Ingeniariak

Aldana y Goitea, Lucas de

Meatze-ingeniariaBilbao, 1815 - Madrid, 27-01-1879.

Bilbon jaioa, Lucas de Aldana 1836an bere erdi mailako ikasketak eten beharrean aurkitu zen, nazio-batailoian bere anaia Valentinekin (olerkari eta drama baten egile) karlisten aurkako borrokan jardunaz. Gudaz geroztik, sortu berri zegoen Madrilgo Meatze-Eskolan sartu zen (1839).

1845ean bere lehendabiziko Granada eta Almeriako meatze-barrutietara bidali zuten. Geroago, etengabeko goraldi nabarmenez, Bizkaia (1846), Almaden, Almeria eta Riotintoko (barruti hartako ikuskatzaile bezala), Cordoba (1859), La Coruña (1839) eta Madrilgo (1861) ikuskaritzak etorri ziren. Hiriburu espainiarrean, hain zuzen ere, bere gainontzeko bizitzako hamazortzi urteetan lanbide-arrakastarik handienak izango zirenetara iritsi zen: Madrilgo geologia maparako Batzordean partaide izan eta Meatze-Batzordeko kide eta idazkari eta meatze-estatistikari egindako ekarpena.

Aldanak meatze-estatistika eta baita meatze-administrazioko batzorde ofizialetan lan egin zuen arren, batez ere idazle bikaina izan zen. Hemen, estilo gogoetatsu eta pentsalariz Espainian harrikatz-industriaren inguruko adierazpen batzuk gehitu zizkion Terueleko arro karbonifero ugariri buruzko ikerketa (1863) aipatu beharra dago.

Toki honetan ezin dezakegu mugimendu espiritistarekin izan zuen harremanean sakondu (geldi bedi 1869 eta 1870 bitartean Hechos del espiritismo egunkarian idazteaz gain, Espainiar Espiritista Elkarteko kide ere izana, somnanbulismo eta magnetizazio-frogetan parte hartuz).

Azpimarratu beharrekoa, aldiz, meatze-ingeniaritzaren baitan, sarritan meatze-historia landu izana. Eta gai horri buruzko bere sarraldien artean, gehienetan S. Calanda izengoitiz eginak, Cuerpos de ingenieros civiles y sus auxliares (1871) bere gremioari eskainitakoa, eta Extremaduran fosforitaren historiari buruzko bere ikerketak (1871) eta baita Sobre la enajenación de las minas de Río-Tinto (1855) goi mailako jakintza-lana nabarmentzen dira. Bestalde, Aldanak 1848an ingeniari eskoletan testu ofizialtzat jo zen Johann Müllerren Elementos de Cristalografia lana itzuli zuen. Guztietan uztartzen ditu hizkuntza-argitasuna eta atsegintasuna jakintzarekin.

Revista Minera, Revista Científica del Ministerio de Fomento, Aldizkarietan eta El Vapor y el Resumen político, egunkarietan S. Calanda eta Un Suscritor izengoitiz meatze-historia eta meatzaritzari buruzko artikuluak argitaratu zituen.

Aldanaren inprimatutako idazlanak Eugenio Maffei y Ramón Rúa Figueroak (1871-72) katalogatu dituzte Apuntes para una biblioteca española de libros, folletos y artículos, impresos y manuscritos, relativos al conocimiento y explotación de las riquezas minerales y a las ciencias auxiliares. Madrid: J. M. Lapuente Irarkola, 1 (13-14 orr.), 2 (543 orr).

  • (1862) Memoria sobre los depósitos carboníferos de Utrillas y Gargallo. Madrid;
  • (1862) Consideraciones generales sobre la industria hullera de España. Madrid;
  • Hechos de espiritismo, argitaragabeko eskuz idatzitako egunkaria, 1869-1870. Ik. ere: Johann Müllerren (1848) Elementos de Cristalografía eskuliburuaren frantsesera egindako itzulpena. Bilbao: Delmas e Hijo.