Olerkariak

Delclaux Ortiz de Bustamante, Jaime

Euskal poeta. Bilbon jaio zen 1912an, eta oraindik gaztea zela, gaixotasun arrunt batek jota hil zen, Albaceten, 1937an, Gerra Zibilaren erdian.

Bilboko intelektual gazteek sutatutako Entsegu Artistikoen Erakunde Librearen (ALEA gaztelaniazko siglengatik) kide izan zen, garaiko beste pertsonai ezagunekin batera, hala nola Jose Miguel de Azaola, Pablo Bilbao Aristegui, Antonio Elias, Blas de Otero eta Esteban Urkiaga "Lauaxeta". Juan Ramon Jimenezen lagun mina izan zen, eta horrek Declaux-en poesia goraipatu egin zuen, oso gaztea zen arren. Jaime Delclauxek eta Pablo Bilbao Aristegui bilbotarrak harreman estua zuten Juan Ramon Jimenezekin, eta adiskidetasun hori dugu Platero y yo obraren egileak bizi artean izandako harreman-sare bikainean esanguratsuena. Euskal poeta gazteak eta Literaturako Nobel Saria zuen idazleak izandako harreman estua poesietan zein elkarri bidaltzen zizkioten eskutitzetan, baita Bilbao Aristeguik eta Juan Ramon Jimenezek 1936ko Gerra Zibila hasi aurretik, gerrak iraun bitartean eta gerra ostean elkarri bidalitako mezuetan. Andaluziar poeta handiak bi euskal intelektual gazteekin zuen adiskidetasuna erabat egiaztatuta geratu zen, La estacion total (Buenos Aires, 1946) liburua hitz hauen bidez dedikatu zienean: "Jaime Delclaux zenari eta pentsamendu metatuz joan den Pablo Bilbao Aristeguiren esna-aldiari" (itzulpen moldatua gaztelaniatik). Iñaki Betik aipatzen duen bezala, Delclauxen poesiak funts erromantikoa duela igarri da, eta kutsu modernista nabarmena du, baina baita sinbolista ere.

Jaime Delclaux Madrilen zegoen gerra zibilaren hasieran, 1936ko uztailean. Birikeriaren ondorioz osasuna pattala zuen, eta, horregatik, hiriburuan emandako denbora oso gogorra izan zen, bertatik ateratzen saiatzeagatik noiz edo noiz atxilotu baitzuten. Lagun zuen Fernando Ayari esker, Madriletik ateratzea lortu zuen, eta Aranjuezera joan zen, eta handik Albacetera. Probintziako Ospitalean sartu zuten, eta bertan hil zen poeta gaztea, bakar-bakarrik, 1937an. Ehun poema inguru utzi zituen idatzita. Bananduta argitaratu ziren, Obra poética liburukian osorik bildu zituzten arte (Laga argitaletxea, Bilbo, 1995). Pedro Ugartek Delclauxen poemen "joera erromantiko konbentzionala" nabarmentzen du, haren poemetako batzuk "beste sentsibilitate batzuetara jotzen dutela" dioen arren.

Delclauxek ezin izan zuen Juan Ramon Jimenezek beraren omenez idatzitakoa ikusi; baina bazekien estimua ziola eta haren poesia baloratzen zuela, horrela erakutsi baitzion bizi izan zen artean. Poetikoki haren bidea jarraitu zuen, eta Moguerreko poetaren poesia garbiarekiko jitea aldarrikatzen zuten idazle gazte gutxienetako bat izan zen. Delclaux eta Bilbao Aristegui izan ziren bati bat izpiritu hori sustatu zutenak, eta azken horrek, geroago, bilbotar gaztearen poesiaren edizioa eta ikerketa bultzatu zuten sustatzaile nagusia izan zen. Neurri handi batean, poesia garbia izan zen hain zuzen ere ALEA taldeko beste poeta batzuen bultzada nagusia, esaterako: Blas de Otero -hasieran- eta Lauaxeta, Bilbao Aristeguiz eta Delclauxez gain, noski. ALEA intelektual gaztez osatutako taldeak Hermes aldizkariak mende hasieran islatu zuen espiritu irekia berreskuratu nahi zuen bere jarduerekin, baina 1936an gerra hasi zen, eta horrek asmoak zapuztu zizkien. Urte bereko otsailean hasi ziren bilerak eta hitzaldiak antolatzen, Bilboko Ateneoaren lokaletan. Jose Miguel de Azaolazak gogoratu bezala (1986), Esteban Urkiaga Lauaxeta -Rafael Sanchez Mazasen narrazio-estiloari estimu handia ziona- izan zen gehienbat Hermes aldizkariaren antzeko bat sortzearen aldeko apustua egin zuena. Bestalde, bazen Bilbon intelektualez osatutako beste talde bat, eta Gerrak hankaz gora utzi zuen elkarte hark osatutako kultur egitaraua ere. Talde hartan parte hartzen zuten, besteak beste: Gustavo de Maeztu pintorea eta idazlea; Francisco de Azaola, Ramon de la Sota eta Mac Mahon; Luis María de Vilallonga; Lauaxeta; Ramón de Ybarra; Sabino Ruiz Jalon; Manuel de la Sota; Pedro Ybarra; Jaime Delclaux; Elisa Cordova (sic); Pablo Bilbao Aristegui; Antonio Elias; Roberto de Urquiola (Biancamano), Veronica de la Sota; Luis de Barandiaran; Regina Soltura; Carmen Zubiría; Blas de Otero eta Jose Miguel de Azaola. Azken horrek idatzi zuen 1936ko aldarrikapena, ALEAren asmoen berri emateko. Taldeak gerra berehalakoa izango zela ikusten zuen, liskar zibila agerikoa baitzen kaleetan:

"ALEAk bake urmael bihurtu nahi du, borroka suizidetatik ihes egin nahi dutenek beren burua babes dezaten. Izan ere, egunero ikusten dugu borroka horietan tematzen direla adorerik onenak eta gure gazteriaren indibidualtasun itxaropentsuenak ere bertan galtzen direla"

(itzulpen moldatua gaztelaniatik).

Azaolak garaiko jarrera kulturala jasota utzi duen zenbait idatzietan, eta gerrak edo gaixotasunak banandu zuen talde ireki hartako kideak gogoratu zituen: Lauaxeta, Jaime Delclaux (gaixotasunak jota), Francisco de Azaola eta Ramon de Ybarra gerra garaian desagertu egin ziren. Biziraun zutenek berrantolatu zuten ALEA gerra amaitu eta berehala. Azaola izan zen jardueren sustatzailea, eta Blas de Otero, urte haietako benetako aurkikuntza. Taldeko solaskideek diote Blas de Otero gaztearen poemak irakurtzea zela arratsaldietako jarduerarik gustukoena, maiz. Hain zuzen ere, ALEAk argitaratutako "Cuadernos" bilduman ezagutzera eman zen Oteroren lehenengo poema-liburua: Cántico espiritual (Donostia, 1942). Azaola Donostiara bizitzera joan zenean ALEA taldea banatzen hasi zen, talde-dinamizatzailea aldi batez desagertu baitzen. Handik gutxira, Donostian zegoela, Egan aldizkaria sortu zuen, Gabriel Celayarekin, Fausto Arocenarekin, Mariano Ciriquiainekin, Joaquin Mendizabalekin, Peñafloridako kondearekin, eta aita Donostiarekin batera. Oso aldizkari garrantzitsua izan zen euskal literaturaren garapenerako. Azaolak Jaime Delclauxen hamaika poema ezezagun argitaratu zituen, 1949an, Egan aldizkariko 3. alean. Aldi berean, Bilbao Aristeguik Jaime Delclauxen lehenengo liburua editatu zuen, Bilbon, Alma fugitiva liburukian. Bertan, aurki daitezke Delclauxek 1935-1936 artean idatzitako poemak.

Egan aldizkarian agertutako poema ezezagunekin batera (1949), Juan Ramon Jimenezek euskal gaztearen poesiari buruz zuen iritzia ezagutzera eman zen. Izan ere, andaluziar poeta honela mintzatu zen Declauxen poemei buruz, Pablo Bilbaori bidalitako gutun batean:

"Irakurri eta berrirakurri ditut, maitasunez irakurtzen dituen honengan leunki eta isilean isurtzen duten maitasunarekin. Berezko misterioa nabari dute, hau da, faltsutu ezin daitezkeen poema horietakoak dira, espirituaren erro naturalekin elikatzen denaren emozio soila dute, eta beren ohiko joanean espazio gorena islatzen dute, bizitzaren eremuetan hegaldi delikatu batekin zeharkatzen diren ezkutuko irriño eta malko jarioekin"

(itzulpen moldatua gaztelaniatik).

  1. Ala fugitiva (1935-1936), Bilbo, 1941.
  2. Poesías. Antología; Hispánica, Madril, 1943 [Pablo Bilbao Arísteguik idatzitako hitzaurrea].
  3. Obra poética; Colección Gerión de Poesía, Laga argitaletxea, Bilbo, 1995 [Carmen Aguirre Delclauxen, Antonio Eliasen, eta Jose Miguel de Azaolaren hitzaurreak].

J. R. J.

Te vi cuando el camino se partía,
y me dijiste en versos
la segura vaguedad
de mis deseos.

¿Por cuál?, te pregunté.

Y tú te sonreías de mi duda.

Por éste, me dijiste . Y tus ojos
tenían la nostalgia de dos rayos de luna.

Y por allí me fui, gustando alegre
la divina novedad de los colores.

Pero andando, he llegado
a las puras entrañas de la noche.

Y desde aquí te llamo, inquieto.

¿En dónde? Todo es bruma.

Y tú, arquitecto de vientos,
te ríes otra vez, y me respondes:
¡En tu propia pregunta!"

Jaime Delclaux-ek Juan Ramon Jimenezi eskainitako poema


"Canción de Jaime

Vienen alas por oriente
con las luces de los aires,
alas de gracia que vienen.

¿Son las de Jaime?
Alas que besan la yerba,
alas que cuelgan los árboles,
alas que abarcan los montes,
alas que tienden los mares.

Que, entre las mil de los pájaros,
más completas, más suaves,
hermanas de todo en todo,
lo tiemblan, lo unen, lo laten.

Llamas son que fueron ansias,
y, regadas con la sangre,
son flor del alma del cuerpo.

¡Son las de Jaime!
Me acompañan por la piedra,
me orientan el oleaje,
me serenan por el sol,
me dan cielo con los sauces.

Se vuelven conmigo a mí
cuando entro por la tarde,
y por la noche las oigo
volar cerradas librándome.

Alas que vuelven al mundo
a unir el hombre y el ánjel,
alas de iris que vuelven.

Son las de Jaime."

Juan Ramon Jimenez-ek Jaime Delclaux-entzako idatzitako poema (La Florida, 41)


"Tu fugitivo cuerpo, el misterioso
acento de tu voz en primavera
constante; huidiza, loca de quimera
lejana y vaga. Oh árbol doloroso
que de ti mismo subes; armonioso
capricho, regio siempre: ¿en qué frontera
sin luz, bajo qué sol o a qué bandera
malva, os habéis quedado silencioso?
Silencio., sí. Parece que estás muerto
y te me vas de mí, y ahora golpeas
(espuma no, de niebla solamente
el salto) este abandono de mi frente.

.¿Dónde? ¿Has alcanzado, oh Jaime, el puerto,
mares que ya, tú suelto, cabeceas? "

Blas de Otero-k Jaime Delclaux-i eskainitako sonetoa, Ala Fugitiva olerkiak lehen aldiz irakurri ostean (41-X-28)

  • AGUIRRE DELCLAUX, Carmen. Obra poética poema-liburuaren hitzaurrea. Bilbo: Laga, 1995. (Gerión de Poesía bilduma).
  • AZAOLA, José Miguel de. Obra poética poema-liburuaren hitzaurrea. Bilbo: Laga, 1995. (Gerión de Poesía bilduma).
  • BILBAO ARÍSTEGUI, Pablo. Poesías (Antología) poema-liburuaren hitzaurrea, Madril: Hispánica, 1943. 9-18 or.
  • ELÍAS, Antonio. Obra poética poema-liburuaren hitzaurrea. Bilbo: Laga, 1995. (Gerión de Poesía bilduma).
  • JIMÉNEZ, Juan Ramón. Cartas de Juan Ramón Jiménez (Lehenengo hautaketa). Francisco Garfiasen bilduma, hautaketa eta hitzaurrea. Madril: Aguilar, 1962.
  • JIMÉNEZ, Juan Ramón. Cartas literarias. Bartzelona: Bruguera, 1977.
  • JIMÉNEZ, Juan Ramón. Cartas. Antología. Francisco Garfiasen edizioa. Madril: Austral; Espasa Calpe, 1992.
  • MARAÑA, Félix. "Bilbao, por la palabra. Notas para el análisis de un proceso cultural". Bilbao, vida, paisajes, símbolos. Donostia: Sendoa, 1994, 218-235 or.
  • BETI SÁEZ, Iñaki. "La poesía de Jaime Delclaux". (Donostia: Deustoko Unibertsitatea). (Argitaragabeko artikulua, Interneten zabaldua). [Kontsulta data: 2011ko urriak 18].
  • UGARTE, Pedro. "Escritores malogrados". Pérgola. Bilbao udal egunkariaren eranskina. 129 zenb., 2003ko maiatza, 14 or.