Écoles

San Jose ikastetxea. Azkoitia

1904-1936

Hasieratik ikastetxe honek egoera politika eta soziala oso ondo transmititu zituen. Herri honek, Azkoitiak, XX. mendeko lehenengo herenean aldaketa sakonak pairatu zituen eta hura, eskola ere, islatu zen. Izan ere, eskola hau sortu zutenean, nahiz eta Anaiena izan, udaletxearen menpe egon zen. Udaletxe eta Anaien artean hitzarmen bat adostu zuten eta urte asko iraun zituen, baina udaletxearen barruan izugarrizko gatazka sortu zen eta horren ondorioz eskolaren martxa okertu zen. II. Errepublikan zeuden eta hau hasi berria zen, beraz, kanpoko istiluek eragin handia izan zuten eskolarekiko. Laburki esanda, Anaiak Azkoitiko ibilbidea 1904ean hasi ziren eta 30 baino urte gehiago izan ziren irakasten, baina azkenean eskolako ateak itxi behar zituzten. Udaletxeak, gurasoek, talde sozialek eta Anaiek, inork ez zuen ixtea ulertzen, baina horrela gauzatu zen.

Hobeto ulertzeko eskolaren ibilbidea, hiru garaitan bananduko ditugu ikastetxe honen historia. Lehenengoa 1904ean hasi zen eta 1919an bukatu zen. Tarte hartan Komunitateak zuzendari bat besterik ez zuen izan, Idelinus Anaia, hain zuzen ere, eta irakaslea kopurua eta ikasleen matrikulazioa nahiko homogeneizatuak izan ziren. Bigarren garaia 1920an hasi zen eta 1929ra arte iraun zuen. Trantsizio garaia deitu zuten aldaketa batzuk izan zituelako, esate baterako, zuzendaria eta Anaia batzuk aldatu zituzten eta ikasleen kopurua igoera nabarmena izan zen. Hirugarren garaia 1930ean hasi eta eskola berri bat sortu zuten, Floreaga Eskola, zeini ateak itxi zizkioten Gerra Zibilaren ondorioz. Floreaga eskolak aldaketa garrantzitsuak ekarri zituen, alegia, ikasleen kopurua berriro igo zen eta Euskal Herrikoak ez ziren irakasleak heldu. Azken erabaki honek eragin handia izan zuen eskolaren martxan Anaiek eskola utzi zutelako.

Behin Anaiak Frantziatik kanporatuak, Azkoitia herria aukeratu zuten bizitzeko. Beste leku batzuetan zailtasun handiak izan zituzten herri berria aukeratzeko, baina kasu honetan ez zuten arazorik Azkoitian geratzeko. Ordea, Baionako "Anaia Ikuskatzailea (Bisitaria)", erabaki hura ez zitzaion gehiegi gustatu eta berehala bi Anaia frantziarrak aukeratu zituen eta Azkoitira bidali zituen. Anaia hauek Azkoitira iritsi bezain laster udaletxeko arduradun batekin bildu ziren eta lehenengo neurriak adostu zituzten. Udaletxea prest zegoen etxebizitza bat eskaintzeko Anaiei baina hauek beste bilera bat egin behar zuten Alkatearekin. Beraz, Alkatearengana abiatu ziren eta honek, ongi etorria eman ondoren, beste bi pertsonaia aurkeztu zizkien, Hurtado de Mendoza jauna eta Joaquín de Azpiazu, parrokoa.

Lehenengo elkarrizketa hartan baldintza guztiak ahoz gora jarri zituzten, hau da, eskolan ikasteagatik ordaindu behar zen, udaletxeak kuotak eta administrazioa eramango zituen arren. Beste aldetik, Anaiei, urtean behin mila pezeta emango zizkieten beraien lana egiteagatik eta, gainera, klaseak emateko lokala eta etxebizitza eman zizkieten. Helbide berria, nahiz eta behin-behineko izan, Nagusi kalean, 104, 2. pisuan izan zen.

Ikasturte hasiera urriaren 10ean izan zen. Ikasle kopurua igotzen ari zen eta hiru hilabetetan 90 ikasle zituen eskolak. Arrakasta hain handia zen, non 1905eko abuztuan Zuzendariak beste Anaia bat eta beste gela bat udaletxeari eskatu zizkion. Gainera, guraso batzuek eskola publikotik semeak atera zituzten eta Anaien eskolara eraman zituzten. Udaletxean Anaiekin pozik zeudenez berehala Anaien eskariak onartu zituzten. Ordea, herriko egoera akademikoa oso berezia bihurtu zen, hau da, maisu nazionalak lehenengo pisuan zeuden eta beheko solairuan Anaiak. Espero dezakegunez, lehenengo istiluak oso azkar hasi ziren eta egoera jasanezina bihurtu zen. Udaletxeak gertatzen ari zena oso ondo ulertu zuen eta beste lokal bat eskaini zien Anaiei 1906ko hasieran, baina Anaiek aulki, mahaia eta armairu berriak erosi behar izan zituzten.

Lehen aipatu dugunez eskola honetan ikasleek kuota sinboliko bat ordaindu behar zuten eta horretarako adinaren arabera sailkapen bat antolatu zuten, hau da, sei urtetatik zortzi urtetara 1,50 pezeta ordaindu behar zuten, zortzi urtetatik hamar urtetara 2 pezeta eta hamar urtetatik hamabi urtetara 3 pezeta.

Curriculumari buruz ez daukagu informazio handirik baina badakigu 1918 urtean goiko kurtso bat antolatu zutela udaletxeak eskatu zielako. Goiko kurtso hartan Gaztelaniaz, Aritmetika, Geografia, Geografia, Frantsesa eta Marrazketa Lineala eta Artistikoa izan ziren irakasgaiak, baina Anaiek ezi izan eman udaletxeak eskatutakoa. Izan ere, goiko kurtso horren ordez gau eskola bat sortu zuten, non Kontabilitatea eta Frantsesa ikas zitekeen.

Azterketak uztailaren bukaeran egiten zituzten eta herriko batzordeak parte hartzen zuen. Ikasleek, azterketak, bukatu ondoren, Alkatearen opariak jasotzen zituzten. Gainera, emaitzak ikusi ondoren, Udaletxeak gutun bat bidaltzen zion Zuzendariari non Anaien lan ona egindakoa eskertzen zioten. Lehenengo hiru bosturtekotan irakasle gehienak frantziarrak ziren, baina euskaldunak, Baionan, Ustaritz edo Mauleonen jaio zirelako. Besteak gipuzkoarrak ziren, zarauztarrak, zumaiarrak usurbildarrak, zestoarrak edo donostiarrak. Zergatik azpimarratzen dugu hau? Ba, Azkoitian lehenengo bokazioak sortu zirelako eta ondorio garrantzitsu bat ateratzen dugulako: Anaiak gazteak eta euskaldunak ziren eta nahiz eta beste Anaiak frantsesak izan, hauek klaseak gaztelaniaz ematen zituzten legeak agintzen zuelako.

Idelinus Anaiak 1920an eskola utzi zuen eta horri lotuta eskola garai berri bati ekin zion. Irailean Anaia Ikuskatzailea eskolara abiatu zen eta Zuzendari berri izendatu zuen, Leandro Calixto Anaia, hain zuzen ere, zein Ainhoan 1883an jaio zen. Leandro Calixto Irunetik Azkoitira joan zen eta 1926ra urte arte herri honetan izan zen. Leandro Calixtoren garaian eskolako matrikulazioak igo ziren, batez ere hirugarren kurtsoan, txikienetakoetan. 1920an 63 ikasle zituen, baina hurrengo urtean 110 ziren. 1921etik 1928ra arte datuak aldagarriak izan ziren baina gutxienez, Azkoitiko zentroak 96 ikasle zituen.

1924ean gertaera bitxi bat izan zen, Osasuneko Ikuskatzailea eskolara hurbildu zen eta garbiketako gabeziak aurkitu zituen eta eskola itxi zuen. Egoera honen ondorioz eskolan konponketa batzuk egin zituzten eta berehala ikastetxeak normaltasuna berreskuratu zuen. Gertaera hau ikusi ondoren udaletxeak ere bere proiektua aurrera eramateko aprobetxatu zuen. Hirigintza Planak eskola botatzea aurreikusten zuen eta horrela egin zuen. Azkoitiko eskola udaletxeko lokal batzuetara eraman zuten eta jatorrizko eraikina lurrera bota zuten. Ondorioz, behin-behineko egoera honek Floreaga eskola ireki arte iraun zuen.

Garai hartan udaletxeak beste erabaki garrantzitsu bat zeukan, alegia, 1925eko urtarriletik ikasleek ez zuten kuotarik ordainduko eta erabaki horren ordez udalak Anaiak eskolan mantenduko zituzten. Hurrengo urtean Leandro Calixto Anaiak zuzendaritza utzi zuen eta beraren ordez Julio Cristobal Anaia sartu zen. Julio Cristobal Anaia Donostiako Los Angeles eskolatik zetorren eta 1929ra arte Azkoitian izan zen. Zuzendari berri hau iritsi bezain laster Frantziako ohitura bat ezarri zuen, hau da, ostegunetan goizez ez zen klaserik izango. Hasieran erabaki hau ez zen Alkatearen gustukoa izan baina elkarrizketa bat izan ondoren Alkateak proposamena onartu zuen. Proposamena ondorengoa zen: "Anaiek eman behar zituzten klaseak baino gehiago emango zituzten". Hala ere, proposamen hau ez zen bakarra izan. Zuzendariak merkataritza irakasgaia ezarriko zuen eta hau ikasle onei zuzenduta izango zen. Gainera, Alkatea azterketak kontrolatzera joango zen.

Beste aldetik, emaitza akademikoak ez ziren oso onak izan eta, dirudienez, arazoa hizkuntza zen. "Historiko-ak" aipatzen duen bezala "ume hauek euskaraz besterik ez dute hitz egiten" eta hori gaztelaniaz ikasteko arazo bihurtzen zen. Egoera hau aztertu ondoren txostenean iruzkin bat jaso zuten "Anaien ahaleginak aitortu behar da: haiek euskaldun txiki hauei gaztelaniaz irakatsi behar diete".

Momentu hartan Komunitatetan bost Anaia zeuden gutxienez, baian Anaien joan-etorriak oso arruntak ziren eta hark ezegonkortasuna sortzen zuen, ordea, Azkoitian bokazio asko sortu ziren eta ikasle asko apaizgaitegian sartu ziren.

Lehen aipatu dugun bezala, eskola udaletxeko lokaletan zegoen baina eskola berria dagoeneko martxan zegoen. Izan ere, udalak izugarrizko ahaleginak egin zituen eskola ospetsu bat izateko. Ordea, aurreko planteamendua, udalak aldatu zuen, alegia, ikasleek ikasketak berriro ordaindu beharko zituzten. Beraz, mahai gainean bi gai berriak zituzten: alde batetik Anaiek eskola berria antolatu behar zuten eta, beste aldetik, doakotasuna desagertu zen. Egoera behin ikertua Anaiek erantzun baino lehen denbora pixka bat eskatu zioten udalari goi-agintariekin hitz egin behar zutelako eta horrela egin zuten. Hau da, egun batzuk beranduago Anaiek erantzuna eman zuten:

  1. Kristau Eskoletako Anaien konstituzioaren arabera doakotasuna mantendu behar zen eta, ondorioz, Anaien soldatak ez ziren aldatuko, mantenduko ziren.
  2. Sei gela mantenduko zituzten baina horretarako zortzi Anai beharrezkoak ziren, zuzendaria, sei irakasle eta beste Anai bat etxeko lanak egiteko.
  3. Ikasketa plana ondorengoa izango zen: Lehenengo hezkuntza, Merkatari Hezkuntza, Geometria eta Aljebra, Kontabilitatea praktikoa, Marrazketa geometrikoa eta artistikoa, Frantsesa, Mekanografia eta Takigrafia.
  4. Gela banketa ondorengoa izango zen: haur gela bat, oinarrizko bi gela, bi ertainekoak eta goi kurtsoko bat, irakaskuntza bereziekin.
  5. Ostegunetan izan ezik, egunero sei ordu izango ziren.
  6. Balizko konponketak, urtero eman behar zuten pintura eta beste gastu batzuk udalak ordainduko zituen.

Anaien proposamenak ez zuen erantzun azkarrik izan eta erritmo propioa eraman zuen. Bitartean, Julio Cristobal Anaiak kargua utzi zuen eta beren ordez Ludovico Maria sartu zen. Azkenean, honek kudeaketa guztiak eraman zituen 1933ra arte. Urte hartan Ludovico Mariak zuzendaritza utzi zuen eta Jose Ignacio Anaia sartu zen garai hura bukatzeko, hain zuzen ere, 1936ra arte. Honek kargua hartu bezain laster eskolako arautegi bat idatzi zuen. Arautegi hartan bi proposamen jasotzen zituen: eskolaren doakotasuna eta Anaien soldatak. Soldatari dagokionez bere buruari galdetzen zion: "zergatik maisu sekularrek maisu erlijiosoek baino gehiago kobratu behar zuten?"

Arautegi horretan lau ikasketa modalitate ezarri zituen, oinarrizkoa, osagarri irakaskuntzak, irakaskuntzak bereziak, latinekin eta solfeoarekin, eta helduen irakaskuntzak. Zeregin hau aurrera eramateko Anaien metodologia erabili zuen, hau da, metodologia honek irakaskuntza oroimenezkoak ekidin behar zituen eta haien ordez irakaskuntzak intuitiboak sartu behar ziren eta ez arlo intelektualean bakarrik, fisikoan ere, hau da soinketan, jokoetan, ibilbideetan, bainugeletan eta prebentzio-higienean. Baina nahiz eta berrikuntza pedagogikoak izan, erlijioso eta aberriko baloreak, oso ohikoak garai hartan, Ludovico Maria Anaiak mahai gainean zituen.

Arautegiaren beste alderdi bat ordutegia izan zen: iraileko hasieratik uztaileko amaiera egunero klaseak bost ordu izango zituzten, ostegunetan izan ezik eta oporretan, zeintzuk eskola nazionaletan bezalakoak ziren. Ordea, Ludovico Maria Anaiaren helburu nagusia ekonomikoa zen, hau da, Anaien soldatak maisu nazionalen soldatekin parekatu nahi zituen eta, bestalde, irakaskuntzaren doakotasuna mantendu nahi zuen. Horretarako bi proposamen egin zituen: udalak Anaien gastuak onartuko zituen eta erabaki horrekin irakaskuntzak doakotasuna mantenduko zuen. Beste aldetik, udalak diru-bilketa bat izango zuen eta diru-bilketa horrekin udalak zuzendariaren soldata eta Merkataritza, Batxilergo eta goi klaseko soldatak ordainduko zituen ere.

Proposamen hauek udaletxera iritsi ziren, Batzorde Iraunkorrean eztabaidatu ziren eta onartu ziren, doakotasuna barne. Hau guztia gertatu zen alkaterik gabe, Otaño jauna, eta erabakiak hartu zituena Pedro Larrañagak izan zen, Hasparrengo ikasle ohia. Ordea hiru boto proposamenen aurka izan ziren eta nahiz eta boto hauek kontuan izan proposamena aurrera joan zen. Hori dela eta, bost urterako, luza daitekeen, kontratu bat sinatu zuten. Zinegotzi batzuei erabaki hau ez zitzaien batere gustatu eta haiek kontratua urtez-urte izango zela proposatu zuten. Anaientzat gertaera hau garaipen bat izan zen, baina hilabete batzuk beranduago alkatea sinadura horren aurka zegoenez dimisioa aurkeztu zuen eta kargua utzi zuen.

Laburbilduz, eraikin berria Anaiak urte zehatz batzuetan kudeatuko zituzten eta irakaskuntza doakoa izango zen. Hori dela eta 1934ean kontratu berritu behar zen eta, espero dezakegunez, gurasoen elkartea, ikastetxea eta herriko autoritateen arteko gatazkak berriro sortu ziren. Ondorioz, 1935ean Anaiak kanporatu zituzten. Egun hartan arte Anaien eta Azkoitiko udalaren arteko harremanak onak edo oso onak izan ziren, baina une hartatik eta "Historikoan" aipatzen zuten bezala "udalarekin ez dituzte harreman onak mantentzen baina konponduko gara, gure iritziz". Txosten hartan ere "eskola une honetan guraso elkartearen menpe dago baina hauteskundeak pasatu ondoren espero dugu normaltasunera bueltatu". Berriz, normaltasun hura ez zen bueltatu. Liskarra nabarmena zen. Alde batetik Gurasoen Elkarteko kide batzuk zeuden, batzuk beraien garaitan alkateak edo zinegotziak izan ziren, eta beste aldetik herriko jendea, nortzuk Anaiek jarrai zezaten nahi zuten. Ordea, eta egia esan, une batzuetan Anaiek hartu zuten jarrera ez zen egokien izan, eta hau ez dugu guk esaten Anaia Ikuskatzaileak baizik edo Gotzainak eta agian, horrexegatik eskolatik Anaiak kanporatu zituzten, momentu hartan existitzen zen egoera politikoa ahaztu gabe.