Enpresariak

Arbolancha, Juan de

XV. mendeko garrantzi handiko armadore bilbotarra.

1484an bere itsasontzietariko bat bretoiak eraso eta arpilatu egin zuten. Garai hori Bizkaiaren eta Bretañaren arteko merkataritza bizia izanik, gertakizunak larritasun handia lortu zuen Arbolantxak aldi berean bretoiak arpilatzeko errepresalia-gutuna lortu baitzuen, horretara herrialde bien arteko armonia kolokan jarriz. Merkatari bizkaitarrak protesta egin zuten eta errepresalia-gutun hori bretoien merkantzia guztiengatiko %3ko zergagatik ordeztua izan zedila lortu zuten. Frantziarekin guda sortzean (Bretaña bat egina izan zen), Arbolantxa bere aldarrikapenetan baieztatua izan zen eta horrek interesatuen aldetik protesta berriak sorrarazi zituen bere errepresalia eskubideak berriz ere kendu zitzaizkion arte. Isabel Katolikoa hiltzean, halere, bizkaitarren zein bretoien protestak izan arren gutun eztabaidatsuko eskubideak izanez jarraitu zuen. Zerbait arinago, 1495ean EE.KK. Flandesi Juana artxidukesaren garraiorako armada babesle bat sortzea agindu zien. Horretarako hiribilduan ofizioak betetzetik salbuetsi egin zen.