Antzerkigintza eta dantza

Ansa Santesteban, Iratxe

Dantzan.com erakundearen eskutik.

Dantzari. Donostian jaio zen 1976ko ekainaren 20an.

14 urte zituela dantza ikasketak Alemanian jarraitzeko Gipuzkoa Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen eta Stuttgart-en, John Cranko Schule-n jardun zuen ikasten. 1993-1996 bitartean Basel Ballet-en aritu zen profesionalki, ondoren, 1996-97 bitartean Portugalen, Gulbenkian Ballet-ean. Nacho Duatok zuzendutako Espainiako Dantza Konpainia Nazionalean urtez dantzatu zuen 1997 eta 2002 bitartean. 2002ean Lyon-eko Operako Baletean sartu zen eta bertan jardun zuen dantzan 2005 arte. 2005 eta 2006an freelance aritu zen hainbat proiektutan Brusselan, Japonian eta New Yorken. 2006ko abenduan Nederlands Dans Theater-en sartu zen. 2007an Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak Ibilbide Artistikoaren Saria eman zion.