Lexique

zotin

Euskaraz izen asko ditu: ipotz, kika, koka, sopin eta abar. Zotina kentzeko gomendio ugari eta desberdinak daude: ahoan hiru gurutze egitea, ikara bat ematea, atzetik bizkarrean zartako bat ematea, zotindunak arnasa bakarrean bederatzi arte zenbatzea, txapela buruan alderantzitara jartzea, ura zazpi aldiz, arnasarik hartu gabe, edatea, pultsua estutzea, hatzari tira egitea, eskuineko eskua zabal-zabal eta besoa luze-luze jartzea, hatz bati luzaroan begira egotea eta abar.