Toponimoak

Baskoniako Dukerria

Godoen eta frankoen artean Dukerri (ducatus) izena antzinako erromatar lurraldeen mugekin bat zetorren administrazio-barrutiari deitzen zitzaion, hau da, Tarraconense, Novempopulana, etab. Barbaroek euren administrazio-barruti berriak ezartzeko, beraien ardurapean erregeak duke (duces) edo dux ipiniz, erromatarren kolonia-mugaketa zaharrek errespetatu besterik ez zituzten egiten.

Mende asko iraun zuen euskal-franko-gogo gudan zehar frankoek novempopulana izeneko lurralde zaharrean Baskoniako Dukerria ezarri zuten, eta godoek, Cantabriako Dukerria, hegoaldera egungo Errioxan erdigunea izanez. Estatu hispaniar-kristauak ez zuten dukerririk izan. Duke godoak VI. mende erdian zehar, antzinako erromatar lurralde-gobernadorea edo rector provinciae izenekoa ordezkatu zuen. Dukeak aginte militarra zeukan eta baita justizia administrazioarena ere. Erromatar inperioa erori zenetik euskal tribuek inbasio barbaroetatik euren burua aldeztu behar gorrian ikusi zuten. Lehenbiziko uneetatik ezarritako gatazka fronte bitara joan zen eta, beraz, bai akitaniar Tolosan ezarritako godoen aurka, bai konkista asmoz iritsiz datozen frankoen aurka ere.

Zakartasunez erromatarren bakea izatetik etenik gabeko gudara joanak dira. Latindar kronistak Baskonia misteriotsu horretan zehar zer gertatzen zenaz ez digute ezertxo ere aipatzen. Bere izanaz gain, bai Ebro eta baita Garonarantz ere euskaldunen oldartze beldurgarri eta etengabe horiek, eta batez ere, borrokako paisaiarik latzenei buruzko kroniken barri eman eta aipatzera baino ez dira mugatzen. Barne-gertakari asko eman omen ziren, leinuen artekoak, inoiz ezagutuko ez ditugunak, guztien etsaien aurka antolatutako gatazkara iritsi zirenera orduan. Egia dena euskal indarrek, iparraldetik frankoek, eta, hegoaldetik godoek, arrastoan sartuta izan zituztena da.

581. urtean, frankoek eta godoek iparraldetik eta hegoaldetik hurrenez-hurren, eraso koordinatua bailitzan bezala, Baskoniari eraso egiten dioten unea iristen da. Chilpericok (errege frankoa) Baskonia erasotzen du eta Leovigildok ere. Euskalerria nazio-askatasunaren alde parekotasunik gabeko epopeia baten protagonista izanik franko-godoen matxarda-artean gelditzen da. Chilperico errege frankoak iparraldeko mugakide diren zuberotar lurraldeetara Bladastes dukea igortzen du, Leovigildok Victoriaco izendatuko duen harresizko hiria lurralde arabarrean sortuz Baskoniaren zati bat hartzen duen bitartean.

Euskaldunek duke frankoa suntsitu egingo dute, ea bere gudaroste guztia galduz. Bladastes veri dux in Vasconiam abiit. ,maximamque partem exercitus sui amisit [Greg. Tur. Hist. eccles. Franc., I, VI. 12 edic. Guadet]. "Bladastes dukea Baskoniara joan zen eta bere gudarosterik gehiena galdu egin zuen ". Leovigildus rex partem Vasconiae occupae, et civdatem, quae Victoriacum nuncupatur, condidit [J. Biclar. Chr. Esp. Sagr. t. VI]. "Leovigildo erregeak Baskoniaren zati bat hartu du eta Victoriaco izeneko hiria sortu du ".

Frankoen suntsiketa orduko Zuberoako bailaran (580. urtea) Fortunato olerkariak, bere Chilperico erregeari laudorioak abestuz frankoen etsaiak haien indarraren aurrean dardarka aurkeztean ez zuen zalantzarik: ... quem Geta, Wasco tremunt, Danus, Euthio, Saxo, Britanus, cum patre quos acie te domitasse patet [Fortunato, Ad Chilperic. regem, 73] "zeineri [Chilperico-ri] Geta-k, Vasco-ek, el Estio-ek, el Dano-ek, el Sajoarrek eta baita Britano-ek bildura diote, zuk eta zure aitak, legez, mendean hartu baitituzue".

Kronikari latindarren albiste labur hauek gauza gutxi digute baina garrantzitsuak:

  1. Baskonia egungo Arabaren Hegoaldetik egungo Zuberoaren iparraldera arte hedatzen den entitate bat dugu, 581ean puntu bi horietan barrura sartzeko erasotzen baitute. Errege biak Baskonian militarki sartzen direla adierazten dute.
  2. Iparraldeko herrien artean, Geta, Dano, Estio, Saxo eta Britanoa, wasco-a aipatzen da, historialari batzuek uste dutenaren aurka antzinako akitaniar lurraldean betidanik euskaldunak izan zirela argi uztera etorriz.
  3. Aduren ibaiertzetik eta Ebrorenetik bideratutako aldibereko ekintza Militarrak menderatzaileak ziren franko eta godoentzako Baskonia arriskutsua zela argi adierazten digute.
  4. Euskaldunak, beste gainontzeko herri horiekin "erasota dagoenez Leovigildo erregeak eta bere aitak menderatuak izan ziren". Horrek etengabeko eta jarraituko gudak zirela esan nahi du.