Toponimoak

Baskoniako Dukerria

Lehen euskal politika-gauzatze honek etsai sendo eta handinahidun biren (211 urte) aurkako fronte bikoizdun gudarekiko bi mendetako nazio-historiaren epea barne hartzen du: erreinu frankoa eta erreinu godoa. Mende bi horiek ondo bereizitako hiru arotan banatu beharra dago; bata, 58 urtekoa, frankoen menpeko dukerri bezala, beste bat 108 urtekoa akitaniar-euskaldunen burujabetasun osoduna eta azkena independentziaren aldeko borroka armatua izan zen 45 urteko epea.

Baskoniako dukeek, Garonaren hurbileko esparrua menderatzen dute baina Adur-era urreratzen diren muino-lur guztia eta bailara menditsuak burujabe izaten jarraitzen dute. Halaber, zori ezberdinez Baskonia osoa okupatzeko frankoen saialdiak egiten dira. Hegoaldetik Gundemaro (610. urtean) errege godoaren aurka eta Sisebuto godoaren aurka, ruccoien lurraldean, Errioxan (612an), borrokatzen da. 621ean Ebro-arrotik Suintilaren (621-631) errepresio handia dakarren baskoien oldar bizia izango da, menderatuak Ologitum (Olite) gotorlekua eraikitzera behartuko dituela. 626an frankoen aurkako matxinada gertatzen da. 635ean baskoiak akitaniar Tolosako erreinua suntsitzen dute, bere azkena Zuberoako guda izanez. 641ean baskoien beste matxinada izanez 648an hegoaldetik Recesvintoren aurka borrokatuko da. Aro honetan zehar Genial (602-626), Aigino (626-638), eta Amando (638-660) dukeek baskoiak menperatzen saiatuko dira.

Gizaldi erdi honetan sortuko da Santa Rictrudis baskoia, denboraren joanean Eliza Katoliko Unibertsalaren aldaretara eramango zena. 633ko Toledoko Kontzilioan ez da Iruñeko gotzaina, euskaldunak berriz ere hiria euren esku zegoenaren adierazle izanez, azaltzen. 634an Elusako gotzaina euskal matxinadan parte hartu izanaz salatu egiten da.

Baskoniako Dukerriak Akitaniakoarekin bat eginik, burujabetasun osoa du. Baskoi-akitaniar batasun hau Europako alde honetan indar militar eta politiko garrantzitsu bezala eratzen da. Dukerri Estatu berri honen eragile Felix dukea (660-670) da. Lupo I Otxoak oinordetzen du, "Otsoa" (670-710). Gobernu biotan zehar izan zen gertakari militar bakarra Wambak hegoaldekoenak ziren baskoien aurka (673) izandako guda izan zen. Eudon dukearen, "Handia" , agintera iristearekin estatu baskoi-akitaniarrak bere botere-mailarik gorena bizi izango du. Eudonek agintea bereganatu izatetik ea urte betera, 711n musulmanen inbasioa bezalako katastrofe bat gertatu ezean, guztia zihoan baskitaniar nazio horren sendotze eta egonkortzera.

Bien bitartean erreinu frankoaren jaun eta jabe Carlos Martell abenturazalea egin zen, baskoientzako musulmanak bezain arrisku handia zela. Euskal tropek Loiraren ibaiertzak baino musulmanen aurkako hegoaldekoak gehiago zaindu eta babesten dituzte. 719an Iruña arabiarren menpe erortzen da, eta 721ean Eudonek akitaniar Tolosan musulmanak suntsitu egiten ditu. 732an, azkenean, Ebro ibaitik, Iruñetik igaro eta Orreagatik igaroz Baskoniaren zuzeneko inbasioa gertatzen da. Musulman-baskitaniar guda Burdeosen inguruan gertatzen da. Abderraman al Gaffeki, irabazlea, Baskonia eta Akitanian barrena, hiribildu eta herriak erre eta arpilatuz, garaile azaltzen da.

Euskal-akitanoek euren etsai diren Carlos Martellen frankoekin bat eginez, gogoangarri den egunean, Poitiers-en izango den borroka ospetsuan (732) musulmanek menperatu egingo dituzte.

735ean Eudon Handia hil egiten da bere dukerria bere Hunaldo I semeari utziz. Carlosek unea ustiatzen du Loirako ibaia zeharkatuz Baskonia hondatu eta Burdeosera iritsita herria azpiratzeko.

Gero bere aberrira abiatuko da. Frankoen eta musulmanen aurkako guda 743tik aurrera zaildu egingo da arabar, errioxar eta baskoiak diren eremuetan Alfonso I asturiarraren lehendabiziko oldarkako taldeen etorrerarekin. 744an Hunaldok erregetza utzi eta Gaiferos izenez ezagunagoa den Waifre-k oinordetzen du. Waifre dukearen (744-768) gobernuan zehar frankoen eskutik Akitaniaren konkista eta gero Baskoniarena gauzatzen da.

Baskoniaren egoera etsitakoa da. 750ean Iruñeak musulmanen soldadu-taldea labanez hil zuen. 756an baskoiak zapaltzera zetozen asturiarren aurka matxinatu egin ziren mendebaldekoenak ziren baskoiak. Bureba eta Arabako lurraldeak omen ziren. Urte berean Abderraman I-ak Yusuf baskoien aurka bidaltzen du, suntsitua izanez. 768an, azkenik, Waifre eraila da eta horrek erasotzaile frankoen eskutik Akitania eta geroago Baskoniaren konkista erraztu egingo du. Carlo Magnok Baskonia menderatzen du bere inperioren barne atxikiz (769).

Baskonia gertakari garrantzitsuren eszenatokia dugu, guztien artean 778an Karlo Magnoren gudaroste handia suntsitua izan zen Orreagako guda ospetsua nabarmenduz. Hala ere, Mendebaldetik baskoiei mesede egiten dien egikari bat, asturiar erreinuaren baitan diren barne-borrokei buruzko egoera, azaltzen da. Erregearen arriskua hainbestera iristen da ze Alfonso I-ak ez du bere erreinutik ihes egin eta bere Munia amaren ahaideenean, arabar lurraldean (783), ostentzeko inolako zalantzarik. Baskoien hegoalde guztia guda-ekimenez josita dago: arabar mugen aurkako musulmanen azeifa armatuak, Mutarrik (798) buruzagia erailez Iruñean matxinada, Arganzoneko musulmanen suntsiketa (801) eta baskoiak eta banukasiek Tutera berreskuratzea.

Hegoaldeko baskoiak euren kasa diharduten bitartean Auñamendiz handikoek Barcelona hartzea (799) bezalako enpresa frankoetan lankide dira. 810etik 823ra bitartean dena da frankoen eta musulmanen aurkako etengabeko borroka. 812an bigarren Orreaga gertatuko da baina frankoek atzeraka egitean hartu zuten kontu handiari esker ez da hain emaitza ikusgarridunik izango. 714an Karlo Magnoren heriotzarekin Baskonian iskanbilak gertatzen dira. Ludovico Enperadore berriak Baskonia indarrez hartzen du. 815ean enperadoreak Suiguin duke bordelarra kargutik kentzen du matxinada berri bat gertatuz.

816tik 819ra bitartean matxinoen duke edo buruzagi bezala Garzi Eneko ospetsua agertzen da. 824an Eblo eta Aznar kondeek atxilotuak izango diren Orreagako hirugarren borrokaldia ematen da. Iruñeko erreinuaren jaiotza sortarazten duen ekimena izango da. Baskoiak eta Tuterako Banu Kasiak borrokaldi honetarako batuta aurkitzen dira. Banu Kasiek lehenbizikoak Cordobara eramaten dituzte eta, bigarrena, naziokide eta ahaide bezala euskaldunak atxiki egingo dute. 832an Baskoniako Aznar Sancho Kondeak (dukerritik banandua) emirraren aurka borrokatzen du. Carlos el Calvoren alde jarri da bere Pipino anaiaren aurka. Une hori da Jaca musulmanei konkistatuz baskoien konderrira gehitzen denekoa.

836an bere Sancho Sancion anaia Akitaniako Pipinoren borondatearen aurka Baskoniako Konderriaz jabetzen da. 848tik 852ra Carlos el Calvoren aurka gudukatzen du. Konderrian gertaerok jasotzen ziren bitartean, Dukerrian duke bik, Seguin-ek eta Guillermo-k, gobernatu zuten, Baskonia hurbileko kondeon agintaritza beti ezezaguna izanez.. Suguien edo Simen dukea Ludovico Pioren pean 839an Burdeosen konde bezala ezarri zen. 844an normandiarrek erail egiten dute. 848an, Burgos inbaditzen duten normandiarrek Guillermo duke berria preso hartzen dute. 852an Carlos el Calvok dukerri baskoia kendu egiten dio eta duke bezala Sancho-Sancion izendatzen du. 853an Muza, Tuterakoa, Iruñeko euskal erregearen ahaideak, dukerriko lurrak inbaditu eta dukea eta bere suhina atxilotzen ditu.

855ean, Sancho-Sancion hil ostean Baskoniako duke Arnaldo izendatzen da. 864an normandiar inbasio bat atzera bota ondoren Arnaldo heriotzak jotzen du. Aurrerantzean Baskoniako Dukerria, Adur eta Garonaren bitartean egonik, Gaskoniako Dukerri izatera bihurtzen da, Euskalerriaren historiatik geroago eta gehiago, euskara bere mendietan barrena galduz joatean eta erromantzeak desnaturalizatu eta gailentzen duen bitartean, aldenduz doa. Baskoniako Dukeak. Baskoniako Dukerria (58 urte frankoen menpean egonaz).

Baskoniako eta Akitaniako Dukerriak bat eginik
Genial602-tik 606ra
Aigino626-tik 638ra
Amando638-tik 660ra
108 urteko Burujabetza
Félix660-tik 670ra
Lupo I Otsoa "El Lobo"670-tik 710ra
Eudón "El Grande710-tik 735ra
Hunaldo I735-tik 744ra
Waifre744-tik 768ra
Baskoniako Dukerria
(Akitaniarik gabe lehenengo eta frankoen aurkako gatazka armatuan))
Lupo II768-tik 778ra
Lupo Sanzio I778-tik 812ra
Suiguin o Semen818tik 816ra
Garci-Eneco(nes816-tik 818ra
Lupo III Zentulo "Wasco"819-tik 823ra
Suiguin o Sigwinum? 844ra
Guillelmu844-tik 852ra
Sancho-Sanción852-tik 855ra
Arnaud855-tik 864ra