Arte aplikatuak

Aranaz Darrás, Francisco de

Interiorista eta antikuarioa. 1917ko maiatzaren 1ean jaio zen Donostian eta hiri berean hil zen 2011ko apirilaren 8an.

1949. urtean Aranaz Darras Arte Aretoa sortu zuen. Bertan babesa ematen zien beren ibilbidea abiatzen zuten tokiko artistei. Beranduago, Gabonetako Lehiaketak bultzatu zituen. Pintura-lehiaketa horietan herrialdeko artista esanguratsuenak lehiatu ziren, esate baterako, Ricardo Baroja, Ascensio Martiarena, Antonio Valverde, Miguel Angel Alvarez, Maria Paz Jimenez edo Amable Arias. 1952. urtean Artista Euskaldunen I Erakusketa antolatu zuen, Udal Arte Aretoan.

1952. urtean Donostiako Nazioarteko I Zine Astea bultzatu zuen hamar merkatariz osatutako taldeko kide izan zen (Dionisio Villar, Francisco Pilarte, Jose Sanchez Eceiza, Domingo Peio, Jose Julian Merino, Willy Koch, Angel Apraiz, J. Avellano eta J. Manuel Duranekin batera), ondoren Donostiako Nazioarteko Zinemaldi izango zena. 1953. eta 1954. urteetan Nazioarteko Zine Asteko lehen eta bigarren edizioetako dekorazioaz arduratu zen. Instituzioek Jaialdia beregain hartu zutenean lehiaketarekin lotuta jarraitu zuen beste hamabost urtez, dekoratzaile modura.

Halaber, bere gidaritzapean, Gipuzkoa ikuspegi turistikotik bultzatzeko kolorezko zinema-dokumental bat eta gidoia gauzatu ziren.

Francisco de Aranaz Darrasek Hiritar Merituaren Domina jaso zuen 1995ean.