Literatoak

Arana, Jose Ignazio (1838-1896)

Azkoitia, 1838- Oña, 1896. Euskarazko idazlea. Aita Henaoren Averiguaciones de Cantabria idazlanari jarraipena eman zion.

Azkoitian sortu zen 1838ko maiatzaren 26an. Lehen ikasketak Azkoitia, Amezketa eta Ezkioko eskoletan burutu zituen eta bigaren mailako ikasketak Arantzazun eta Iruñean.

Hamasei urterekin Jesusen Lagundian sartu zen (1854). Euskal-Erria aldizkarian aritu zen, bertan hainbat olerki argitaratuz. 32 urte zituenean Vidas de algunos claros varones guipuzcoanos de la Compañia de Jesus (1870) kaleratu zuen. 34 urterekin San Ignacio Loyolacoaren bicitza daburtua euskaraz eta gaztelaniaz. Azken idazlan horretan badago hausnarketa labur bat "Euskal hizkuntza eta Literaturaren inguruan", gramatika proiektu bat ere osatuz (1872).

43 urte zituela Orduñako eskolan ikasten hasten da eta bertan Sabino Arana Goiriren ikaskidea izan zen, baina ez zen haren familiartekoa (1881). Euskera aldizkarian "Notas bibliográficas sobre el Cicerón euskaro, P. S. de Mendiburu" (1888) argitara ematen du. 50 urteren buruan Bai, pecatu da liberalqueriya, 48 orrialde. 52 urterekin: Disertacion sobre la Ortografia Euskara (1890). Garai hartan Durangon bizi zen (Bizkaia). 57rekin Aita Henaoren Averiguaciones de Cantabria kaleratzen da, eta 6. eranskina Aranarena da. 58 urte zituela hil zen Oñan (Burgos), 1896ko abenduaren 19an. Hainbat lekutan bizi izan zen, esaterako, Puyanne (Frantzia), Orduña, Durango eta Baiona.

Bere beste idazlana bat: Jesus-en-biotz-sagraduco billera santu edo congregacioaren gañeco gauza cerbaitzuet dacaizquien liburuchoa, Tolosa, 1878, Eusebio Lopezen inprimategia, 30 or.

Latinetik euskarara itzuli zuen Ama Virgiña guciz garbi Concepcioaren oficio laburra, 1872, (Roma), Congregatio de Propaganda Fide-k inprimatua, 24 or.

Agustin Kardaberazen lana euskaratik gaztelerara itzuli zuen, Loyola-co Aita San Inazio-ren beratziurrena... eta Santuari eta jaiotetxearen inguruko berri labur bat gehitu zion; Azpeitia, 1885, Pablo Martinezen inprimategia, 18 or.; testua bi hizkuntzetan ageri da batera.

  • MANTEROLA, J. Cancionero Vasco, 3. seriea, 270. or
  • ONANDÍA, S. Milla Euskal Olerki Eder, 359. or.
  • VILLASANTE, L. Historia da la Literatura Vasca 278. or.
  • ALZOLA, N. "XIX'gn gizaldiko euskal eskutitzak. losulagundiko aita Arana'k Luis Luciano Bonaparte Printzeari idatzitako bat, 1887'an oarrak". Boletín Americano de Estudios Vascos, 1959, 31-33 or. (Eskutitzaren bukaeran biografia interesgarria dago).
  • ALZOLA, N. "Aita Jose Ignazio Arana Jesuitak Bonaparte Euskalariari, eta Printzipe Jakintsu onek Aita Aranari", Euskera aldizkaria, 1958, 25-28 or.
  • ALZOLA, N. "Carta del P. Arana a Bonaparte" (1884). Boletín de la Sociedad Bascongada de Amigos del País, 1959, 447-448 or.

Horiez gain, Vinson eta Sorarrain-en idazlanetan bestelako erreferentziak ikus daitezke.