Aktoreak

Irureta Azanza, Elena

Zumaian 1955eko uztailaren 30ean jaiotako aktoresa gipuzkoarra.

Film baten lehen aldiz parte hartu zuen aldia Jose Maria Zabalaren Axut (1976) film luzean izan zen. Egia esan lan horretan izan zuen parte-hartzea kasuala izan zen, lagun-taldeak bultzatuta, baina inolako arte dramatikoarenganako zaletasunik gabekoa.

80ko hamarkadaren hasieran Eusko Jaurlaritzako Arte Dramatikorako Antzerti Eskolan sartu zen. Zaletasun zehatzik gabe izanez jarraitzen zuen eta madrildar Arte Aplikatuen Eskola baten argazkigintza ikasten ibili eta denbora jakin baten ingelesa ikasten Londresen izan ondoren zerbait berria frogatu nahi izan zuen. Lehendabiziko urtean dentista batzuen kontsultako lana bere ikasketekin txandakatu ondoren arte dramatikora bere heziketa bete betean bideratzea ekarri zion beka bat lortu zuen. Jada, eskolako garaietatik zinean, antzerkian eta telebistan lan egiten hasi zen.

80ko hamarkadan zehar Bruno Carriereren Txirula miresgarria (1982), Alfonso Ungriaren La conquista de Albania-Albaniaren konkista (1983), Jose Angel Rebolledoren Fuego eterno (1984), Xabier Elorriagaren Zergatik panpox (1985), Javier Aguirreren La monja alférez (1986) edo Antton Ezeizaren Ke arteko egunak bezalako euskal zinearen filmetan garrantzi gutxiko paperak izan zituen.

Bere ibilbideak jauzi bat eman zuen 90eko hamarkadaren hasieran Carlos Zabala eta Eneko Olasagastiren euskarazko Bi eta bat seriearen arrakastari esker. Euskal publikoak aktoresa eder, lirain eta komikotasunerako vis harrigarridunaz ohartu zen. Bere zine-ibilbidea une horretatik aurrera Julio Medem, Juanma Bajo Ulloa, Ramón Barea edo Iciar Bollaín bezalako garrantzidun espainiar eta euskal zuzendariekin lan egitera igaroz berrindartu egin zen, eta Iciar Bollainentzako euskal aktoresa fetitxe bihurtu da bere lehen hiru film luzeetan berarekin lankide izan baita. Horrela Elena Iruretak, 90eko hamarkadan, Julio Medemen La ardilla roja (1992), Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993), Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994), Iciar Bollaínen Hola, ¿estás sola? edo Daniel Calparsororen A ciegas (1997) bezalako izenburua duten filmetan parte hartu du. Erosotasunez mugitzeko bere talentuak, eraginkortasun berdinez, paper tragikoak zein komikoak txandakatuz, bere belaunaldiko euskal aktoresen artean une horretan hoberenetariko bat izatera eraman zuen.

1998an, agian bere ibilbideko urterik garrantzitsuena, publikoaren eta kritikaren txaloa ekarri zion bi pertsonaia egin zituen. Ramon Barearen Pecata minuta (1998) dibertigarrian, kanpoko mundua ikusteko lekaimetxetik irten nahi zuten erlijio-talde inozoaren buru zen Sor Rufina mari-mutil moja butronera lotsagabearena egin zuen. Iciar Bollaínen Flores de otro mundo atsekabegarrian, zoriona une batez laztantzen zuen baina azkenean bere bakartasunetik askatzeko ezgauza zen Marirrosi emakume sentibera eta babesgabea oheratzen zuen. Sor Rufinaren paperak Festival de Alcalá de Henaresgo Zinemaldian Interpretaziorik Hoberenari Saria eta Euskal Zineari "El Mundo" sarien VIII. edizioan Aktoresarik Hoberenari Saria ekarri zion. Eta Marirrosiren lan zirraragarriari esker Euskal Zineari "El Mundo" sarien VIII. edizioan Banaketako Aktoresarik Hoberenari Saria lortu zuen.

Une gozo horren ondoren bere lanarekin jarraitu zuen telebista (Telletxea, Al salir de clase, Hermanas, Periodistas, El comisario, Sorginen laratza edo Martin bezalako serieetan) antzerkiarekin eta zinemagintzako proiektu berriekin txandakatuz jarraitu du. 1998tik aurrera El comisario telebistako seriean bere Laura Hurtado agentearen pertsonaiak espainiar estatu guztian aktoresa ezaguna izatera eraman zuen.

2003an Iciar Bollainekin Te doy mis ojos filmean berriz ere topo egin zuen. Film horretako bere lanagatik Euskal Zineari "El Mundo" sarien XII. edizioan Banaketako Aktoresarik Hoberenari Saria jaso zuen. 2005ean Telmo Esnalen eta Asier Altunaren Aupa Etxebeste! filmean Maria Luisarena egin zuen. Bere neurrira egindako pertsonaia zen, aktoresa bezala erronka zaila azaltzen ziolako. Pertsonaia berean erregistro tragikoak komedia elementuekin txandakatu. Elena Irureta onik atera zen froga horretatik. Elena Iruretak, berriz ere, Euskal Zineari "El Mundo" Sarietan Aktoresarik Hoberenari Saria jaso zuen euskal ekoizkin horretako interpretazio bikainari esker.

2008an Euskal Filmategiak honen ibilbidea aintzat hartu zuen Carlos Roldan Larreta-ren Secundarios vascos de primera liburuan. Zineman -Zorion Perfektua (2009) edo Bon appétit (2009)- eta telebistan -Los misterios de Laura saioan Victoria Conde pertsonaiarekin edota Candela izanik Hospital Central saioan- egin zituen hurrengo lanek argi eta garbi erakutsi digute Elena Irureta laurogeita hamarreko hamarkadan euskal zinemagintzan izan dugun aktoresa garrantzitsuenetako dela.



  • José María Zabalaren Axut (1976)
  • Bruno Carriereren Txirula miresgarria (1982)
  • Alfonso Ungriaren La conquista de Albania-Albaniaren konkista (1983)
  • Juan Miguel Gutiérrezen Nork hil zuen Manu Lasa (1983)
  • José Ángel Rebolledoren Fuego eterno-Betirako sua (1984)
  • Xabier Elorriagaren Zergatik panpox (1985)
  • Javier Aguirreren La monja alférez-Moja alfereza (1986)
  • Juan Luis Mendiarazen (Film laburra) Amor light (1987)
  • Juan Ortuosteren El mar es azul-Itsasoa urdina da (1989)
  • Pablo Maloren (Film laburra) Tres minutos (1989)
  • Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak-Días de humo (1989)
  • Alfonso Arandiaren El anónimo... ¡vaya papelón! (1990)
  • Julio Medemen La ardilla roja (1992)
  • Juanma Bajo Ulloaren La madre muerta (1993)
  • Joaquín Trincadoren Sálvate si puedes (1994)
  • Ramón Barearen Adiós, Toby, adiós (1995)
  • Iciar Bollaínen Hola, ¿estás sóla? (1995)
  • L. Iruretaren La fortuna de los Irureta II (1996)
  • Juanma Bajo Ulloaren Airbag (1997)
  • Daniel Calparsororen A ciegas (1997)
  • Ramón Barearen Pecata minuta (1998) (Alcala de Henareseko Zinemaldian Interpretaziorik Hoberenari saria, Euskal Zineari "El Mundo" sarien VIII. Edizioan Aktoresa Hoberenari Saria)
  • Iciar Bollaínen (1998) Flores de otro mundo (Euskal Zineari "El Mundo" sarietako VIII edizioan Banaketako Aktoresarik Bikainenari Saria)
  • Alfonso Albacete eta David Menkesen Sobreviviré (1999)
  • Asier Anduelaren El vestido (1999)
  • Carlos Zabala eta Gregorio Muroren El rey de la granja (2002)
  • Iciar Bollaínen (Euskal Zineari "El Mundo" sarien XII edizioko Banaketako Aktoresarik Hoberenari Saria) Te doy mis ojos (2003)
  • Telmo Esnal eta Asier Altunaren Aupa Etxebeste! (2005) (Euskal Zineari "El Mundo" sarien XIV edizioko Aktoresarik Hoberenari Saria).
  • Jabi Elortegi-ren Zorion Perfektua (2009)
  • David Pinillos-en Bon appétit (2009).
  • Juan Miguel Gutiérrezen Bai, horixe,
  • Hit parade (musika-programa, ETB),
  • J.I. Ansorenaren (ETB) Don don kikilikon,
  • Hau da A.U. (zuzendaritza partekatua Aitzpea Goenagarekin, ETB)
  • Beni eta Marini (zuzendaritza partekatua Aitzpea Goenagarekin, ETB)
  • Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalaren Bi eta bat (1991, ETB)
  • C. Paneraren (ETB) A ze parea
  • Duplex (zuzendaritza partekatua Aitzpea Goenagarekin, ETB)
  • Carlos Zabala eta Eneko Olasagastiren Jaun eta jabe (1997, ETB)
  • Telletxea (1998, ETB)
  • Al salir de clase (1998, Tele 5)
  • Hermanas (1998, Tele 5)
  • Periodistas (1998, Tele 5)
  • El comisario (1998- , Tele 5)
  • Sorginen laratza (1999, ETB)
  • Komeriaka (2001, ETB)
  • Pedro Costak zuzendutako telebistarako filma Mi hijo Arturo (2001)
  • Martin (2003- , ETB)
  • Plan América. Tabaco y ron atala (2008, TVE)
  • Los misterios de Laura (2009, TVE)
  • Hospital Central (2009-2010, Tele 5)
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1999, 579 orr.
  • López Echevarrieta, Alberto: Vascos en el cine, Bilbao, Mensajero, 1988, 403 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3. Zkia. 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2008, 272 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2009, 276 or.