Lexique

zaintiratu

Herri-medikuntzaren arabera, olioa, ardoa eta gatza kopuru doitan nahastu eta berotzen dira; ondoren, denborarik galdu gabe, mihise zuri bat bustitzen da gai horretan eta ahalik eta beroen ezartzen zaio gune minduari. Mihisea lotuta uzten da.

Bizkaiko zenbait herritan, plantainorri bat gainean ezarri eta gurutze erara mugitzen da, hitz bakoitzean erigunea ukituz eta honako hau bospasei bider esanez: "Zan tiratu, zan urratu, zana bere lekuan sartu".

“Gure Aita” atzetik aurrerantz errezatzen da. (Zeanuri)