Zinekoak

Bwana

Aurum S.A., Cartel S.A., eta Origen P.C. ekoizleen artean 1996an egindako ekoizpena. Proiektuaren zuzendaritza Imanol Uriberen esku izan zen eta gidoia Imanol Uribek, Juan Potauk eta Paco Pinok idatzi zuten. Gidoia, Ignacio del Moralen La mirada del hombre oscuro antzerki-lanean oinarritu zen.

Filmaren gaia, urte batzuk lehenago bere Montxo Armendariz lagunak Las cartas de Alou (1990) filmarekin laurogeiko hamarkadako euskal zinean egin zuen bezala, Espainia garaikidean etorkinen aurkako arrazakeriaren ingurukoa zen. Lan bion arteko desberdintasuna nabaria da. Armendarizek, alferreko indarkeria eta topiko errazetan erortzeko arriskuaren aurrean, bere filma ikaragarrizko apaltasunez enfokatzen du. Horregatik alboratzen du indarkeria fisikoa, nabarmena izanagatik, eta etorkinenganako gaitzespenaren barne-barneko arloetara hurbiltzen da. Uriberen begirada erabat desberdina da.

Filmaren argumentua, Antonio (Andrés Pajares) eta bere Dori (Maria Barranco) emazteak eta seme bik osatutako Gatako Lurmuturrera oporretan elkarrekin doan erdi mailako familia espainiar batekin hasten da. Ombassi (Emilio Buale) izeneko afrikar etorkin bat bidaiatzen zuen itsasontzia urperatu ondoren, sendia ezarri den hondartza berberera heltzen da. Orduan, atzerritar hori euren bizitzan ezustean sartzeagatik nolabaiteko arrazakeriazko haserrealdia espainiar familiarengandik falta ez duen harremana hasten da. Filma, Maria Barranco eta Andres Pajaresen interpretazioen laguntzaz, komediaren esparruan barruratuz doa harik eta eremu horretara neonazi-talde bat iristean ezbehar bihurtzen duten arte. Armendarizek, ikusleari ematea errazaz ez ematearekin obsesionatuta, Las cartas de Alouri pasio-ateak ixten bazizkion, Uribek Bwana filmean aurkako guzian porrota dagi. Neonazi-banda baten agerpena behartutakoa da eta sinesgaitza eta filmari kalte asko egiten dion alferreko azaleko indarkeriaren ukitua ematen dio. Tamalgarria, lan biak neurriren baten orban bera salatzen baitute; erdi mailako herritarraren baitan dagoen itxura inozodun eguneroko intolerantzia eta arrazakeriaren berniz hori ondorio ikaragarridun xenofobia politiko baterako esparru arriskutsu bihur daiteke.

Bwana Uribek egindako La fuga de Segovia (1981), La muerte de Mikel (1983) edo Días contados (1994) bezalako lanek duten mailarik lortzen ez duen filma da. Hala ere, Gillies MacKinnonen Trojan Eddierekin ex-aequo 1996an Donostiako Zinemaldian Urrezko Kontxa lortzean arrakasta handia lortu zuen. Javier Aguirresaroberen argazkia ere, filmaketa guztian zehar ikaragarria izandakoa, zinemaldi donostiarrean saritua izan zen.

  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.