Kontzeptua

Aska

Animaliei edaten eta jaten emateko erabiltzen den ontzia. Egurrezkoak edo harrizkoak izan ohi dira. Sarritan, pieza bakarrean egiten dira, enbor bat aizkorarekin hustuz. Artzain guztiek harraska horietako bat izan ohi dute. Gazta ekoiztean sortzen den gazura botatzen da bertara, saroira igotzean erositako txerriek azkar asko irentsi ohi dutena. Horrela, artzainak txerriak loditu nahi ditu, gaztaren ekoizpen-sasoia bukatzen denean saltzeko. Baztango bailaran, taloaren masa egiteko oraskari talo egiteko aspilla deitzen diote. Lexardiko (Itxina-Gorbea) saroietako artzainek aska izeneko erretilu luzanga erabili ohi dute, janaria zerbitzatzeko. Pago-egurrez egindako pieza bakarra da, eta heltzeko kirtena du.

  • ARIN DORRONSORO, Juan de. Anuario de la Sociedad de Eusko-Folklore, "Pueblo de Ataun", 1927, VII libk., 20 or.
  • CARO BAROJA, Julio. "La vida rural en Vera de Bidasoa". Madril: Inst. Antonio de Nebrija, C. S. I. C., 1944.