Lexique

sarkoma

Herri-medikuntzaren arabera, sardinzarrarekin erabilitako ontzi bati ipurdian zulo batzuk egin, barruan bi apo bizirik sartu eta tapa itxi behar zitzaion. Ontzi hori sarkomaren gainean jarri eta bendaz lotu behar zen. Biharamunean apoak bizirik bazirauen gaixoak sendatzeko itxaropena omen zuen, akabatzen bazen, berriz, ez. (Lintzoain)