Lexique

tronkalakuilu

Neska-jolas honetan batek eskua ixten zuen buruorratza barruan zuela; jokoan ari zen beste batek "tronka" esaten zuen. Buruorratza burua gora aldera zuela egonez gero, asmatzen zuen eta buruorratza berarentzat izaten zen. Bestela, berriz, berea eman behar izaten zuen. Buruorratza eta jokoa ematen zituen, eta berriz egiten zen lehengo gauza bera. (Ormaiztegi)