Lexique

txantxari-joko

Mutilen joko hau gehienbat uda aldean egiten zen. "Txantxaria" zenbait zuhaitz eta landareren kuskuilua da, kasu honetan haritzarena. Lurrean zuloa egiten zuten eta bi metrotik "txantxaria" bertan sartzen ahalegintzen ziren. "Txantxaria" lurrean biraka bota behar zen eta zulo gehienetan sartzen zuena izaten zen irabazlea. (Udabe, Errazkin)