Lexique

xopin

Xopinaka izeneko jolasean ibiltzeko, neska bakoitzak etxean eskueran zituen gaiak hartzen zituen gero lagunekin borda edo aterperen batean egin behar zuen askarirako. Denetan zaharrenak izaten zuen ardura. Bordan edo aterpean ez zen surik pizten, eta zerbaitetarako sua behar izanez gero, nork bere etxean ezkutuka egiten zuen. Xopinaka delakoaren barruan beste mota hauek ere baziren: "intxaurka" (intxaurrak erabiliz), "hürka" (hurrak erabiliz), "gaztainaka" (gaztainak erabiliz) eta abar. (Zalgize)