Écoles

San Martin de Loinaz ikastetxea. Beasain

1909-2010

Beasaingo udaletxean badago akta bat non eskola baten sormena agertzen den:

"...Jarraian, Juvenal Marty Anaiak, Hasparrengo "San José" ikastetxearen zuzendariak, testu bat irakurri zuen azalduz Kristau Eskolen Anaiek bi edo hiru hilabete barru Frantziatik botatzeko beldur zirela eta Beasainen geratu nahi zutela. Beasainen behintzat hiru Anaia geratuko zirela helburu batekin, eskola bat sortzea. Eskola honetan frantsesa, "liburu kontularitza" eta marrazketa, lineala eta apaindurakoa, irakatsiko zituzten, hau da, irakaskuntza desberdinak, Latin izan ezik, hizkuntza hau Kongregazioan debekatuta zegoelako. Beste aldetik, eskaera bat egin zuen: etxebizitza bat behar zuten eta honek altzariak izan behar zituen eta bi gela klase emateko. Gainera, Apaizei urteroko mila pezeta ordaindu behar zizkieten klase emateagatik eta ordainketa horren ordez, ikasleek dohainik ikasiko zuten. Udala ohartua zegoen, gaztediarentzat helburuak aipagarriak zirela eta proposatutako irakaskuntzak hobezinak, baina diruaren kontua oztopo bat zela, Udalak gastu asko zituelako eta ezin ziolako eskaera horri aurre egin".

Hasparrengo ikastetxeko zuzendaria karguan 1911ra arte izan zen eta handik Donostiako "San Bernardora" abiatu zen, non 1913ra arte egon zen. 1914tik 1918ra Gallartako (Bizkaia) eskolan izan zen eta 1919tik 1930ra arte Irunera joan zen, Martindocenea Nobiziatura, non Baiona-Donostia Barrutiko bokazioak kontrolatzen zituen.

Beasaingo eskolara bueltatzen bagara, hau Anaia Ikuskatzaileari esker sortu zen, Just Joseph, zeinek Baionako Anaiekin izugarrizko lana egin zuen eskola berri hau lortzeko. "alferrikako bilaketako asko ondoren Nafarroatik eta Aragoitik, eta Lleidan ere, Just Joseph Anaiak, Ikuskatzaileak, ez zuen leku apropos bat aurkitzen eta gaixotzen hasi zen. Anaiak ikusten zituenean etxebizitzen ixteak gaixotzen zen eta horrek bere izaera aldatzen zuen". Izan ere, saiakera berri batzuk egin zituzten eta Baionako Anaiek parte hartu zuten. Lehenik eta behin ikasketa eta elkarrizketa batzuk egin zituzten eta batzuk ezerosoak izan ziren, ordea, Donostiako emakume bat ezagutu zuten, Teresa Zangronis andrea, zeinek bere lokala alokairu hutsalaren truke utzi zuen. Horrela Anaiek beraien zeregina aurrera eraman zuten, baina ikuskapena egin ondoren eta kontratu hura sinatzen ari zirenean, Just Joseph Anaia enbolia batengatik hil zen.

Zorigaitza behin gainditua, Anaiek bi lagun aurkitu zituzten, Beasaingo Alkatea, Jose Iturrioz jauna, eta herriko Apaiza. 1908ko irailaren 21ean, Francisco Urkia apaiza beasaindarra, Donostian bizi zena eta San Bizente elizan apaiz-lagunkidea zena, bere herrira joan zen bisita bat egitera eta berri on bat ekarri zuen: Anaiek aukera bat zuten Beasainen geratzeko. Ordea, Anaien iristeak baldintza batzuk ekartzen zituen eta Udalara joan behar izan zuten alderdi tekniko haiek konpontzera. Garai hartan, esate baterako, hirugarren maisua beharrezkoa zen eta Udalak kontratatu behar izan zuen; gauzak horrela, Isaac Guerecak, apaizak, maisu baten kostuagatik berak hiru Anaia ekar zitzakeela esan zion Alkateari eta honen erantzuna azkarra izan zen: Isaac Guerecaren aukera onartu zuen.

Lehenengo zereginak martxan zeudenez 1909ko otsailaren 5ean eskolak bere ateak ireki zituen eta hirurogeita sei ikasle, hamar urtetatik hamabi urtetara, ikasten hasi ziren. Berriz, Ikuskatzailearen txostenean iruzkin gogor bat agertzen zen: "ne reçoit que les élèves dégrossis par l'instituteur officiel" (maisu ofizialak nahi zituen ikasleak onartzen zituen). Komunitatean hiru Anaia zeuden: Zéphyrin Marie, Zozine Léon eta Lucien Laurent, zuzendaria. Suposa dezakegunez, ekitaldi ofizialean alkateak eta kleroak parte hartu zuten, baina baita batzordeak eta guraso ordezkaritzak ere. Abadeak, Urkia jaunak, Donostiako San Bizente elizako Bikarioa eta Beasainen jaioa, hitzaldi erakusgarri bat eman zuen eta San Martin ikastetxeak herriari lagunduko ziola esan zuen.

Jarraian, Anaiek eta Gurasoen Elkarteak sinatu zuten dokumentua ikus dezakegu. Batzordearen izenean Jose Miguel Iturrioz-ek, Raimundo Duarez-ek eta Florentino Cerrajería-k egin zuten eta horrela zioen:

Dokumentu honetan parte hartzen dute Gurasoen Elkarteak, zeinek eskola sortu du eta Kristau Eskolen Anaiek zeinek Beasaingo eskola gobernatuko dute.

  1. Gurasoek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:
    1. Anaia bakoitzeko urteroko soldata mila pezetakoa izango da.
    2. Anaiei logela altzariekin emango zaizkie.
    3. Lokalak eta materiala eskolarako gurasoek emango dizkiete.
  2. Inbentario bat egingo da, materiala Guraso Elkartearen menpe izango da eta Elkartea materialaren jabea izango da.
  3. Gurasoen Elkartearen eta Anaien artean irakasteko gaiak erabakiko dituzte.
  4. Ordutegiak sei ordu izango du egunero eta ordutegiaren banaketa Anaiek egingo dute askatasuna osoz eta herriaren beharren arabera.
  5. Behin Batzordeak Anaiei entzunda, udako oporrak ezarriko ditu.
  6. Batzordeak ikasleen opor bereziak onartzen ditu eta, are eta gehiago, Loinaz eta Santa Ageda ospakizunak bultzatzen ditu.
  7. Azterketak aldizkakoak izango dira eta Anaien ikastetxeetan egingo dira eta Kongregazioaren Goikoek berrikusiko dituzte, baina Batzordeak eta honen gonbidatuek ere, parte hartuko dute.
  8. Batzordeak ordutegia nahikoa dela uzten du eta ondorioz gau eskolak, gaiak partikularrak eta beste zerbitzu batzuk ez dizkie Anaiei ezarriko.
  9. Ordea, zerbitzu hauen eskaera handia bada, Kongregazioak beste irakasle bat bila dezake eta publikoari eskaini.
  10. Batzordeak hartu duen ardura ezagutzen du, beraz, baliabide mugatuak dituena, ikasleen kopurua, sarrerako adina eta abar, kontuan izango ditu".

Ikusten dugunez kontratu serio bat izan zen, zeinek Anaien baldintza ekonomikoak finkatzen zituen, etxebizitzaren alokairua, lokala eta eskolarako materiala. Beste aldetik curriculumari buruz ere hitz egiten dute, nahiz eta irakasgaiak eta mailak ez aipatu eta beste alderdi batzuk ere kontuan izan zituzten, esaterako, ordutegiak, oporrak, jai egunak, ikasleen onarpena eta abar. Baldintza hauetan zentroak hurrengo urtean jarraitu zuen, 1911n barnetegi bat sortu zuten eta 1912an Anaiek Lanbide Heziketaren irakaskuntzak ematen hasi ziren, "Arte eta Ofizio Eskolan". Barnetegiak 1920ra arte iraun zuen eta "Arte eta Ofizio Eskolak" 1927ra arte.

Eskolari dagokionez, Beasaingo eskolak eskaera handia zeukan, herriko industriak sortutakoa, eta horrexegatik Arte eta Ofizio Eskola sortu zuten. Eskola honek eta Ordiziakoak harreman zuzenak zituzten enpresa batekin "Sociedad Española de Construcciones Metálicas", garai hartako enpresa garrantzitsu bat. Izan ere, Ordiziako eskolak ez zuen Beasaingokoak baino arrakasta bera izan, batez ere 1915/16 ikasturtetik.

Existitzen ziren baldintzak oso ondo aprobetxatu zituzten Anaiek beraien kudeaketak egiteko, hain zuzen ere, Lanbide Heziketa. Alkateak aipatzen zuen bezala Diputazioari diru-laguntza eskatu zionean, 1912ko irailaren 28an, Udala behartuta zegoen eskola hura ezartzeko, beharrezkoa baitzen herri batzuetan horrelako eskolak ezartzea eta eskola haiek udalen menpe izan behar baitziren, "haur eta landa eskolak izan arren, 1908an irakaskuntzaren zabalkuntza beharrezkoa zela ikusi zen. Horrexegatik ikastetxe berri bat sortu behar zuten, zein Kristau Eskolen Anaien kontrolpean izango zen eta horren truke Anaiek urteroko mila pezeta jasoko zituzten. Gainera, ura eta argia emango zizkien, baina Oinarrizko, Goi eta "Ampliada" irakaskuntzak Anaiek emango zituzten. Beste aldetik, "Sociedad Española de Construcciones Metálicas" lantegiko garapenak populazioaren hazkundea sortu du eta Udalak "Arte eta Ofizio Eskola" bat ireki du. Eskola honen irakaskuntzak dohainik dira eta gau eskola ere badaukate, Anaien kontrolpean daude eta hauek herriaren ondasuna besterik ez dute".

1914/1915 ikasturtetik ikasleen matrikula mugatua geratu zen. Kopurua berrogei ikaslekoa zen, beste lokal bat eraikitzen ari zirelako:

"Udalak, San Martin de Loinaz ikastetxea txikia dela eta utzi zuen, beraz, Haur Gelaren goian Areto Nagusia sortzea erabaki zuen. Areto Nagusian Marrazketa klaseak emango zituzten eta izango zuen materiala modernoa izango zen: mahiak bi pertsonarentzat, argiteria elektrikoa, ... eta irudien bilduma bat Ministerioak emanda".

Konponketa hauek zazpi mila eta bostehun pezeta kostatu zuten. Ordea, denbora pasatu ahala, eraikinaren baldintzak okertzen joan ziren eta lanak eta konponketak gero eta gehiago ziren. Hori dela eta, 1919ko urtarrilean, barnetegiak ezin zuen irekita jarraitu azpiegiturak kale egiten hasten zirelako. Hortaz, hilabetearen bukaeran etxebizitza konpontzen hasi ziren, baina barnetegia itxi zuten lokalaren erosotasunik ezagatik. Ikusten dugunez, arazoak gero eta larriagoak ziren, erabaki bat hartu behar zuten, baina inork ez zekien zer egin. Azkenean Administratibo Batzorde bat sortu zuten eraikina hobetzeko eta mantentzeko, baina hori 1924ra arte ez zen gertatu, Iturrioz jaunaren osasuna ahultzen hasi zenean.

Hurrengo urteetan eraikinaren kontua errepikatu zen, baina bat-batean aukera bat aurkeztu zitzaien administratzaileei: lokala erostearen posibilitatea. Eraikinaren jabeak prezio batzuk jarri zizkien baina abendura arte ez zuten erabakia hartu. Hilabete hartan eraikinaren jabea, alkatea eta Pedro Garayalde jauna, herriko apaiza, Anaiengana abiatu ziren eta elkarrizketa bat izan ondoren erabakia uztailarako uztea erabaki zuten, alegia 1924ra arte, eta jada lokala eskasa zen. Udarako aurreikusita zegoen bilera apirilean egin zuten babesle garrantzitsuena oso gaixorik zegoelako, hau da, Iturrioz alkatea, baina honek izendatu zituen zereginarekin jarraitu behar zutenak. Bilera bukatu ondoren, eraikina berritu edo hobetu behar zela erabaki zuten eta horretarako beste batzorde bat sortu zuten. Batzorde berri honek hamar kide izango zituen eta baliabide ekonomikoak eta praktikoak ikasiko zituen. Iturrioz jauna oso gaixorik zegoenez protagonismo osoa Pedro Garayalderi eta Jacinto Urteagari utzi zien eta haiek ekimenetako sustatzaileak bihurtu ziren. Abuztuaren 31n beste bilera bat egin zuten eta ideia berri batzuk azaldu ziren baliabideak aurkitzeko, bai lokala erosteko bai beste eraikin bat sortzeko ere. Eraikineko jabeari proiektu berri bat aurkeztu zioten ea salmentaren prezioa jaisten zuen, hain zuzen ere berrogeita mila pezeta gutxiago.

Irailaren 12an, nahiz eta "Novena" egin Iturrioz jauna hil zen eta eskolak defendatzaile sutsuena galdu zuen. Hurrengo egunean, asteazkenean, Iturriozen gorpua Donostiatik Beasainera automobil batean eraman zuten eta herrian sartu zirenean herri osoa han zegoen. Ikastetxe guztia zegoen ere. 15ean hiletak ospatu ziren. Bertan izan zen Anaia Ikuskatzailea eta, ekitaldia bukatu ondoren, Ikasle Ohi Elkarteko kide batzuekin hitz egin zuen eta hurrengo iganderako geratu ziren. Egun hartan, ikastetxearen egoerari buruz hitz egin zuten, alde batetik batzorde administratiboarekin hitz egin zuten eta, beste aldetik, eraikineko lanen eta erosketaren proposamenei buruz. Horretarako, Elkarteak, lursail batzuk ikusi eta ikertu ondoren, ikastetxearen proiektu berri bat eta bere kostua aurkeztu zion Anaia Ikuskatzaileari eta azken honek erabaki hau hartu zuen: egungo lursaila izan zen aukeratua.

1939an lasaliatar barrutiek erreforma izan zuten eta Beasaingo ikastetxea Bilboko Barrutian geratu zen. Momentu hartatik ikastetxearen diskurtsoak bi atal izan zituen: ekonomikoa eta eraikinaren eraikintzakoa, hau da, ezer berria.

Gerra Zibilak ondorio larriak sortu zituen populazioarengan. Herritarrak aztoratuak ibiltzen ziren azken bolada hartan eta ikasleak ere bai, edo Anaiek esaten zuten bezala "ikasleak bihurri samar zeuden". Halaber, irakasle batzuk aldatu zituzten soldaduskara joan behar zutelako eta ikasturtea bukatu arte ez ziren bueltatu. Ondorioz, Sebastian Anaia kuarteletik joan behar zuen Beasainera eta lehenengo mailako irakaskuntzak berak hartu behar zituen. Izan ere, eta beste ikastetxeetan gertatzen zen bezala, gerraren ondoren egoera ekonomikoa katastrofikoa zen. Esate baterako, 1947an errazionamendu-ogia kendu zieten Anaiei, hauek irin-inportazio lizentzia zuten arren. Egun batzuk lehenago Anaiek Donostiatik dei bat jaso zuten. Hornidura-Azokatik deitu zieten jakiteko zenbat kilo irin jaso zituzten azken egunetan. Zuzendariak galdera haiei telefonoz ez zien erantzun eta informazio hura nahi bazuten, "Ofizio" bat idatzi eta ikastetxera bidal zezatela esan zien. Horrela egin zuten eta egun batzuk beranduago Gobernu Zibileko ordezkari bat ikastetxetik agertu zen, "merezi zuen bezala arreta jarri zitzaion". Berriz, aste batzuk beranduago Udaleko Idazkariak lehen aipatutako neurria hartu zuen eta Anaiek errazionamendu-ogirik gabe geratu ziren. Egoera oso larria zen arren, gehiago okertu zen, lurraldeko oiloek birusa hartu zutelako eta Anaiek zituzten oiloak hil behar izan zituztelako. Ordea pozaren uneak ere iritsi ziren: Oiarbide jaunak, abere-hiltzaileak, ehun kiloko txerri bat hil zuen eta Anaiei eman zien. Baina egoera hura egoeraren araberako zen, Zuzendariak Valladolidera joan behar zuelako elikagaien bila. Gainera, urte hartan negua oso gogorra izan zen eta elurra eta haize-ekaitza izan zuten, beraz, goseari eguraldi txarra erantsi zitzaion.

Egoera ekonomiko larri hura ez zen Anaiena bakarrik, herrikoek ere pairatzen zuten, baina Anai Ikuskatzaileari, dirudienez, ez zitzaion gehiegi inporta. Berari inporta zitzaiona irakaskuntza zen "1937tik zuzendari berria zereginetan gogoekin parte hartzen du, konpromisoa hartzen du, herriak badaki eta ikasleen kopurua igo da".

Zentzu honetan autoritateek eta populazioak iritzi on bat zeukaten Anaiei buruz eta Zuzendariak laster eskola berri bat izango zutela pentsatzen zuen, baina hori "'la normalidad patria' indarberritu bezain laster" izango zen. Alegia, Gerra Zibila pil-pilean zegoenean Zuzendariari hau da kezkatzen zitzaiona: "Gerra Zibila hasi baino lehen ikasleek daukaten arrakastak jarraitzen du eta ikastetxeak oso ondo funtzionatzen du". Ordea, interesa hura ez zen bakarrik Zuzendariarena, 1940an Anaia Ikuskatzaileak horrela aipatzen zuen: "Anaien irakaskuntzaz oso pozik daude herrian eta probarik onena da gelen egoera, hau da, gelak beteta daude, nahiz eta ikasleek ordaindu. Aitzitik, beste eskoletako gelak erdi hutsak daude eta eskola horiek dohainik dira". Hurrengo urteetan Anaia Ikuskatzailearen txostenak antzekoak izan ziren eta horrela zioen 1942an: "familiei asko gustatzen zaie Anaien irakaskuntza. Ordea, familia batzuek ezin dute kuota ordaindu eta, ondorioz, ezin dute beraien semeak gure eskolara bidali. Haurrak familia kristauak eta errukitsuak dira". 1946an esaten ziguten: "ikasleek Anaien desioei erantzuten diete, jarrera ona, ahalegina eta maiztasunaren bidez. Bere kuota ordaintzen dute, oso urria den arren".

Bestalde, eta 1940ra arte Anaia batek Lantegiko Eskolaz arduratzen zen. Horrela, 1938an eta "erretiro" bat egin ondoren, Santiago Anaia, zein CAF Eskola Industrialeko irakaslea zen, Bilbon geratu zen eta bere ordez León Arsenio Anaia etorri zen. Abuztuan bideratze guztiak egin zituzten eskola, lantegi erdian zegoena, ikastetxera eramateko, Anaiak egunero bi bidaia egin behar zituelako eta, bide batez, ikasleen onura lortzeko. Proposamenak arrakasta izan zuen lantegiko zuzendaritzari esker, hauek ondo ikusi baitzuten proposamena. 1938ko maiatzaren 21ean Larriz jaunak, Falange Española y de las JONSeko Nagusiak, katoliko aparta, CAF-eko ingeniaria eta Anaien lanaren miresle sutsua, bisita bat egin zion ikastetxeari, ikasleen prestakuntzaren eta hezkuntzaren lan apartaren bila. Zuzendaria harkorra izan zen, baina ezin izan zion lagundu, Gazte Taldeen Nagusia aldatu zutelako. Izan ere, 1940an lantegiko eskolak funtzionatzeari utzi zion, gudari ohi bati eskolako zuzendaritza entregatu ziotelako.

1950ean Udalak irakaskuntzako egoerari irtenbide bat eman nahi zion, batez ere Beasainen behar industrialak nabaritzen hasten zirelako. Garai hartan Beasainen 15.600 pertsona bizi ziren eta inguruko herrietan beste hamar mila, herri txikiak Beasainetik hurbil zeuden, eta komunikazio sarea oso ona zen eta behar industrialek lurraldeko lantegietan zeuzkaten jatorriak. Lurraldean CAF zegoen (2.000 baino langile gehiago zituen), Construcciones Electromecánicas INDAR (120 langileekin), Forjas y Fundición de Beasain (250 langileekin). Gainera beste lantegi txiki batzuk ere lurraldetik zabaltzen ziren. Langileak Beasain, Ordizia, Ataun, Zaldibia eta Lazkaokoak ziren, eta lantegi horietan sartzeko prestakuntza egokia behar zuten.Horretarako 1950etik aprendiz heziketarako eguneko klaseak antolatu zituzten. Klase teorikoak Anaiek emango zituzten ospe ona zeukatelako eta Udalak behar zuelako. Egia esan, Udalak beti harreman onak izan zituen Anaiekin eta horrela bereganatzen zuen "Anaiek lanbide heziketa hartu dute eta horrek poza handia sortu du herriarengan. Lantegiak eta populazioa oso pozik daude hartu dugun erabakiarekin ikasle asko ikasi dutelako Anaien geletan eta, gaur egun, izugarrizko lanpostuak dituzte lantegi ospetsuenetan". Proiektu hau aurrera eramateko ikasketa plana aurkeztu zen. Irakasgaiak teknologiari lotuta zeuden, Marrazketa, Matematika eta Mekanika, baina bazeuden beste batzuk ere: Tailerra, Erlijioa eta Frantsesa.

1953an irakaskuntza industrialaren egoerak oniritzia behar zuen, eta Anaia Ikuskatzaileak eta Zuzendariak elkarrizketa bat izan zuten Beasaingo Alkatearekin oniritzi ofizial horren alde. Horretarako memoria bat eta plano batzuk prestatu zituzten "Lan Eskola Berria"-ri buruz eta Ministerioari eraman zioten. Baina bat-batean, alkateak Anaiekin kontsultatu gabe, Udalak zeukan guztia, Sindikatuei utzi zien. Horrela, Eskola Sindikala 1953ko martxoaren 23an funtzionatzen hasi zen eta, Anaien ezusterako, Alkateak gonbidapen bat egin zien eta haiek gonbidatuak zeuden. Bilera hartan Patronatu bat sortzea pentsatzen zuten eta Patronatuan, enpresariek, Udalak eta Anaiek parte hartuko zuten, eta bide batez, aurreko proiektua bukatutzat emango zuten. Herriko prentsak izugarrizko oihartzuna eman zion berriari, batez ere alkatea oso pozik zegoelako, bai Anaiei bai Sindikatuei irtenbide on bat ematen zielako. Ordea, ez zuten aipatzen egoera Falangeren menpe geratzen zela. Aldi berean, Anaien etxebizitzaren egoera konponduta geratzen zela usten zuten, baina hori ez zen lortu. Gainera, eskolaren kokapenak zailtasun batzuk aurkitu zituen, hasieran Falangeko eraikinean eskola ezartzea pentsatu zutelako, baina azkenean berriro eskolara bueltatu ziren.

Eraikinaren kontua azkar konponduko zela pentsatzen zuten, baina ez zen horrela izan eta bi urte pasa behar izan ziren lokal batzuetan praktikak egiteko. Ordea, "Historikoak" esaten zuen bezala, "pixkanaka-pixkanaka, ikastetxea bukatzen joan dira eta kexurik gabe, horrexegatik, sindikatuaren izaeragatik erabaki hori egokiena zela pentsatzen dugu, bestela Anaiak morroi txikiak izango ziren". Momentu hartatik egoera okertu zen eta sindikatuen eta Anaien harremanak ahuldu ziren sindikatuaren jarreragatik. Adibidez, argi elektrikoa moztu zuten aitzaki sinple batekin "ikasleek beraien praktiketarako karraka bat besterik ez dute behar" edo tailerrera sartzea debekatu zuten. Azkenean, Anaiek irtenbidea aurkitu zuten, alegia, ikastetxeko gela batean oinarrizko tailerra antolatu zuten ikasle ohien eta beste jaunen laguntzarekin.

1964an eraikin berria egina zegoen eta Anaiek eskaintza eskolar on bat eman behar zioten herriari, baina egoera hura iristeko Anaiek zeregin guztiak egin behar zituzten, esate baterako, sasitzaren garbiketa, zuhaitzen mozketa, oilategi eta komunen eraistea, garabiren kokatzea eta abar, baina azkenean, "lehenengo zutabeak agertu ziren eta hauek dira eraikinaren egitura". Beraz, proiektua posible zela ikusten zen eta frontoi estalita, areto nagusia, tailerra, hamar gela, marrazketa gela, laborategia, liburutegia, estalgunea, kalefakzioa, logelak eta beste zerbitzu batzuk hamabi Anaientzat posiblea zen. Are eta gehiago, etorkizunari begiratzen beste solairu bat edo bi egin zitezkeen.

1964/65 ikasturtearen inaugurazioa Unánimes aldizkarian agertu zen urriaren 15ean "ekitaldi eroso batean". Anaia Ikuskatzaileak, herriko autoritateek, Udala osoak, beste ikastetxetako zuzendariek, enpresaren ordezkariek, Jose Osinalde ongileak eta Pablo Hunolt-ek, diputatuak parte hartu zuten ekitaldi hartan. Haiek guztiak elizan sartu ziren Agur Jaunak abestia jotzen zen bitartean eta dantzariek beraien arkuak altxatu zituzten. Izan ere, ekitaldi honek ez zuen esan nahi eraikina bukatuta zegoela, garai hartan oraindik frontoia eta tailerrak falta baitziren. "Historikoa" idazten zuenak zerbait azpimarratu nahi zuen ondorengo hau esaten zuenean: "egia esan eraikineko inaugurazioa pixka bat behartuta izan zen gauza batzuk falta zirelako, haien artean, gelen kristalak". Baina denak oso pozik zeuden bere eraikin berriarekin eta berehala jarduera desberdinak prestatzen hasi ziren. Azkenean, haietako kezka nagusia desagertuta zegoen, hau da, eraikin eskolarra. Hori dela eta, zentroak beste ibilbide bat hartuko zuen eta inguruko errealitatearekin harremanak ezarri zituen. Gainera, Anaia gazteak etorri ziren eta horrek ere lagundu zion filosofia berriari. Hiru helburu planteatu zituzten: lehenengoa, prestakuntza espirituala; bigarrena, euskararen irakaskuntza eta hirugarrena, egoera berri arlo eskolarrean Beasainen.

Hurbiltasun hura errealitatera bere eragina izan zuen euskararekiko 1968ko "Historikoak" aipatzen zuen bezala:

"herriko bizitzari begiratzen badiogu euskal kulturaren balore guztiak ikus ditzakegu: hizkuntza, dantzak, ohiturak eta, nola ez, ikastolak. Ikastoletatik ikasle asko etortzen zaizkigu, beraz, ezin dugu euskal kultura ahaztu eta gure zentroetan egoera hau kontuan izan behar dugu".

Gauzek horrela, ikasturte hartan ordutegitik kanpo izan arren euskara ematen hasi ziren eta hurrengo ikasturterako ordutegiaren barruan sartzen saiatuko ziren. Izan ere, 1976an zentroko helburuak bi besterik ez ziren: prestakuntza erlijiosoa eta euskara bultzatzea:

"euskara sakondu eta zabaldu behar dugu, eta baita herriko kultura ere. Irakasleria osoak egunero euskara ordu bat ikasiko du hilabete batzuk barru denek Aitorrren hizkuntza erabil dezaten".