Lexique

zarrabete

Oso musika-tresna erabilia izan da Europa guztian. Barrenean hainbat soka ditu, eta teklatuaren bidez eta biraderari eraginez jotzen da. Europako ia herri guztietan bezala, Euskal Herrian ere agertzen da biolin mekaniko hau dokumentu zaharretan. Gaur egun erabat galduta dago gure artean, baina gutxi bada ere, oraindik erabiltzen da gure gaurko mugetatik gertuko herrialdeetan.