Instrumentugilea

Arizcuren Cabezas, Elías

Donostian 1943an jaiotako zuzendari eta biolontxelo jolea.

Biolontxeloa jotzen ikasi zuen bere aitaren eskutik eta gero beste maisu hauek ere izan zituen: Gaspar Cassado, Andre Navarra eta Sandor Vegh.

1969an Amsterdamen Mendelssohn hirukotea sortu zuen eta talde honekin bai Europan bai AEBetan zehar nazioarteko ibilbideari ekin zion disko ugari kaleratuz. 1989an Octeto Ibérico de Violonchelos delakoa sortu zuen. Hasiera hasieratik M. Rostropovich eta Yo-Yo Ma-ren laguntza izanik, hamar CD argitara eman dituzte eta gaur egungo konpositore handienen berrogeita hamar estreinaldi baino gehiagotan esku hartu dute. Talde honen errepertorioan musika lan garaikideak daude, egungo egileei eskainiak, esaterako, Xenakis, Donatoni, De Pablo, Denosiv, Berio, Riley, Bussotti, Halffter, Pärt, Boulez, Nobre, Glass eta Kagel, baita Espainiako beste autoreei eskainiak ere, hots, Turina, Falla, Nin, Montsalvatge, Granados eta Albeniz.

Europa, Asia, Estatu Batuak eta Kanadako emanaldi eta jaialdi ospetsuenetan parte hartu dute.

Irakasle lanetan aritu den heinean, Espainian bertan eta Europako beste herrialdetan ikastaroak eskaini ditu. Gaur egun Utrechteko Musika Goi Eskolako katedraduna da. 1981ean biolontxeloa jotzen irakasteko bideo-gida prestatu zuen hainbat hizkuntzatan eta gaur egun derrigorrezko eredua bilakatu da herrialde askotan. Era berean nazioarteko lehiaketetan ere epaimahai kide izan da, Vartsovia, Paris, Praga eta Ginebran adibidez. Biolontxeloaren historiari buruz lanak ere idatzi ditu.