Pintoreak

Apellaniz Lopez, Jesus

Gasteizen jaiotako pintorea; 1897ko irailaren 21ean jaio zen eta 1969ko martxoaren 23an hil zen hiri berean.

Jesus Lopez Apellaniz (bizitzan aurrerago amaren abizena aitarenaren aurretik jarri zuen) gaztetatik egon zen arte giro batean, Martiniano eta Domingo anaia nagusien lanari esker. Biek dekorazio pinturako tailerra zuten Hegoaldeko kalean, gaur egun Manuel Iradier den kalean.

20ko hamarkada hasieran, Madrilen denbora luzez egon zen soldaduska eta topografia lanak egiten; horrez gain, Prado Museoa eta San Fernando Akademia ere bisitatu zituen. Ondoren, Apellaniz Parisera joan zen. 1918an ere egona zen han, Daniel Gonzalez eskultorearekin batera. Moris Chalon firmarentzat egon zen lanean, jauregiak eta etxe handiak dekoratzen hiriburuan zein kanpoaldean. Gasteizera berriz bueltatu eta Teodora Saez de Ibarrarekin ezkondu ondoren; gero Donostian jarri zen bizitzera, hamarkada bukatu aurretik.

Hogei urtez, 1928tik 1948ra, Gipuzkoan bizi zen. Lehendabizi Donostian eta gero kostaldeko Orio eta Zarautz udalerri ederretan bizi zen. Orion egin zuen lan, Arín y Embil enpresarentzat, proiektugile eta altzari diseinatzaile gisa. Orduan gero eta gehiago hasi zen altzarien diseinatzaile artistikoen lanak paisaia pintore lanekin uztartzen. Formazio artistikoa erabat osatu zuen.

1934tik aurrera modu sistematikoan zabaldu zituen aldi baterako etenda zeuden pintura gaitasunak publikoaren aurrean (logikoa denez, Gerra Zibilaren ondorioz). Gerra Zibilaren ondoren, 1940an, Zarautzen bizi zen, eta bertan antzinako objektuen denda ireki zuen; aldi berean, denda erakusketa areto ere bazen, eta artista profesional gisako etapa hasi zen. 1948an behin betiko finkatu zen Gasteizen, eta udako hilabeteetan Gipuzkoako kostaldera joan ohi zen.