Écoles

Santa Ana ikastetxea. Ordizia

1948-1970

Ordiziako Santa Ana ikastetxea 1948an sortu zen Gasteizeko Gotzainak, Ballester Monsinorek, eskatu zuelako eta Ordiziako Udalak bere mantenuaz arduratuko zen esan zuelako. Zentzu honetan, Udalaren eta Anaien arteko harremanak onak ziren eta egonkortasuna eman zioten eta eskola honek hogei urte funtzionatu zuen. 1954era arte eskaintzen zituzten ikasketak Lehenengo Hezkuntzakoak ziren, baina urte hartatik Bigarren Hezkuntzarako aukerak eman zituen. Hasieran ez zuten Lanbide Heziketan pentsatzen, eta arraroa da Ordiziako ezaugarrietatik eta herriko industriagatik. Matrikula beti dohainik izan zen, nahiz eta 1956etik kuotak hasi eta urtean zehar gero eta garestiagoak izan. Anaien Komunitatea egonkorra izan zen eta irakaskuntzan lan egiten zutenak bost besterik ez ziren.

Santa Ana ikastetxea 1948an sortu zen, "Jaungoikoak, Villafranca de Oria-ko Santa Ana Ikastetxea, beste garai batzuetan beste Kongregazioek zuzenduta, Anaien eskuetan izango dela, nahi izan du. Kristau Eskolen Anaiak, kementsuak, beraien akzio erradioa Espainia osotik zabaltzen ari dira eta, batez ere, lurralde berezi honetan, Gipuzkoan. Ikastetxearen izena, herriaren desioak betetzeko, Santa Ana izango da". Hitz hauekin Ordiziako Komunitateko "Historikoa" hasten da. "Historikoan" ere hartu zuten konpromisoa Udala eta Anaien artean islatzen da:

  1. Udalak dohainik uzten du Santa Ana eraikina Kristau Eskolen Anaiek zuzentzeko. Altzariak, liburutegia eta beste gauza batzuk ere Anaiak bizitzeko utziko ditu eta material eskolarra klaseak jarduteko.
  2. Udalak urteroko 9.000 pezeta emango dizkie Anaiei klaseak emateko.
  3. Anaiek, bere aldetik, Santa Ana ikastetxea hartuko dute eta kristau irakaskuntza emango diete ikasleei. Ikastetxe honek lau gradu izango ditu eta gardu bakoitzak berrogei edo berrogeita hamar ikasle izango ditu. Irakaskuntza dohainik izango da, Udalak beste gauza bat esaten ez badu. Ordu arruntetatik kanpo Anaiek, ikasleek eskatzen badute, klase partikularrak eman ditzakete, baina kasu horretan, ordainduak.
  4. Anaiek ikastetxearen autonomia izango dute eskola kudeatzeko eta ikasketak antolatuko dituzte beraien interesen arabera.
  5. Ikasleen harrera eta kanporaketa, arrazoi larriagatik, Eskolako Zuzendaritzari dagokio.
  6. Goiko Jeneralak Anaiak alda ditzake nahi duenean.
  7. Udalak edo beste erakunde batek eskola ixtea edo Anaien kanporaketa nahi badu, ezin izango du sei hilabete baino lehenago ohartzen ez badu. Goiko Jeneralari esan behar dio Anaia Ikuskatzailearen bidez.

Ikusten dugunez horrelako akordioak oso arruntak ziren Udalen eta La Salleko zentroen artean. Izan ere, eskola berria 1949ko irailaren 27an ireki zen eta inauguraziora Romualdo de Toledo jauna, Lehenengo Hezkuntzako Zuzendaria, etorri zen, eta nola ez, probintziako beste autoritate batzuk ere bai. Ordea, eskolak funtzionatzen urte bat zeraman, kudeaketa batzuk udalak eta Anaiek egin zituztelako. Horrela, 1948ko urriaren 3an, Anaia Ikuskatzailea (Bisitaria) eta Anaia Laguntzailea Beasainera joan ziren eta Ordiziako Udaleko batzorde bat, Alkateak zuzenduta, Beasainera abiatu zen bilera bat egiteko bi Anaia hauekin. Elkarrizketan Cesareo Anaiak ere parte hartu zuen eta eskolaren doakotasunari buruz hitz egin zuten eta, bide batez, Udalak gastu orokorrak ordainduko zituela erabaki zuten. Material eskolarragatik ikasleek bost pezeta ordaindu beharko zituzten eta, kuota horren ordez, liburuak dohainik izango ziren. Gauzak horrela, urriaren 7an Ordiziako Udalak bando bat argitaratu zuen. Bandoak horrela zioen: "urriaren 8tik interesatuek semeak edo "gomendatuak" matrikula ditzakete" eta 30 ikasle hasi ziren egun hartan. Hurrengo egunetan bost ikasle gehiago matrikulatu ziren izugarrizko etsipena eragin zuena "belarri makurrak eta denetatik jasatera. Arrazoien artean dago maisuen kanpaina Anaien aurka. Udala karlista zenez, jeltzale elementuari egoera ez zitzaion gehiegi kezkatu". Egia esan, egoera ez zen oso atsegina eta eskolaren etorkizuna kili-kolo zegoen, nahiz eta denborari esker hobetu. Agian prozesua oso azkar joan zen, eta agian, zentroa irekitzeko eraman genuen bidea ez zen onena izan, baina gurasoen erantzuna gogorra izan zen. Ikasturtea 1948ko urriaren 11n hasi zen eta bakarrik 45 ikasle genituen. Urtea bukatzear zegoenean ikasle kopurua 90 ziren eta hurrengo urtean 130, Ikuskaria pasatu eta oniritzia jaso ondoren.

Izan ere, 1950ean urtean Anaia Zuzendaria Ikuskaritzatik salaketa bat jaso zuen zeinek horrela zioen: "niretzat oso mingarria da hau esatea, batez ere, zuen zeregina nire gustukoa delako, baina kexa batzuk entzun ditut zure metodoen arabera matrikulak lortzeko, eta hori egia bada, min handia egin diezaieke maisu nazionalei. Gainera, borroka bat ezar daiteke eskola publikoa eta pribatuaren artean, eta prest nago egoera hori zuzentzeko eta, behar bada mozteko. Beharrezkoa bada, Goi Autoritateei egoera desatsegin hau azalduko diet. Bakoitzak oneski lan egin behar du eta ez dugu haurren bila joan behar, eskola nazionalei izena zikindu eta bizitza jasanezina bihurtu". Hurrengo ostegunean, arratsalde jaia zenez, Anaia Zuzendaria mugitu zen salketa nondik zetorren jakiteko, baina inork ez zuen azalpenik eman. Maisu berria zen salaketa jarri zuena eta nahiz eta joko zikin hura egin, ikasleak ez ziren bere eskolara joaten. Anaiak, egoera behin ikusita beraien lekuan geratu ziren "Anaiek gure postuetan jarraitzen dugu inor molestatu gabe. Ez gara inorekin sartzen". Azkenean eta Ikuskatzaileak Zuzendariari aipatu zion bezala egin behar zuena protokolo bat besterik ez zen izan, Ikuskatzailea eskola katolikoen alde zegoelako. Are eta gehiago, lagunak izango balira bezala idatzi zion, salaketa faltsua zela jakinez, baina maisu nazionalak defendatu zituela itxura eman behar zuen. Gainera, bera apaiza zen eta sotanak defendatzen zituela leporatzen zioten. Hala ere, salaketa bertan behera geratu zen.

Egun batzuk beranduago Carmelitas-en Ama Nagusiak Anaia Zuzendariari deitu zion eta, Ordizian ezartzeko Apaiz-Parrokoak zeukan plan akademikoa, erakutsi zion. Akademia horrek irakasle sekularrak izango zituen, baina apaizen kontrolpean. Helburua zen Bigarren Hezkuntza ezartzea eta bide batez, gurasoak poztea. Parrokoaren iritziz Udalak lagunduko zion eta diru-laguntza emango zuen "mojak beldurtuak daude, haiek ikasle asko dauzkatelako Batxilerra ikasten, ordea jendea ez dago oso pozik haiekin eta akademia ezartzen badute ikasle batzuk galduko dituzte". Apaiz-parrokoak Ama Nagusiari egoera azaldu zion eta berak ez zuela mina egin nahi argi utzi zion, ordea ez zien ezer esan Anaiei, zeinek bere desioa ere argi uzten zuten "plan hau betetzen badute porrot egingo du".

Urtea bukatzeko, 1950eko abenduaren 31n, berriro Anaia Zuzendariari deitu zioten, baina kasu honetan Udalak egin zuen. Udalak alderdi ekonomikoei buruz hitz egin nahi zuen. Proposamena gogorra zen: ikasleek hamabost pezeta ordaindu behar zituzten, baina Anaia Zuzendariak azkar erantzun zien eta 12.000 pezeta urteko Anaia bakoitzarentzat eskatu zion. Gorabeherak izan zituzten eta ez zuten ezer erabaki. Gainera, Anaia Zuzendariak, berak erabaki horiek ezin zituela hartu Erromako Goikoekin eta Anaia Ikuskatzailearekin hitz egin gabe erantzun zion.

Urte hasieran beste bilera bat egin zuten eta Udalaren proposamena ez zuen aldatu. Beste aldetik 25.000 mila pezeta Anaiei emango zizkietela esan zion Zuzendariari, baina honen erantzuna berdina izan zen. "Goikoek daukate hitza". Baina urtarrila hartan herrian zurrumurru bat zabaldu zen: Hidalgo, eskola nazionalen maisua, zeinek Anaien zeregina kritikatzen zuen, bere eskola itxiko zuela. Hori dela eta, urtarrilaren 31n Santa Ana eskolara joan zen 27 ikasleentzako leku bat eskatzen. Bere desioa bete genuen eta hurrengo egunean ikasleak onartuak zeuden, hori bai, "pixka bat atzeratuak". Gertakizun honek, ikasturteko erdian ikasleen aldaketa, ideia bat ematen digu irakaskuntzaren garrantziari buruz autoritateen aldetik, hau da, "rien de rien", baina ez bakarrik Ordizian edo Gipuzkoa, Estatu osoan baizik.

Behin jatorrizko arazoak konponduak, 1954ean Anaiak etxebizitzaren jabeak bihurtu ziren, ordea, honek konponketak eta obrak behar zituen, 1961era arte hasi ez ziren arren. Obra txiki haiek Udalak egin zituen eta haiek ohituta zeuden "las cosas de palacio van despacio". Anaien kexa obren abiadurari buruz justifikatuak zeuden, batez ere, zinegotziak eta Alkatea ikasleen gurasoak zirelako. Anaiek autoritateen borondatea ulertzen zuten, baina batzuetan iniziatibarik ez zegoelako, beste batzuetan errekurtsoak ez zirelako eta beste batzuetan arrazoi ezezagunengatik, obren errealizazioa oso urruti geratzen zen.

Beste aldetik, nahiz eta Akademia 1958an bere ateak itxi, beste atsekabe bat izan zuten Anaiek "espero ez genuen baja batzuk izan ditugu. Gure ikasle batzuk Goyerri (sic) eskolara joan dira, ireki berria akademia itxi zutelako, joan dira. Ulertezina da Juan Usabiagak egin duena. Gizon hau gaur egun arte gure eskolaren defendatzaile sutsu bat izan da, baina orain ikastetxe berria defendatzen ari da. Egin duen propaganda prentsan eta familien artean izugarria izan da. Jaungoikoak gure desioak kontuan izan ditzala. Gure arloa zabal dadila, gero eta gehiago bere gloriarako eta zerbitzurako". Hala eta guztiz ere, eskola berri hura, Usabiaga jaunak sutsu defendatu zuena, "guretzat ez da oztopo handi bat izan, 1960an gure eskolako matrikula igo zelako, eta 1961ean eta 1963an (...) eta azkenean, eskolak mugak jarri behar izan zituen matrikulatzeko".

Hiru gertakizun gehiago izan ziren azken urteetan Santa Ana ikastetxean: patioen inaugurazioa, "larunbata ingelesaren" agerpena eta Ertain Hezkuntzako Institutu baten sormena. Patioen inaugurazioan Gobernadore Zibilak, Diputazioko Presidentea eta Lehenengo hezkuntzako Ikuskatzaileak parte hartu zuten, baina baita beste autoritateek ere eta, nola ez, herriko "indar biziak". Institutuaren sormenak Anaien harrotasuna erakutsi zuen "eskolan ez da nabaritu Institutuaren sormena guk gure ikasleak mantentzen ditugulako. Are eta gehiago, jendeak konparatzen dituzte eta gu goiko mailan jartzen gaituzte".

Aipatu dugun bezala Anaiak ez ziren Ordizian ondo hasi. Etxebizitzaren eskasia larria zen eta eskolako lokaletan bost familia babestu zituzten, baina behartsu haiek etxebizitza bat aurkitzen bazuten eskola utzi beharko zuten. Ordea, irtenbidea ez zen erraza eta bi familiak ez zuten logelarik aurkitu, beraz, Udalak etxe bat garbitegiaren ondoan sortzea erabaki zuen, baina goiko tentsio kable batzuk goitik pasatzen ziren eta ezin zuten etxebizitza hura eraikin. 1949ko azaroaren 18an bi familia haiei etxebizitza bat ematen zuen eta Anaiak "libre" geratzen ziren "jende arraroaren absentzian, oilo dozena bat jar ditzakegu eraikineko sotoan". Baina Anaien etxebizitza konpontzen ari ziren bitartean, hauek Beasainen bizi behar izan ziren. Egunero Aurrera tabernan bazkaltzen zuten eta hamar pezeta ordaintzen zuten eguneko menua eta beste herrira joateko Udalak hiru bizikleta erosi zien herri batetik bestera joateko. Berriz, garai hau behin amaitua bi bizikleta Udalari bueltatu zioten eta beste Komunitateak hartu zuen.

Egoera ekonomikoari dagokionez, probintziako beste zentro batzuetan bezala ez zen oso lasaia, baina Santa Ana ikastetxeak hogei urte iraun zuen Ordizian eta obrak eta konponketak ohikoak izan ziren, batez ere, azken urteetan. Eskolaren lehenengo urteetan beharrek ibilbidea zuzendu zuten. Adibide bezala 1955ean gertakizun bizi bat gertatu zen, "Procura"-k furgoneta bat Ordiziara bidali zuen eta honek 37 kiloko gazta bat eta lau kilo gurina eraman zituen. Hala ere, eta zorionez Anaien egoera ekonomikoa hobetu zen eta 1968an bi bizikleta erosi zituzten, horrela Udalari bueltatu zizkiotenak ordezkatu zituzten.

Autoritate zibila eta eklesiastikoekin mantendu zituzten harremanak aldagarriak izan ziren eta urteetan zehar aldatu ziren. Horrela hasieran apaiz-parrokoarekin harremanak ez ziren oso onak izan, batez ere, honek akademia laguntzen zuelako, baina urte batzuk beranduago egoera hura aldatu zen. Ordea, herriko autoritateekin harremanak beti oso onak izan ziren. Baina ikus dezagun.

Eskola martxan jarri bezain laster, lehenengo istiluak hasi ziren apaiz-parrokoarekin, zeinek 1950eko irailaren 18an, Anaia Zuzendariari etxebizitzako egongela eskatu zion organistak haurrei klase emateko arratsaldeko bostetatik zazpietara eta, aldi berean, umeek jolastuko zuten. Baimen hura eman baino lehen Zuzendariak Parrokoari eragozpenak zeudela jakinarazi zion. Baina Parrokoak ekin eta ekin zion eta Zuzendariak Anaia Ikuskatzailearen eskuetan proposamena utzi zuen. Haien artean egonezina nabaria zen eta urte bat baino gehiago iraun zuen. Presioa sartzeko Parrokoak akademiari buruz hitz egin zion eta gogorarazten zion hurrengo igandean "Santísima Trinidad" eguna ospatuko zutela. Egun hartan organistak parte hartu zuen, baina ez parrokiako organista, Gurrutxaga jauna baizik, eta hau ez zen Parrokoaren gustukoa. Are eta gehiago, Gurrutxaga eta parrokiako organistaren artean harremanak txarrak ziren eta parrokoak, noski, bere organista defendatzen zuen. Testuinguru honetan apaiz-parrokoa haserre zegoen eta ideia bitxi bat bururatu zitzaion: kapelan apaiz batuk zeuden meza ematen eta parrokoak Anaia Zuzendariari "zerbait" eman ziezaiola esan zion. Zuzendariak, zalantzarik gabe, eskua patrikan sartu zuen eta zazpi pezeta eman zizkien apaizei, baina hauek ez zituzten hartu eta haserre ziren. Kasu honetan, Zuzendariak errefusa hura ez zuela onartzen erantzun zien eta Parrokoari kontatuko ziola. Urte batzuk pasatu behar izan zituzten egoera bideratzeko.

Udalak, bere aldetik, beti oso ondo portatu zen Anaiekin, esate baterako, 1954ean Zuzendariak bi gelako eta kapelako konponketak Alkateari eskatu zizkion eta honek, berehala, proposamena Plenora eraman zuen eta zalantzarik gabe onartu zuten proposamena. Aldi berean, Alkateak Anaia Zuzendariari etxeko etxabea eskatu zion Miserikordiako Kapilauarentzat. Anaia Ikuskatzaileari egin zioten kontsulta eta honek bere oniritzia ematen zuen zalantzarik gabe.

Beste aldetik, 1962an Lehenengo Hezkuntzako Ikuskatzaileak bisita bat egin zuen eta harreman onak ere islatu ziren. Honek asteko oporra aldatze proposatu zuen, hau da, ostegunetan arratsaldez jaia zeukaten eta Ikuskatzaileak jaia hura larunbata arratsaldera pasatzea proposatzen zuen, "herrian egun hartan klasea ematen zuten bakarrak gu ginelako". Horrela da, arrazoia zeukan, baina lasaliatarrek ohitura hura zeukaten eta momentuz, Anaia Zuzendariak proposamena alde batera utzi zuen eta jarraitu zuten bere ohitua mantentzen, alegia, ostegunetan arratsaldez jai izango zuten, baina Zuzendariak ere aipatzen zuen "ziur aski bueltatzen denean, kontu hau berriro proposatuko digu".

Urte bat beranduago Udalarekin zituzten harreman onak berriro islatzen ziren. Urte hartan Udalak bisita bat egin zion Santa Ana eskolari eta bisita hartan Alkateak, zinegotziek eta Anaia Ikuskatzaileak, Alberto Lucas Anaiak, parte hartu zuten. Azken honek aukera aprobetxatu zuen hitz batzuk esateko eta Anaiei beraien zeregina eskertzeko.

1966an gertakizun berezi bat izan zuten. Lehenengo aldiz meza euskaraz egin zuten, Jesus Errandoneak, hain zuzen ere, "Credo eta Gloria" izan ezik. "Anaien gustukoa izan zen oso arrunta izan zelako". Kasualitatez, urte hartan ere Lazkaon ikastaro bat hasi zen, "euskarazko metodologia" eta asteartero bi Anai joaten ziren, oso pozik, eta helburu batekin: "ea posible den hau egitea barruti osoan". Euskararen alde jarrera hau urrutiago joan zen eta 1965eko "Historikoak" horrela bukatzen zuen "Zorionak eta urte berri on" Erroman euskaraz jakingo bazuten bezala.

Ordea, nahiz eta eskolaren ibilbidea ona izan, 1965ean Anaia Ikuskatzaileak eskolak "bere etorkizuna argi ez zeukala ikusten zuen. Irakaskuntzako Zentro Nagusiek haurrak "xurgatzen" dituzte". Urte hartako azken bisitan Anaia Ikuskatzaileak "Lehenengo hezkuntzako klaseak ez daude ondo antolatuak, irakasle sekularren prestakuntza ez daukatelako eta Anaiek ikuskaritza egiten ez dutelako" esan zuen. 1969ko "Historikoan" azken berriak ditugu Santa Ana eskolari buruz. Une hartan Anaiek "gure ikasleen familiak bezala bizi gara" esaten zuten. Ez dago argi baina dirudienez, Anaiek Santa Ana ikastetxea utzi zuten Lehenengo eta Ertain Hezkuntza ezin zituztelako mantendu eskaintza eskolarra zabalagoa zelako eta, beste aldetik ezin dugu ahaztu Anaiek beste zentro bat Beasainen zeukatela. Hala ere, Ordizian Gurasoen Elkarte bat sortu zuten eta Patronatu bat sortzen saiatu ziren. Hauek, berehala Santa Ana ikastetxean zeuden altzariak eskatu zituzten. Egun batzuk beranduago Udalak bere ardurara utzi zuen eta Patronatua jada ez zen saiakera bat errealitate bat baizik.