Lexique

saski

jaski (Arbizu).

Gauzak eramateko ontzia, zumitz edo antzeko gaiez egina, heldulekuduna zein gabea izan daiteke. Saskigileak saski-burdina erabiliz egin ohi du saskiaren zolatik abiatuz; egintza horri zenbait tokitan saskiaren ipurdia hartu esaten zaio, eta beste batzuetan gibeleko aldea hartu. Ondoren, saskiak izan behar duen luzeraren arabera, saski-hesia ehotzen da, saski-armazoia finkatu eta gero. Saski mota ugari erabili izan da iraganean: simaur-saskia, asto-saskia, asto-zarea, ongarri-saskia, bizkar-saskia, lur-saskia, lepa-saskia...eta abar.