Militarrak

Ordoki Vazquez, Kepa

Gipuzkoar nortasuna. Irunen 1913ko abuztuaren 3an jaioa, Baionan hil zen 1993an.

Igeltseroa zen 1931n ANVn sartu zenean. 24 urterekin Gerra Zibilean parte hartu zuen, eta Gipuzkoa, Bizkaia eta Santanderreko fronteetan jardun zuen. San Andres batailoiko kapitaina izatera iritsi zen. 1937ko abuztuan atxilotu zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Gerraren amaieran berriro auzipetuta, Duesoko (Santander) kartzelatik ihes egin zuen, muga zeharkatzea lortuz. Frantzian Gursen sartu zuten, eta handik ere ihes egin zuen, Baionan errefuxiatuta. 1942an, Mexikora emigratzeko aukera izanik, Lannemezango armategiko ontzigintzan geratu zen taldeburu.

Erresistentziarekin kontaktuan jarri eta alemaniarren aurkako hainbat ekintza eta sabotajetan parte hartu du. Eusko Jaurlaritzaren aginduz bere gain hartu zuen indar armatu baten eraketa, eta ez zuen Espainiako maquisaren zerbitzura jarri nahi izan; Espainiako muga zeharkatzea zen haren asmoa, bai berak eta bai Agirre lendakariak suizidatzat jo baitzuten operazioa. Horren ordez, Frantziaren askapenean aliatuei laguntzeko trantzean zegoen frantziar armadaren aginduetara jartzea erabaki zuten. Ordoki Eusko Jaurlaritzaren menpeko batailoi baten buru jarri zuten, De Larminat jeneralak berrantolatu zuen Marokoar eta Atzerritarren 8. Erregimentu Mistoaren barruan. Errejimendu hori honela osatu zen:

a) Batailoi Marokoarra, Laborde Nogués komandantearen agindupean. b)
Batallon espainiarra, "Libertad", Santos komandantearen agindupean. c) Batallón
"Gernika", Kepa Ordokiren agindupean. Erregimentua Carnot brigada ospetsuan sartu zuten eta Médoc-eko frontera bidali.

1945eko apirilaren 14an Ordokik eta beretarrek Atlantikoko frontea askatzeko agindua jaso zuten, bere batailoiak alemaniarrak Montalivetetik (Pointe de Grave) kanporatuz, Garonaren bokalearen ezkerraldean. "Balio moral eta militar handiko" ekintza horrengatik, zilarrezko izarra zuen gerrako gurutzea eman zioten, eta batailoia ohorez bete zuten. De Gaulle jeneralak berak agurtu zuen ikurrina militarki. Ordoki eta bere batailoia 1945eko abenduan desmobilizatu zituzten. Ordokik (Agirre presidentearen agindupean) maquisaren antolaketa berri bat egin ondoren, Hendaian eta Korsikan bizitzen hasi zen, bere alabak bertan bizi zirelarik. 1980an itzuli zen Irunera.