Konposatzaileak

Arkarazo, Iñaki

Kaki

1961ean Lazkaon jaiotako musikari, konpositore eta ekoizle gipuzkoarra. Gaztetan ETBko aurkezle eta Euskadi Irratiko bi saioen arduradun izan zen.

Julio Medemen Patas en la cabeza (1985) film laburreko musikaren egilea.

1987an bere hirugarren LPa atera zen argitara, Matxinadak. Hainbat musika taldetako kide izan da, hala nola Laket, M-ren sortzailea eta bertako gitarrista (1989an taldeak Barkatu ama LPa atera zuen argitara). Besteak beste, Fermin Muguruzarekin, Kortaturekin eta Negu Gorriakekin kolaboratu du.

Urte luzez hainbat diskoetxetan aritu da teknikari lanetan eta dozenaka talderen diskoak ekoitzi ditu, "IZ" enpresan batez ere, baita Azkarateko "Katarain"-en ere. XXI. mendean hasita dago eta bere zigilua du, Garate Studios, Andoainen kokatua.

Azken urteetan eta Garate Estudioetatik, Kaki Arkazarok, Mikel Abrego eta Haritz Harreguyrekin batera, disko berriak grabatu dizkie Anari (2000), Chucho (2001), Kuraia (2001), Dixebra (2002), Fermin Muguruza (2002), Ken Zazpi (2003), Rtakolo (2003), Barricada (2003)



Miren IZAGIRRE ETXEBESTE (2007)