Lexique

txotxttua

Nesken jolas honetan, lurrean zeharka eta ilaran makilak jartzen ziren, elkarren artean hamabi bat zentimetroko tartea utziz. Banaka hartzen zen esku. Oin bakarraren gainean, zeharka, makilen tartean zapalduz, azkenekoa gainditu behar zuten. Orduan, eta beti ere oin bakarra jarriz, makurtu eta makila bat hartu behar zuten, eskuan hartuta berriz esandako moduan abiapuntura itzultzeko. Hemendik, eta gelditu gabe, berriz ere gauza bera egitera abiatzen zen, beti azkeneko makila hartuz, kendutako guztiak eskuan zituela eta oin bakarraren gainean. (Muskildi)