Ingeniariak

Aldama, Jose de

Meatze-ingeniari gasteiztarra. Vitoria, 1823 - Madrid, 1863-03.

Gasteizen jaioa, Jose de Aldamak bere lehenbiziko ikasketak bere jatorrizko herrian egin zituen. Gero Madrilera joan zen, 1841ean Meatze-Ingeniarien Ikastetxe Berezian, (Policarpo Cía bezalako) euskal gazte-kopuru asko barne zituen, beste gauza askoren artean, ikastetxe ospetsua, sartuko da. Madrilen, heziketa zaindua izan zuen, bai meatze- eta baita geologia-arloan ere. Behin ikasketak burutu eta 1844an Kidegoan sartu ondoren, ikaslerik bikainenekin ohikoa zen bezala Almadeneko meategietarako igorri zuten.

Ingeniari bezala, bere gaztaroan toki ezberdinetan izan zen. Batzorde ofizial ugarietako kide izan zen, besteak beste, Gobernuak 1847an Espainia-Portugal burdin bidearen elkargunean mugarriak zehaztekotan sortutakoan, eta, izan ere, azkenean, bertatik eratorri baitzen zientziari egin zion bere ekarpenik garrantzitsuena: Compendio geográfico-estadístico de Portugal..., Madrilen, 1855an, gazteleraz, argitaratutakoa alegia.Ikerketa horren abiapuntua espainiar-luso batzordearen bitartez eskuratutako konfiantzaren ildotik Portugalen eta bere kolonien meatze- eta geologia-aberastasunean sakontzeko aukera izan zen. Aurreko bilduma eta iturburu berriak erabiliz, portugaldar meatze-industriaren egoera eta geologia eraketa deskribatu zituen ikatzaren eta gatzaren kasuetarako, berezitasunez, 1796 eta1819 bitarteko eurei zegozkien ustiaketa eta ekoizpena alegia. Lanok zientzia-elkarteek onetsiak izan ziren: Lisboako Zientziarako Errege Akademiako kide izan zen eta baita Frantziako Geologia Elkartekoa ere.

Aldamak meatze-bizitzaren alor ezberdinetan eraginkortasunez parte hartu zuen eta baita politikagintzan ere. Kargu ofizial ugari bete zituen, beste batzuen artean, 1851ko martxoan, --eta, urte bi geroago, idazkaria--Kidegoko Eskumen-Batzorde Goreneko ofiziala.1857tik aurrera Berjatik, Almeria, gorteetako diputatu izan zen. Bere hitzaldietan naro agertzen dira meategien pribatizazioaren aldeko bere adierazpenak. Azken baten Aldamak, meatze-kidegoan administrazio-karguak izan zituen neurrian, estatuaren meatze-industrien egoera kaskarra ezagun zuen. Izatez, ezagutza horrek Estatuaren ikatzguneen desamortizazio eta salmenta beharrezko zela aldeztera eraman zuen, bitartean ekimen pribatua suspertu eta aberastasun publikoa sustatzen laguntzen zuen bitartean.

Bere argitalpenen artean hauek aipa ditzakegu: Compendio geográfico-estadístico de Portugal y de sus posesiones ultramarinas (Madrid: Vda. Antonio Yenes, 1855); Proyecto de ley para la enagenación de las minas reservadas al Estado (Madrid: Antonio Yenesen Alarguna, 1858). Bibliografía osoago baterako, ikus bedi: Enciclopedia Universal Ilustrada Europeo-Americana (Barcelona: Hijos de J. Espasa), 4, 336.

  • J. M. López Piñero; T. F. Glick; V. Navarro; E. Portela, Diccionario Histórico de la Ciencia Moderna en España (Barcelona: Península Argitaletxea, 1983), 1. alea 39-40;
  • Eugenio Maffei, Ramón Rúa Figueroa, Apuntes para una biblioteca española de libros, folletos y artículos, impresos y manuscritos, relativos al conocimiento y explotación de las riquezas minerales y a las ciencias auxiliares (Madrid: Inpr. J. M. Lapuente, 1871-72), 1. alea, 12-13; 2. alea, 286;
  • Manuel Ovilo, Manual de Biografía y de Bibliografía de los escritores españoles del siglo XIX (Paris: Rosa y Bouret-en Liburudenda, 1859), 24-26.