Lexique

tronboi

Bueltetan bildurik metalezko tutu zilindrikoa duen soinu-tresna. Mutur batean pita eta bestean hotsa handitzen duen kanpai gisako zabalgunea du. Tonu-aldaketarako bi sistema ezberdinetakoak egiten dira: batak hiru pistoi ditu eta hauek sakatuz aldatzen dira tresnak ematen dituen notak. Besteak, tutu bat bestean sartu eta aterata, tresnaren luzera aldatuz tonu aldaketak egiten ditu. Gure herri-musikan arruntenak hiru pistoikoak dira. Tronboiak aspaldidanik aritu dira Euskal Herriko eskualde guztietako herri-jai eta festetan mota guztietako dantza eta doinuak jotzen. Folklore mailan, ezagunenak Lapurdi eta Nafarroa Beherako dantzetarakoak izan dira.