Lexique

tuba

Bueltetan bildurik metalezko kono-enbor formako tutua duen soinu-tresna. Mutur batean pita eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu-aldaketarako hiru edo lau pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Tubak aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri-jai eta festetan mota guztietako dantza eta doinuak jotzen. Folklore mailan, ezagunenak Lapurdi eta Nafarroa Beherako dantzetarakoak izan dira.