Lexique

xirula

txürüla.
txulula.

Txistua bezala, hiru zuloko (hirurak behealdean, bi aurrealdean eta bat atzealdean) flauta zuzena da. Baina bakoitzak bere itxura, hotsa eta neurriak ditu. Xirula txistua baino motzagoa da eta berezitasun eta bizitasun handia ematen dion doinu altuagoa ematen du. Bere hotsa urruti-urrutitik eta beste soinu-tresnen gainetik entzuten da. Dirudienez, xirulak aldaketa edo eboluzio gutxi izan du. Ezpel-egurrez egiten da, dena puska batean. Txistulariak esku batekin xirula eta bestearekin besoarekin heldurik daraman ttunttuna jotzen ditu. Atzerakada handia izan du azkenaldian. Antzina, ia Nafarroa osoan (Tuteraraino) azaltzen da, eta Iparralde osoan ere bai, kostaldetik Zuberoraino. Gaur egun Euskal Herriko Ipar-Ekialdean jotzen da. Zuberoan ez da festarik eta dantzarik xirularik gabe. Azken aldian, danburia gero eta gutxiago erabiltzen dute eta talde arruntena xirula eta atabalak osatzen dutena da.