Écoles

San Jose ikastexea, Isasi izenekoa. Eibar

1905-1913

Eskola hau 1905ean Eibarren sortu zuten baina berehala ateak itxi zituen, 1913an, hain zuzen ere. Horrelako beste ikastetxe batzuk Elgoibarren eta Elgetan ere ireki zituzten, baina ikastetxe hauen bizitza, orokorrean, oso motza izan zen eta hau da haietako ezaugarri bat. Dakigunez, Anaiak 1904ean Gipuzkoara iritsi ziren eta Gerra Zibila baino lehen, lehenengo aldiz herri honetan bizi ziren. Garai hartan eskola hauek lanbide heziketa eta helduen heziketari zuzenduta zeuden, nahiz eta lehenengo hezkuntza ere eman, udaletxeetako eskaeraren arabera. Herri hauen udaletxeei, Anaien irakaskuntzak gustatzen zitzaien eta haiengana jotzen zuten ikasketak beraien herritarrentzat nahi zutelako.

Beste aldetik, 1914ean, I. Munduko Gerra hasi zenean, Eibarrera iritsitako Anaiak Frantziara bueltatu ziren eta horren ondorioz, Eibarreko San Jose ikastetxeak ateak itxi zituen. Hala eta guztiz ere, Elgetan 1925era arte iraun zuten, baina urte hartan Elizbarrutiko Gotzainak parte hartu zuen eta eskola itxi zuen, hezkuntza gatazkaren bat zegoelako, bere iritzian.

Gipuzkoako bazter guztietatik eskolak gauzatzen ari ziren, eta kasu honetan Eibarri egokitu zitzaion. Zentro honen ezaugarriak beste zentroetakoak antzekoak ziren, baina egia esan, ikastetxe bakoitzak ezaugarri propioak zituen. San Jose ikastetxeak lehenengo momentutik Zarautzeko Frantziskotarren laguntza izan zuen, Frantziskotarren Zaindari Nagusiaren laguntza, hain zuzen ere, nahiz eta Zarautzen Anaien eta Frantziskotarren arteko harremanak oso onak ez izan. Ordea, Zaindari Nagusiak, Zarautzeko Anaien ikastetxeak arrakasta zuela ikusirik, Eibarreko Artzapezarekin harremanetan jarri zen, nor Zaindari nagusiaren laguna zen, eta Artzapeak, Eibarrera, Anaien iristea bultzatu zuen.

Dena ondo ateratzeko, Anaiek laguntza guztiak behar zituzten: lokalak, laguntza ekonomikoak, Udalako laguntza, ... Hori dela eta, hasi baino lehen Patronatu bat sortu zuten, zeinek aurreikusitako jarduera ekonomikoak bereganatuko zituen eta, beste aldetik, esparru fisiko bat non eskola bilatu zuten. Bi kontu hauek 1905eko irailaren hasieran hasi ziren mugitzen eta 1905eko azaroaren 20an ikastetxea hasierari ematen zioten. Patronatuari buruz, Eibarreko Artzapeak talde indartsu bat sortu zuen, non Eibarreko "pertsonaia nagusiek", "jauntxoek", parte hartu zuten eta Patronatu Batzordea sortu zuten. Dudarik gabe, batzorde hartan parte hartzen zutenak garrantzi sozial, ekonomiko eta administratiboa zeukaten. Presidentea Artzapea bera zen, baina Jacinto Orbea, alkatearen anaia; Francisco Orbea, botikaria eta Valentín Orbea, arma sortzailea, azken hauek alkatearen lehengusuak, Alejandro Astaburuaga, abokatua eta notarioa; Hilarion Suinaga, zinegotzia, Udaletxeko idazkaria, Jose Antonio Lesarri, grabatzailea; Mateo Etxebarria, banketxeen ordezkaria; Mateo de Basterra, beste arma sortzaile bat; Esteban Unceta, Marrazketa irakaslea; Toribio Zulaika eta sakristaua, Jose Urizar, hau da, herriko botere faktikoak. Baina arazo ekonomikoak sortu ziren eta Patronatuak egin zituen zereginak utzi behar zituen eta Anaiei pasatu zizkien.

1905eko irailean lehenengo pausoak eman ziren lokal baten bila eta bi hilabete beranduago, eskola martxan zegoen. Horretarako "Markesa de Isasi-ren" laguntza behar zuten, zeinek bere etxebizitzaren esparru batzuk utzi zizkien Anaiei gelak antolatzeko. "Isasi-Markesa-rekin" Justine Maurice Anaiak hitz egin zuen. Honek, nahiz eta Zarautzeko eskolakoa izan, lehenengo kontaktuak sortu zituen eta irailaren 11n eskutitz bat bidali zion etxebizitzako alokairua eskatuz. Zarautzeko Anaiei Eibarreko egoera akademikoa kezkatzen zitzaien eta horrexegatik Eibarren arreta jarri zuten. Eibarreko hezkuntza betegabekoa zen eta haientzat, Anaientzat, egoera hura beharra bihurtu zen. Jarraian parrokoak parte hartu zuen, eta parrokoaren iritziz Patronatua beharrezkoa zen, beraz, Patronatuaren sormenari ekin zion. Beste aldetik, eibartar batzuk ere eskola berriaren alde zeuden eta lehenengo momentutik laguntzen hasi ziren: "edozertarako prest zeuden beraien seme-alabak eskolara joateko".

Etxe ugari interesatzen zitzaien Anaiei, are eta gehiago, Mauricio Anaiak, sozietatea sortu zutenean "Isasi-Markesa-ri" ondorengoa esan zion: "etxea edozein preziotara gustura ordainduko genizuke, irrika dagoenean mugarik ez baitago". Hau esanda, Mauricio eta Anaia Ikuskatzailea (Bisitaria) "Isasi-Markesa-rengana" abiatu ziren, baina honek, nahiz eta jarrera ona izan, ezin zuen eskaera hura onartu, "eskolarengatik etxeak zeukan independentzia galduko zuelako". Lehen erantzun hau entzun ondoren eta bi hilabete beranduago, azaroaren 17an, "Isasi-Markesa-k" iritziz aldatu zuen eta idatzi baten bidez etxebizitzaren lokal batzuk eskolarako utziko zituela esan zuen.

Dokumentu hartan "Isasi-Markesa-ren" eta bere ahaldunaren, Jose Maria de Irigoyen y Acín jaunak, sinadurak agertzen ziren. Ahalduna abokatua zen eta Bergara herrian bizi zen. Maizterrarengandik Batzorde Delegatuak egiten zuen, hau da, Agustin Embil eta Jacinto Orbea, hain zuzen ere, zeintzuk Batzordearen parte hartzaileak ziren. Ikusitako gaiak ondorengoak izan ziren:

  1. Garajeek hartutako lokalak, ikuiluak, haien gainean dauden gelak eta biltegia behin-behinean uzten dira. Bitartean, instituturako helburuentzat, sozietateak beste etxebizitza bat bilatu edo sortu beharko du.
  2. Aletegiaren erabilera, non lokal horien ondoan dagoena, Jauregiarentzat erreserbatuko da.
  3. Doktrina Kristauko Anaiei konponketak egiteko baimena ematen zaie eta, gainera, emate honen erabakirik egotekotan baldintzak jasotzen dira.

Ondorioz, aurreikusitako betekizun hauek behin lortuak, eskola funtzionatzen hasi zen, hau da, Patronatuak konpromiso ekonomikoa eta eskolaren ardura hartu zuen. Horretarako lokal horien garbiketa egina zegoen eta Komunitaterako egokitzea ere bai. Zeregin hauek guztiak Batzordeak eta Mauricio Anaiak kontrolatzen zituzten, zein garai hartan Zarautzeko Eskolaren zuzendaria zen. Gainera, Artzapeak 1.000 pezeta ordainduko zuela esan zuen. Ordainketa hau egingo zen hiruhilabetekoa pasatu ondoren eta kantitate hura Anai bakoitzarentzat izango zen.

Komunitatean sartu ziren lehenengo Anaiak ondorengoak izan ziren: Justinus Leon, eta Julien Robert Pau-tik etorritakoak, Julio Joseph, Algortatik etorritakoa, Licard Simon Saint Bernard barnetegitik iritsia eta Liscard Vicent, ekonomialaria eta Lescar-retik heldua. Patronatuak eskolaren gastu guztiak onartu zituen: altzariak, kalefakzioa, sarien ordainketak, eta abar. Hau dena martxan, ikasleen harrera falta zen, besterik ez. Jarraitu zuten prozedura ondorengoa izan zen: ikasleek eskolako zuzendariari liburuxka bat, Patronatuak egindakoa, eraman behar zioten. Jarraian, zuzendariak ikasleen gaitasunen arabera sailkapen bat egingo zuen eta ikasleren bat lagunarekiko "arriskutsua" bazen, zuzendariak baimena edo boterea zeukan ikasle hura kanporatzeko.

Eibarko San Jose ikastetxeak, hasieratik, mantenuerdiko modalitatea zeukan. Modalitate hau eskolatik oso urrutik bizi ziren ikasleek erabiltzen zuten eta ohikoa denez, igandeetan eta jai egunetan ikasleak parrokiara meza entzutera joaten ziren, behartuak eta irakasleen ondoan.

Ikastetxearen hasiera ematea 1905eko azaroaren 20an izan zen. Hasiera ematea meza batekin hasi zen eta kanpai hotsarekin. Meza hartara Patronatuaren parte hartzaileak joan ziren baina baita ere Lucène Adrien, Anaia Ikuskatzailea, hamaika lagun eta bere irakasleek lagundutako lehenengo 84 ikasle. Meza entzun ondoren Patronatuko parte hartzaileak eta Anaiak "en fraternales ágapes" bildu ziren. Bukaeran "gogaidetasunaz eta nahi onez betetako diskurtso batzuk" irakurri zituzten.

Ikastetxearen hasiera onek bermatua zirudien, eta Patronatuaren eta Komunitatearen arteko harremanak ere bai. 1905eko abenduaren 22an Patronatu Batzordeak onartutako konpromisoak zabaltzen zirela jakinarazten zuen. Ohar hau Anaia Ikuskatzaileari zuzenduta zegoen eta horrela zioen: "beste Anaia bat ekarriko dugu; lokal gehiago beteko ditugu eta gaueko klaseak hasiko dira". Beste aldetik, Patronatuak helburu batzuk gehiago zituela azpimarratzen zuen: "Patronatuak herri honen moralitatea besterik ez du segitzen", beraz, horrexegatik beste Anaia bat ekarri zuen "hauen eragin moralizatzailea etengabekoago eta eraginkorragoa izan dadila", batez ere ikasleen kopurua handiagotzen zelako eta beharrezkoa ikusten zutelako. Une hartatik, Patronatuak beste konpromiso batzuk hartu zituen: Patronatuak 6.000 pezeta ordainduko lituzke 6 Anaiengatik eta mantentze-lanak ere Patronatuak bereganatuko lituzke. Are eta gehiago, zuzendariari jakinarazi zioten gaueko klaseak hasiko zirela, egunero eta urte osoan zehar, eta lokal gehiago antolatuko zituztela gero eta ikasle gehiago jasotzeko. Beste aldetik, Patronatuak Anaia gehiago ekartzeko behartuta ez zegoen, baina horretarako ikasleen kopurua ezin zuen 250etatik pasa, eguneko eta gaueko klaseen artean.

Aipatutako proposamen guztietatik, garrantzitsuena gaueko eskolarena izan zen. Eskola hau abenduaren 15ean hasi zen, 41 ikasleekin, zeintzuk hiru sailetan bananduak zeuden: lehenengo sailean Irakurmena, Idazmena eta Kalkulua ikasten zuten; bigarren sailean Merkataritza eta hirugarren sailean Frantsesa. Beranduago matrikula hazi zen eta hasieran ikasleek 7,50 pezeta ordaindu behar zituzten, baina geroago 6 pezetetara jaitsi zuten.

Zabalkuntza honen ondoren Artzapeak "Isasi-Markesa-ren" aletegiaren lagapena lortu zuen. Frantsesaren klaseak bitan banandu ziren ikasleen kopuruaren ondorioz. Lehenengo kurtsoak, beraz, izugarrizko arrakasta izan zuen, lokalaren zabalkuntzagatik eta ikasleen kopuruaren igoeragatik.

Baina hurrengo ikasturtean zentroaren administrazioan aldaketa garrantzitsu bat gertatu zen, Patronatuak Baionako Barrutiari institutuaren kudeaketa osoa pasatu ziolako. Hori dela eta, 1907ko urtarriletik Patronatuak administrazio hura laga zuen ondorengo arrazoiengatik: "Anaiek zailtasunak izango dituzte geratzeko, diru kopurua aurretik kobratzea nahi badute", eta bi proposamen egin zituzten. Lehenengo aukera ondorengoa izango zen: Egunero klase emateagatik urtero 4.000 pezeta emango zizkieten, baina ikasleen eta Anaien kopurua kontutan izan gabe, eta 83 pezeta hilero, gaueko klaseak izateagatik. Bigarren aukera horrelakoa izan zen: eraikina Anaiei entregatu zieten, baina hauek Patronatuak aurreratutako diruak institutua sortzeko bueltatuko liekete.

Anaia Ikuskatzaileak bigarren aukera onartu zuen, baina erabaki hau ez zen Anaien gustukoa, haiek gastu guztiak ordaindu behar zituztelako, guztira, 11.673 pezetak. Donostiako San Bernardo ikastetxeak 8.500 pezetak aurreratu zituen, interesik gabe, eta Komunitateak ondarea onartu zuen. 1913ko martxoaren 13an Komunitateak San Bernardo ikastetxeak mailegu egindakoa kitatu zuen eta egun hartan Komunitateak Loiolara erromesaldi bat egin zuen eskerrak emateko. Baldintza berri hauekin Patronatuarekiko harreman guztiak desagertu ziren, nahiz eta esker on izan. Azken finean, Patronatuak Eibarrera eskola "ekarri zuen". Baina ikastetxearen kudeaketa ekonomikoa oso ona zen eta horrek Anaiei baimena eman zien Irungo Nobiziaturi 500 pezeta emateko, eta bide batez, aurrezki-libreta bat ireki zuten. Une hartatik gertaera ilun batzuk gertatu ziren eta ikastetxearen ixtea iragartzen zuten. Gainera hiru pertsona, ikastetxeari lotuta, hil ziren: "Isasi-Markesa" Madrilen hil zen 67 urte zituenean, Nicolas de Urizar Agurgarria, ikastetxearen ordezkari legala eta Justin Mauricio Anaia, Irunen hil zena. Gertaera guzti horiei beste bat erantsi zen. Eibarren "Armagintza Eskola" ireki zuten. Gertaera guztien eta "Isasi-Markesa" heriotzaren ondorioz, Komunitateak erabiltzen zuen lokala "Villamarcial-eko Kondea" heredatu zuen, "Isasi-Markesa-ren" laugarren alabaren senarra. Honek aurreko konpromisoak mantendu zituen eta une hartatik ikastetxearen ordezkari legala Agustin de Bereciartua, "Isasiko monjeen kapilaua" agurgarria izan zen.

Baina zalantzarik gabe, gertaera garrantzitsuena 1913an gertatu zen. Urte hartan "Armagintza Eskola" sortu zuten eta hasiera ematea hurrengo urtean, 1914ean, hain zuzen ere, izan zen. Hasiera ematera hura Alfonso XIII. joan zen. Eskola hau, udalak sortutakoa, Eibarren industria nagusien laguntza izan zuen eta eskola honek Anaien eskolarekiko izugarrizko lehiakortasuna izan zuen, batez ere, Anaien eskolaren ikasle batzuk hau utzi zuten eta eskola berrira abiatu zirelako. Gertaera honi beste bat erantsi zitzaien, Eibarrek pairatzen zuen krisia. 1.500 langile baino gehiago lanpostuak galdu zituzten eta beste batzuek lan orduak eta soldatak murriztu behar zituzten. Egoera horren aurrean ikastetxearen etorkizuna iluntzen zen, alde batetik ikasle batzuk beste eskolara joaten ziren eta bestetik ikasle askok ikasketak uzten zituzten gurasoei laguntza emateko. "Historikoak" jasotzen zuen bezala azken urte honetan matrikulak 265 ikasle zituen, 129 lehenengo hezkuntzan, 25 merkataritzan, 35 marrazketan eta 81 gaueko klaseetan.

"Armagintza Eskola"-ren sormena ez zen San Jose ikastetxearekiko lehiakortasun zuzena izan. San Jose eskolaren ikasleak eta Armagintza Eskolaren ikasleak desberdinak ziren eta helburu desberdinak ere zituzten. Esate baterako, Armagintza Eskolan sartzeko ikasleek 13 urte baino gehiago izan behar zituzten eta, bide batez, lehenengo hezkuntza bukatuta izan behar zuten. Hala ere, Armagintza Eskolak berehala arrakasta lortu zuen. Eskaintzen zuen lanbide heziketak maila altua zeukan eta tradizio luzea sendotzen zuen. Egia da hark laguntza-mota guztiak jasotzea, bai Ministeriotik, bai Foru Aldunditik. Gainera, maila altua mantentzeko ikasleen kopurua mugatzen zuten, adibidez, ez zuten 25 ikasleak gainditzen urte bakoitzeko. Helburua langileak sortzea zen, "lanaren soldaduak" izenetakoak, eufemismo zorrotz hau erabiliz. "Lanaren soldadu" haiek zeregin berrietarako prest izan behar ziren, zeren eta aldaketa asko izan zirelako azken bolada hartan, batez ere, armagintzaren arloan. Laburbilduz, Armagintza Eskolak ikasle desberdinak atera behar zituen, hau da, "langile gaiak, printzipio teknikoetan hezitako langileak, zeintzuk geroago prozedura berriak eta praktika berriak ezarri behar zituzten eta Eibarren etorkizuneko langile berriak izango zirela".

Beraz, nahiz eta Armagintza Eskolak Udaletxeko laguntza guztiak jaso, bere sormena ez zen elementu erabakigarri bat izan San Jose ikastetxea ixteko. Beharbada, erabakigarriagoa I. Munduko Gerra izan zen, Komunitatearen Anaia frantsesak Frantziara bueltatu zirelako "aberriari laguntzeko". Eibarren Komunitatean geratu ziren Anaiak, 1914ean zeudenak, bi Anaia, beste lantoki berrira eraman zituzten. Horrela bukatu zen Eibarren San Jose ikastetxearen lehenengo garaia.

Beste aldetik, Anaia frantsesen presentzia izugarria izan zen Eibarren San Jose ikastetxean, baina aldi berean, oso garrantzitsua, batez ere, indarraldi guztian zehar. Testuinguru horretan, Justine Leonen presentzia azpimarratu behar da. Lehenengo zuzendaria izan zen eta lanpostu horretan bederatzi urte izan zen. Léopold Emilien ere, zazpi urte izan zen. Hau Audon herrian, Frantzian,1882an jaio zen eta Eibarretik pasatu ondoren soldaduska egitera joan zen eta 1918an, gerran hil zen. Izan ere, Léopold Emilien Eibarrera joan baino lehen San Bernardo ikastetxean izan zen. San Bernardo-n marrazketa irakatsi zuen eta bere ikasleengatik oso estimatua zen.

Ikastetxe honen ikasleen matrikulazioaren bilakaera oso aldagarria izan zen, batez ere, ematen zituen ikasketako ereduagatik. Hauek ez zuten behar jarraitutako eskolaldia, esate baterako, gaueko edo helduen klaseak edo aprendizen heziketa. Zentroak arrakastarekin jarraitu zuen ikasleen matrikula altua zen eta gaueko eta eguneko klaseen konpromisoak mantendu zituen. Gaueko klaseei buruz 1910ean hazi ziren eta, printzipioz, Orbea jaunaren lantegiaren ikasleei zuzenduta zegoen, zeinek marrazketa industrial klaseak ordaintzen zituen (klase hauek 16,30etan hasten ziren eta 17,30etan bukatzen ziren).

Baina dakigunez, Anaiei matrikula doakoa izatea gustatzen zitzaien. Ordea, helburu hau ez zuten lortu. Haiek matrikula dohainik ume txiroentzat nahi zuten eta ahalegin guztiak egin zituzten, baina aipatzen dugun bezala ez zen posible izan. Hala eta guztiz ere, Anaiek elkarrizketa batzuk pertsonaia desberdinekin izan zituzten; haien artean Artzapekoarekin edo Gabriel de Ybarra jaunarekin, zein Deustuko sortzailearen biloba zen. Baina baita Manuel Obesorekin ere, apaiza jesuita, nork Anaiak La Arboleda (Bizkaian) 1907an geratzeko eraginkortasunarekin parte hartu zuen, baina nahiz eta ahalegin guztiak egin dena alferrik izan zen eta egoera hark ez zuen irtenbiderik izan.

Bestalde, kurtsoek normaltasunarekin jarraitu zuten, jardueren erritmoa mantentzen, batez ere azterketarenak. Azterketak proba garrantzitsu bat ziren, haien bidez Anaien irakaskuntza ebaluatzen zutelako. Azken azterketak publikoak ziren eta Eibarren "indar bizidunak" joaten ziren, esate baterako "Isasi-Markesa", Udaletxeko ordezkariak, parrokoa, kapilaua, lantegiko zuzendariak, enpresetako administratzaileak eta beste pertsonaia batzuek, zeintzuk azterketak bukatu ondoren sariak, diplomak edo liburuak banatzen zituzten. Ekitaldian olerkiak errezitatzen bukatzen zuten, baina Anaiak ez ziren oso pozik, ikasleen gurasoak ekitaldira joaten ez zirelako eta parte hartzen ez zutelako.

Berriz, arazo hau alde batera utzita, azterketen errealizazioak aldaketa garrantzitsua ekarri zuen. Diploma berri bat sortu zuten eta 1909etatik "Lehen Mailako Goi Ikasketako Agiriak" ikaslearen gaitasunak egiaztatzen zuen industria eta banketxeen bulegoetan lan egiteko. Beraz, diploma hura lortzeko, ikasleek azterketa berezi bat egin behar zuten epaimahai baten aurrean. Epaimahaia materiako espezialista batek buru izanda zegoen eta bi aholkulari zituen. Azterketaren ikasgaiak ondorengoak ziren: Gaztelania, Doktrina, Historia sakratua, Zientziak, Merkataritza, Matematika, Geografia, Frantsesa, Musika eta Marrazketa. Hiru egun iraun zituzten azterketek, lehenengo bitan idatzi probak egiten zituzten eta hirugarrenetan ahozko proba egiten zuten. Oso Ongi edo Bikain lortzen zuten ikasleek agiri hura jasotzen zuten.

Eskolaz kanpoko jarduerek ere beraien garrantzia zuten eskolaren bizitzan. Jarduera haiek San Jose Patronatuak antolatzen zituen. Patronatua 1907an sortu zen, hain zuzen ere, gaueko klaseen ikasle ohiek sortu zuten helburu bakar batekin: uzten zituzten ikasketak ikasleek lana baten bilatzeko "babes morala" mantendu behar zuten eta horretarako haiek zeuden. Hori dela eta, igandero eta jai egunero Patronatuaren parte hartzaileak ikastetxean biltzen ziren eta elkarrekin meza nagusira joaten ziren. Arratsaldez, joko aretoan biltzen ziren edo pilotaz jokatzen zuten, baina berriro elizkizun jarduerak egiten zituzten, oratorioan biltzen ziren otoitzeko, kantatzeko eta beste jarduera ludikoak egiteko. 1909an ere Otoitzaren Apostolutza sortu zuten eta hilabetearen lehenengo ostiraletan jaunartzea egiten zuten. Beste jarduera bat Patronatuak antolatu zuen: Umeen Lehenengo Jaunartzea, ordea, honek Pio X. "Quam Singulari" dekretua bete behar zuen. Horretarako, Anai Zuzendariak Artzapekoarekin hitz egin behar zuen eta hitz egin ondoren 1910/11 ikasturtean ikastetxearen ikasleek jaunartzea eskolan egin zuten, hain zuzen ere, 21 ikasle, beraien gurasoek eta ikastetxeko beste 80 ikasle.