1940an Lazkaon jaiotako jostun gipuzkoarra. Donostian hil zen 2014ko maiatzaren 23an.
Bere lehen denda ireki zuen bere jaioterrian, eta 1970az geroztik Auzmendi moda dendaren buru izan zen Donostiako erdigunean.
Atleta ospetsua, gaztetatik, Laister klubeko kidea da.
2003an atletismoko Europako txapeldun izendatu zen, eta urrezko domina beteranoen mailan.
2005ean Donostian ospatutako Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketetan zilarrezko domina lortu zuen 800 metrokoan, M65 kategorian Espainiako errekorra hautsiz 2:24.57ko denborarekin.