Biologoak

Arechavaleta y Balparda, José Cosme

Naturalista y bizkaitar botanikoa. Urioste, 1838-09-27 Montevideo (Uruguay), 1912-06-16.

Iraganean Euskal Herriak Amerikari -eta beste itsasoz haraindiko lurralde batzuei ere- militarrak, elizgizonek, politikariek eta enpresa-gizon ugariren ekarpena egin dio. Gutxiago ezagutzen direnak, hala ere, zientziari ekin diotenek. Lerrootan, hemeretzigarren mendeko naturalista handiak bezala Uruguayn bere ikasketa guztiak egin zituen Jose de Arechavaletaz arduratuko gara.

Darwindar bilakaeraren jarraitzaile zela, aberri horretan positibismoaren -eta baita mikrobiologiarena ere- sartzaileetariko bat izan zen. Horrezaz gainera, entomologoen, fitografoen eta herbarioen artean ikaragarrizko ospea lortu izan zuen; bere abizena molusku baten, 21 landareren eta 30 intsektu baino gehiagoren berezia izatera ez da alferrik iritsi.

Albaitari baten semea, Arechavaleta, hiru urtetan zehar, Portugaleteko botika baten, behin San Salvador del Valleko eta Santurtziko Lehen-mailako eskoletan ikasketak egin ondoren, ikasle-lanetan aritu zen. Natur zientziekin zaletu zen arren, farmaziako eguneroko ohizko lana ezin jasan izan zuen eta 1855ean bere herrikide batzuek, hainbat motatako zioengatik egin zutenari jarraituz, Amerikara abiatu zen . 17 urte zituela Uruguayra iritsi zen, bertan bere gainerako bizitza guztia bertan emanez eta botaniko bezala karrera ikaragarria garatu izatera iritsiz.

Lehendabiziko lan-eskaintza Montevideon Augusto Les Cazes masoi frantziar erbesteratuaren rebotikan lanean aritzekoa izan zen. Farmazeutiko titulurik ez zuen arren (1862an lortu zuen, bere kabuz ikasita) onartua izan zen. Bertan, ea egunero, jatorri, ideologia eta hezkuntza desberdineko pertsonen arteko solasaldiak ikusi zituen euron positibismoaz jabetuz; geroago hauxe idatzi zuen: "zientzia ez da ongizate materiala, atsegina eta poztasuna lortzera bakarrik mugatzen" (Goicoechea, 1993: 217). Denda-ostean belarrak bildu eta irakurtzen ikasi zuen, baina natura-zientzietan sakontzerik ere izan zuen: Jose Ernesto Gibert (1818-1886) entomologiaren (intsektuei buruzko zientzia) aldeko zaletasuna iratzarri zion uruguaitar floran aditua zen solaskide frantziarrarekin harremana izan zuen.

Bere entomologia-hastapenetik, 1864, botanika-hasierara arte, 1874an, europar naturazale ospetsuekin zientzia posta-trukea izan zuen. Carlos Berg (1843-1902), Ernest Candèze (1827-1898), Jean-Theodore Lacordaire (1801-1870) eta beste batzuk berak aurkitu zituen Uruguaykoak bertakoak ziren espezie asko eskaini zioten, berezitasunez koleopteroak. Hasieran bere ikasketak funtsean deskriptiboak eta taxonomikoak izan ziren arren, geroago nekazaritzari eta abeltzaintzari intsektu-plagak sortarazten zizkioten kalteez interesa agertu zuen; esan dezagun, bada, etiologia arloarengatik, intsektuen parasitazioarekin zerikusia duten gaixotasunak.

Bere behaketaren originaltasun eta emankortasunak Arechavaletari Montevideoko Unibertsitatean hainbat katedra betetzea ekarri zion. Medikuntza Fakultatetik zientzien irakaskuntza eta esperimentazioa (adibidez, eboluzioa azalduz, eta Darwin eta Ernst Haeckelen lanak itzuliz) bultzatu zituen, aldi berean biologia-zientzien bidean jarri zituen ikasle-belaunaldi oso batekin ikastaldea sortuz. Bere egoera positibistatik, uruguaitar unibertsitate zaharkituari haize berriak ekarriko zizkion egoitza baten sorkuntzaren alde ere ekin zion: Bakteriologia Laborategia (1886). Uruguayn ez zuen inork Arechavaletak baino arinago inoiz mikroskopioa eta laborategia irakaskuntzarako tresna bezala, (eta ez irakaskuntza espekulatibo eta teorialari bezala), berak egin zuen eran,erabili.

1889ko urtarrilean, irakaskuntza-esparrutik at, Arechavaleta Montevideoko Udal Laborategi Kimiko-Bakteriologikoko zuzendari izendatua izan zen. Bertan ea lau urte egon zen. Europara egin zituen hiru bidaietatik lehena Paris eta Berlineko laborategi batzuek ikusteko aprobetxatu zuen, tokiotatik lan-metodoak eta ekipoak ekarriz. Urte haietan zehar bere belarkien ikerketa-gunea udal-esparruko osasun-arazoetara aldatu zuen. Ur-zerbitzu urriari aurre egin zion eta hiriburuko uren kalitatea purifikazio-sistema eta filtroak ezarriz hobetzea lortu zuen. Halaber, Desinfekziorako Etxea eta Txertoen Kontserbatorioa sortu zituen, erietxe eta ospitaletan higiene-batzordeak eratu eta okela- eta nekazale-ikuskaritzarako araudia etab. sortaraziz. 1887an Rio de Janeiron antolatutako osasun-arloko hitzaldi baten, tasajoa (edo uruguaitar gazitegietan prestatutako txarkea) ezin izan zitekeela garai hartan Rio de la Plata suntsitzen zebilen koleraren germena (Kochen bacilus vírgula) egiaztatu zuen, eta lan horrek gazitegi-industria eta abeltzain nazio-industria hondamenditik ateratzea lortu zuen, eta hori zela eta, Hego Ameriketako lehen bakteriologotzat aintzat hartua izan zen.

Bere Katedra-izendapenaren (Botanika Medikoa, 1874) hurrengo hogei urteetan zehar, Arechavaletak etengabe uruguaiar flora ikasteari ekin zion bai Unibertsitatean eta baita Uruguayko Nazio-Museoan ere (1892an bertako zuzendari izendatu zuten), datu botanikoak batu eta bildumatzeari, nazio guztiko belarrak egin zituenera arte, ekinez. Hogeita hamar urtetako lanaren emaitza, bere asmoa zen egoitza antolatu eta moderno bat lortzekotan Museoari dohaintzan eman zion ikaragarrizko herbarioa izan zen. Herbarioaren balioaz jabetzeko: landare lehortuen bildumak bakarrik 15.254 ale zituen; horri, 8.141 artropodo gehitzen zaizkio (eta beste 1915ean dohaintzan emandako beste 10.300 ale botaniko).1890eko hamarkadan nekazari, abeltzain eta naturazaleei zuzendutako liburua idazten hasi zen, 1894an Las Gramíneas Uruguayas (1898an, aparteko tirada baten argitaratua) izenburupean Museoaren Analesetan argitaratua izan zena. Lanak 250 espezietik gora deskribatzen zituen (euretariko asko lehen aldiz), organografia eta agrostologiaren ikuspegitik. Geroago, bere asmo handiko idazlana idazten hasi zen: La Flora Uruguaya, 1899 eta 1911 bitartean lau aletan Analesetan argitaratua. Uruguaiar-botanikaren idazlanik gorenetariko bat dugu, bere zorroztasun eta handinahiagatik Carl F. P. Von Martius (1794-1868) naturalista alemanaren Flora Brasiliensis, edo Claudio Gay (1800-1873) botaniko frantziarraren Flora Chilena bezalako ikaragarrizko idazlanekin parekatu daitekeena baita. Bere beste liburu batzuen artean: Sobre el cólera, apuntes para el pueblo (1886), Pedro Hormaeche bere ilobarekin batera egina; eta Cactáceas del Uruguay (1905).

Arechavaletak bere lanaren garrantziaren kontzientzia argia 1908ko ekainean idatzitako gutun batean erakuste du eta baita beste batzuk europar naturalistei landareak, ezagutze asmoz, bidaltzeak nolako mina egiten zion ere. Bidezkoa da bere paragraforik interesgarriena ez bada ere aipatzea:

"Floraren inpresioa, niretzat botanikari buruzko beste edozein baino garrantzi handiagokoa da, behin amaitutakoan, etorkizunean izango diren naturalistek euren ikerketetarako erraztasunak aurkituko dituztelako eta aipatu beharrik izango den nazio-lana izango da; pentsatzeko era hori izan da, berriak alde batera utziz, lana abiaraztera eraman ninduana." (Goicoechea, 1993: 189).

Arechavaleta bere esperientzia naturalista nola ulertzera heldu zenaren ispilu, bere Mariano Berro adiskideari 1909ko uztailean igorritako gutuna, oraingoan espiritualagoa eta erlijiosoagoa, da. Hasierako positibismoa naturarekiko kontzeptuak gizakiarenganako erreferentzia egiten zuen izaera panteistadun naturalismo batera bideratu zen.

"Uste dut....edozein izakiren aurrean, landare bat adibidez; ezagutuz, bere bizitzaz apur bat jakinaz, sortarazten digun atsegina askoz biziagoa da berarekin harremanik duen guztia bazter uzten badugu baino. Bakoitza, sortua den guztiarekin harreman estuan jartzen bide dela esan daiteke, unibertso-orekaz ohartzen garela. Zein txatxar diren filosofia-sistemek, zein umekeriak erlijio-sinesmenak norberak oreka-hizkuntzaren jabe izanda erabili darabilenean." (Goicoechea, 1993: 216).

"Qui fait aimer les champs fait aimer la vertu", Jacques Delille olerkari frantziarraren esaldia esatea atsegin zeukan.

Azkenengo teknikak erabiliz, familia baten espezie bakar baten zirkiluak soilik aztertzen dituzten adituek gobernatutako garai baten, Arechavaletak egindako era askotako ekarpen-sortak bere jarrera kontenplaziozkoaren handitasuna islatzen du. 'Arechavaleta -horrela bukatzen da bere bizitza- eta zientzia-ibilbideari buruz ikerketarik osatuena den Angel Goioetxearen [bere Un naturalista vasco en Uruguay (1933) liburuan] ikerlanak- natura zientzien bidegile-talde horren azkenengo ordezkarietako bat da, XIX. mendearekin eta lanerako teknika berrien aurrean ikerketarako lantaldeen eta espezializazioaren etorrerarekin joana'.