Lexique

sega-poto

sega-kotxo (Astitz).
kodaina-harria ibiltzekoa.
segarri.
opots.
tailu-kopa (Baigorri).
sega-pote.

Segalariak aldizka segaren ahoa zorrozteko erabiltzen duen zorroztarria edo segarria uretan eta aldean garraiatzeko zurezko ontzia. Zur zati bakarrekoa -eskuarki gaztainarena edo haltzarena- , 25 bat zentimetroko luzera izaten du eta oinaldeak 8-10 zentimetroko eta ahoaldeak 6ko zabalera. Kanpoko aurpegian segalariaren gerrikoari tinkatzeko ezpain bat izaten du.