen Gil Parrondoren zuzendaritza artistikoari dagokion lana, erabakigarria izan zen. Robert Capparen argazkiak ere filma girotzeko erreferentzia historiko garrantzitsua izan ziren. Beste era batera ezin izan zitekeenez, filmak isurtzen duen giza-argazkia atsekabegarria da. Gudak gizakiaren alderik hoberena eta txarrena azaleratzen ditu. Zentzu honetan Manuel eta bere Carmen (Leonor Watling) emaztegaiak bezalako pertsonaien barne-ontasunak, inguruabar itogarri horretan bizitzeko girorik egokiena aurkitzen duten gizaki jakin batzuekin kontrastatu egiten du.

Jose Maria Pouk islatutako antikuarioa, adibidez, sarraski bizian bere negozioak gehitzen dituena. Lucas, txintxorren eta behartasun gorriaren artean sugea bailitzan lez mugituz merkatu beltzari esker gora eginaz eta, behin faxismoak hiriburua menperatu ondoren bat-batean Falangeko buruzagi despota izatera bihurtuko dena. Gerardo (Ramon Agirre) higuingarriaz hitz ez egitearren, setioan zehar milizianoen salatari izana eta, Francok Madril menpean hartzetik aurrera faxisten salatari izango dena. Osterantzean, ez da inor Merceroren begirada zorrotzetik libratzen. Faxistak eraile zitalak dira, Madril etengabe bonbardatuz andere eta umeak erailtzen dituztenak. Milizianoek hirian euren agintea ezartzeko sarrakioa sorrarazten dute. Apaiz bat (Txema Blasco) aurkitu eta hilarazteko bere gordelekutik arrastaka ateratzen duten egundoko eszenan bezala. Eszenaratzea eta filmaren ebazpena azpimarragarri dira. Hasierako sekuentzia bikainean Mercerok Madrileko patio baten den eguneroko bizitza erakusten du bere kamara ohiko bizitza horien zirkilu guztietatik ibili eta bat-batean bonba batek guztia birrinduz laztura sorrarazten duenera arte.

Luzemetraiak kritikaren arrera ona izan zuen. Gainera zinemaldi desberdinetan bere ibilbidean sari ugari lortu zituen. Moskuko XXI. Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia, Bruselasgo Zinemaldian Filmik Hoberenari Jendartearen Saria (1999), Gasteiz-Vitoriako Zinemaldiaren XVI. Astean Luzemetraiarik Hoberenari Jendartearen Saria (2000), Tolouseko Zinemaldian Epaimahaiaren Sari Berezia, Miamiko Zinemaldi Hispanoan Filmik Hoberenarekiko Jendartearen Saria (2000), Bigarren mailako Aktoresarik Hoberenari (Adriadna Ozores) Goya Saria 1998an edo Euskal Zineari "El Mundo" VII. Sarietan, Banaketaren (Txema Blasco) Interpretaziorik Hoberenari Saria (1999).

  • Plaza, Carlos J; Rebordinos José Luis (coordinadores): El humor y la emoción. El cine y la televisión de Antonio Mercero, Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 2001, 257 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.