Euskaraz urde eta zerri ere deitzen zaion animalia hau oso estimatua izan da baserrietan eta eskuarki arretaz zaintzen zuten hiltzeko garaia.
Txerria hiltzeko ilargiaren eguna, zazpigarrena, hamaikagarrena eta hamazazpigarrena dira onak.
Txerria hiltzeko ilbehera da ona; orduan hildako txerriaren haragia gogortu egiten da; ilgoran hildakoarena, berriz, harro gelditzen da. Halere, batzuek diote txerri ordotsa ilgoran hil behar dela, eta ahardia ilbeheran.
Txerri hiltzeak auzokoen artean odolki eta txerriki-puskak banatzeko ohitura izan du. Hori adierazten du "Odolkiak ordainetan" esamoldeak.
