Lexique

ttipiontzi

zanbonba.

Neurri desberdinetako metala edo buztinezko eltze bat izaten da. Ipurdia zulatu edo kendu egiten zaio eta tenkatutako larruzko partxearekin ixten da ahoa edo kendutako ipurdia. Larrua jarri aurretik honen erdian loturik makilatxo edo ziri bat jartzen zaio. Nafarroako erdialdean eta hegoaldean, gutxi bada ere, oraindik erabiltzen da ttipiontzi arrunta Eguberrietako kantuetan, zarata ateratzeko eta kantuaren erritmoaren lagungarri. Eltzagorraren kasuan larrua bibratzen jartzeko igurtzitako sokaren bidez eragiten bada, kasu honetan hori kanaberazko edo zurezko makilatxo baten bitartez egiten da. Bibrazio-eragilea gogorra denez, posible da eskuarekin gora eta behera igurtziz erritmoa markatzea.