Monarkia eta noblezia

Joana I.a Nafarroakoa eta Frantziakoa

Artoiseko Blankaren lehen erabakia Iruñeko Katedralean Gorteak deitzea izan zen. 1274ko abuztuaren 27an egin zen bilkura eta Pedro Sanchez de Monteagudo, Cascanteko Jauna izendatu zuten gobernadore nagusi. Gobernadoreak foruak errespetatzeko eta Enrike I.a erregeak eta horren aurrekoek hartutako bidegabeko erabakiak bertan behera uzteko zina egin zuen.

Erreinuak bizi zuen segurtasun ezaren aurrean, ekitaldira urreratu ziren hiribilduetako ordezkariek foruak defendatzeko asmoan elkarri laguntza ematea adostu zuten leku hartan bertan, baldin eta gobernadoreak ez bazituen foru horiek errespetatzen. Halaber, 30 urterako adostu zuten itun hori zazpi urtean behin berritzea erabaki zuten, hamabi urte baino gehiagoko hiribilduetako herritarren eskutik. Orobat, hiru hilean behin hiribildu bakoitzetik bi gizon on Erriberrin elkartuko zirela adostu zuten, erreinuarekin lotutako hainbat gaien inguruan hitz egiteko.