Euskarazko saiakeragilea, Azkoitian (Gipuzkoa) 1947an jaioa.
Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua. Zumaiako ikastolan egiten du lan, eta bertan bizi da duela hamarkada batzuetatik.
1983an Euskaltzaindiaren saiakera saria irabazi zuen Karl Marx lanarekin: Teoria eta politika, hurrengo urtean argitaratu zena. 1990ean Irun Hiria Saria eskuratu zuen, Modernitatearen Alde saiakerari esker, hau ere hurrengo urtean argitaratu zelarik. 1994an Eusko Jaurlaritzaren Mirande saiakera saria irabazi zuen, Ilustrazioaren kriseilmehatxupean lanagatik. Argi berri bila Francfurten (Alberdania). Eta 1996an berriz irabazi zuen Kutxak eratutako Irun Hiria, Muniberen ametsa: euskaltasuna eta modernitatea ekimenari esker. Saiogile honen berezitasunetako bat Euskal Ilustrazioa da, eta zehazki Munibe, Peñafloridako kondea. Azken saiakera horretan, Sudupek kritikatu egiten du Sabino Aranak eta Miguel de Unamunok Euskal Herriari buruz zuten ikuspegia tarteko jarrera bat proposatzeko, non euskal eta espainiar identitateak bateraezinak ez diren, Munibek defendatzen zuen bezala.
1998an, Mikel Zarate Euskaltzaindiaren saiakera saria irabazi zuen, Euskaldunak, liberalak eta komunitatezaleak lanari esker. Lan horretan, liberalismo indibidualistaren eta errepublikanismo komunitaristaren arteko sintesia proposatzen zuen, bi korronte horietako pentsalari handi bakoitzaren ideietan oinarrituta: John Rawls eta Charles Taylor.
Voltaireren Gutun filosofikoak ere itzuli du, Pentsamenduaren Klasikoak bildumarako.