Lexique

sokasalto

Joko hau oso hedatua eta erabilia izan da eta da oraindik ere eta aldaera bat baino gehiago ditu; dena dela, sokari bi muturretatik eragin eta hirugarren batek salto egitean datza bere izaera. Batzuetan soka oinez edo gorputzaren atalen batez ukitzea hutsegitetzat hartzen da. (Aia, Berrobi, Villabona)