Lexique

zumarzo

Donemiliagako Donerromanen Astearte Inautez Atso Zaharra eta porreroa lorez, kuskuiluz, kolorezko mantaz eta batzuetan prakaz ere horniturik asto gainean jartzen ziren. Horrela, beste porrero batzuk inguruan zituztela, herriari bira eman eta seiak aldera panpina-atsoa lurreratu, horma ondoan ezarri eta bukatu egiten zuten. Panpinaren hondakinak eta gurdikada bat edo bi egurrekin zumarzo izeneko sua pizten zuten.