Écoles

San Bernardo ikastetxea. Donostia

1905-1937

La Salleko Anaiak Donostiara 1950ean iritsi ziren eta historian zehar hiriaren leku desberdinetan ezarri ziren. Garai honetan garrantzitsuena zen San Bernardo ikastetxearen sormena, zein 1928ra arte iraun zuen. Aldi berean beste bi eskola sortu zituzten, eskola doakoak, alegia, Herrerako San Luis ikastetxea eta Alde Zaharreko ikastetxea, Los Angeles.

San Bernardo ikastetxearen sormena Baionako Pensionnat de Saint Bernard eskolari lotuta dago, Frantziatik kongregazio erlijiosoen eragozpen posiblearen aurrean. Ikastetxea hau, bere jatorrietatik bigarren hezkuntza eta lanbide heziketa eman zuen eta, gainera, Gipuzkoako beste zentroetako erreferentzia bihurtu zen, batez ere, une hartan lurraldean zentro batzuk irekitzen ari zirelako. San Bernardok, Los Angeles eta San Luis ikastetxeekin harremanak zuzenak zituen, baina baita desberdintasunak ere, hau da, ikasleriaren jatorri sozialak. Ikastetxe honi, San Bernardori, gizarte-maila ertainen eta goi klaseen umeak joaten ziren eta normalean lanbide heziketa ez zuten ikasten bigarren hezkuntza baizik. Ordea, Los Angeles eta San Luiseko ikasleak klase popularrekoak ziren. Bi zentro hauetan lanbide heziketako merkataritzara ikasten zuten. Dakigunez Donostian merkataritzak garrantzi handia zeukan garai hartan eta lanbide heziketa bukatzen zuten ikasleek oso azkar lana aurkitzen zuten. Berriz, San Bernardo eskolak ez zuen nahi Donostian jarraitu eta 1928an desagertu zen. Arrazoiak ez daude oso argi, baina dirudienez San Bernardoren arduradunei Frantzian gertatzen zena Donostian gertatzen zena baino gehiago kezkatzen zitzaien, nahiz eta garai hartan Gipuzkoa zentro sare bat sortzen ari ziren. Hala ere, Gipuzkoako La Salleko historia ondo ezagutzen dutenek, San Bernardo "koroaren bitxia" izan zela esaten dute.

1905eko urriaren 5ean San Bernardo ikastetxeak bere ateak ireki zituen. Gurasoek ikasle guztiei lagundu zieten eta, arratsaldez, 69 ikasle pentsionistak iritsi ziren, zeinetako 46 frantsesak ziren. Guztien artean instalazioak inauguratzen zituzten. Hurrengo goizean autobus batek beste 17 ikasle ekarri zituen eta haiekin Anaia bat zetorren, zein haien bila joan zen. Ordea inaugurazio ofiziala hilabete batzuk beranduago izan zen, hain zuzen ere, 1906ko maiatzaren 15ean, San Juan Bautista de La Salle egunean. Inaugurazio hau egunkari batzuetan agertu zen, hau da, Baionako Le Courier-en, El Correo de Gipuzkoa-n eta El Pueblo Vasco-n.

Ikastetxearen arrakasta oso azkar heldu zen eta berehala 150 ikasle lortu zituen. Matrikularen igoera iraunkorra zen eta pabiloi berriak ireki behar izan zituzten. Igoera honek bere arrazoia dauka: alde batetik, San Bernardoko ikasleek ikasketekin jarraitzen zituzten eta urtero ikasle berriak sartzen ziren eta, beste aldetik, Frantziako Hasparrengo ikastetxea itxi zuten eta hango ikasleak Donostiara etorri ziren beraien ikasketak jarraitzeko. Ondorioz, 1907an bigarren pabiloia irekitzen zuten eta 1910ean hirugarrena. 1910ean ere marrazketa gelak ireki zituzten eta 1913an Merkataritza Bankua, Espainiako horrelako lehenengo instalazioa.

Baina 1914ean, I. Gerra Mundiala hasi zenean, Anaia batzuk Frantziako soldaduskara joan behar izan zuten eta haien artean zaurituak eta hildakoak izan ziren. Gertaera honek bere ondorioak izan zituen Gipuzkoan, zentro batzuk itxi behar izan zituztelako. Egoera nahiko zaildu zen eta 1914/15 ikasturteko hasieran San Bernardo eskolako zuzendaritzak ondorengo agiria iragarri zuen: "Galdera batzuk planteatu dira eta haien aurrean Kristau Eskolen Anaiek familiak informatzeko ohorea daukate eta nahiz eta irakasleen artean baja batzuk izan eskola-itzulia urriaren batean, asteartean izango da barruko ikasleentzat eta asteazkenean kanpoko ikasleentzat".

Gerra Mundialak iraun zuen bitartean San Bernardoko zuzendaria Joannes Bernardinus izan zen, nork 1910ean Anaia Luciène Adrien ordezkatu zuen. Bernardinus Anaiak neurri batzuk hartu behar zituen eta horien ondorioz matrikularen kopurua nabaria izan zen, bezero berriak behar zituztelako.

1922 bi gertaera garrantzitsuak izan ziren: Ikasle Ohien Elkarteak 25 urte bete zituen eta, beste aldetik, Frantziatik enbaxadoreak bisita bat egin zion San Bernardori. Bisita hau interpretazio desberdinak izan zituen, baina Anaien iritziz, Frantziako autoritateen jarrera-aldaketa bat izan zen erlijioso kongregazioarekiko.

Bestalde, arlo akademikoan arazo bat sortu zen 1920an. Urte hartan ikasketen hiru eredu zituen ikastetxeak, alegia, Batxilergoa, "le Baccalauréat" eta Merkataritza, eta honek istiluak sortu zuen Anaien artean. Ordea, 1925etik 1928ra egoera bideratu zen eta hitz guztiak oso onak ziren ikastetxeari buruz hitz egiten zutenean, "ikastetxearen martxa oso egokia da", "orokorrean ikasketak oso ondo zuzenduak daude", "San Bernardo ikastetxeak duen ospe ona merezi du", "ikasketak oso serioak dira gela guztietan", "ia irakasle guztiek ondo egiten dituzte zeregin profesionalak". Berriz, 1928an Baionara trasladoa aurreikusita zegoenez, matrikularen egoera aldatu zen eta harremanak Anaien artean kutsatzen hasi ziren, batzuk frantsesak zirelako eta beste batzuk espainiarrak eta Anaia Ikuskatzaileak aipatu zuen bezala "nazionalitateak oso puntu-puntuan zeuden arimetan". Hau da, traslado posible hark gatazka sortu zuen Anaien artean, Anai frantsesak eta Anai espainiarren artean. Hori dela eta, Anai Ikuskatzaileak bere gomendioak eman zituen "inoiz baino gehiago Anai frantsesak Baionara joan behar dira, eta ahalik eta azkarren".

Hurrengo urteko txostenean, "Historikoan", egoera hau baieztatu zuen Anai Ikuskatzaileak "gertaerek eskaria justifikatu dute. Anai espainiarren espirituak ez du hobetu eta haietako batzuek ez dituzte zuzendariaren aginduak betetzen, edo egiten badute zailtasunak sortzen dituzte. Bai, banaketa beharrezkoa da eta neurri administratibo batzuk ere, beraz, ikasiko ditugu". Testuinguru honetan, Gallegok, La Salleko historialari batek, esaten zuen: "Donostiako tentsio handiei buruz dokumentazio guztiek hitz egiten zuten. Tentsio haietan Anaia frantziarren "chauvinismoa-k" parte hartzen zuen, Anaia espainiarren gaztediak bakarrik geratu nahi zuena, eta baita hiriko kleroak ere". Izan ere, San Bernardo barnetegiak arazo berezi bat sortu zuen. Frantzia etxe bat zen eta Frantziara itzuli nahi zuen eta behar zuen, honaino denok ados zeuden. Baina Anai espainiarrek ikastetxea "españolizado" zegoela esaten zuten, beraz, beraiena zen eta beraien eskuetan jarraituko zuen, aitzitik, Anai frantsesek saldu nahi zuten Baionan berria egiten ari zirena ordaintzeko. Hori dela eta, Gasteizeko Gotzainak ere parte hartu zuen "Anai espainiarren iraultzaren aurrean".

Arazo guzti horiek alde batera utzita, beraien ikasketen ondorioz ospe ona zuten, batez ere merkataritza arloan eta batxilergo ikasketagatik, frantsesaz eta gaztelaniaz, zentroren teknologia ahaztu gabe. Bere hasieratik San Bernardora ikasle frantsesak joaten ziren eta helburu batekin egiten zuten, Batxilergoa edo Baccalaurèat ikastera. Espainiar Batxilergoak ere arrakasta handia zuen, izan ere, maila guztietan antolatu zuten. Bere aldetik, Merkataritza ikasketek, arrakasta handiena zeukatenek, espainiar programa ofizialak hartu zituzten eta "peritaje mercantil" eta "profesorado mercantil" antolatu zituzten. Baina San Bernardoren arrakastak beste arrazoi batzuk izan zituen: Marrazketa linealak eta marrazketa artistikoak irakasle bereziak zituzten. Irakasgai hauetako irakasleak Baionatik etortzen ziren. M. Zapirainek, estimatutako konpositore batek, piano klaseak ematen zituen, Irunetik etortzen zen biolin klaseak ematen zituena eta beste irakasle bati kontratu bat egin zioten txirula klaseak emateko. Ikasketa hauen gehiago handitzeko Kanadatik Orestus Anaia iritsi zen, zeinek aurreko urteetan Baionako Pensionnat-en lan egin zuen. Berarekin Merkataritzak dimentsio berri bat hartu zuen, Kanadako eskoletako adibidea jarraituz. Horrela, "merkataritza gela" edo "salle d'affaires" sortu zuten. Berrikuntza honek, lehen aldiaren alde Espainian egiten zuten, poza handia eragin zuen ikasleengan eta pertsona ospetsu batzuen, nazionalak eta nazioartekoak, goraipamenak jaso zituen. Emaitzak hain onak izan ziren ezen Madrilgo "Maravillas Barnetegiko" Anaiak, Bartzelonako "Bonanova" edo "El Condal" irakasleak edo Bilboko "Santiago Apostol-etik" etorri ziren metodo berri hau kopiatzeko eta beraien zentroetara eramateko.

Metodo honen azalpen bat 1956ko "Boletín del Instituto-an" agertzen zen: "ariketa bakoitzaren hasieran eta hilabetean zehar banatua, ikasle bakoitzak banku baten itxurazko billeteak jasotzen zituen, aluminiozko txanponak, merkataritzaren efektuak, txekeak eta abar". "Kapital" hau ikasleak erabili behar zuen merkataritza operazioak egiteko. Operazio haiek oso zorrotzak ziren, baina beste aldetik, iniziatiba handi bat eskaintzen zioten ikasleari; hau da, merkataritzako liburuak, El Diario eta El Mayor izendunak, egunean mantendu behar zituen, merkantziak koloreetako kartoizko zatiak ziren eta ondorengo errotuluak eraman zituzten: "Café Porto Rico", "Té de Ceilán" eta abar. Ikasleen artean gehienak merkatarien papera interpretatzen zuten, beste batzuek Bankuaren papera, Aseguruen Konpainiak, Agentziak eta abar. Merkatariek egiten zituzten eskaerak handikariei zuzenduta zeuden, zeinek formalitate guztiak behin beteak bidaltzen zituzten trenaren edo itsasontzi baten bidez. Itsasontzia erreala zen eta joan-etorriko ibilbidea egiten zuen mekanismo zorrotzaren bitartez, alegia, ikasgelaren bi muturretan bi hiriburu jartzen zituzten, Donostia eta Quebec, eta mekanismoak ibilbidea egiten zuen. Trena miniaturazko trenbide batetik zihoan, baina batzuetan, Negozioen Zuzendariak istripuren bat apropos trenari edo itsasontziari "sortzen zien" eta ikasleek galtzen ziren merkantziak kalkulatu behar zituzten. Ondorioz, Aseguruak martxan jartzen ziren eta garaiz asegurua berritu ez zutenak, ondorioak ordaintzen zituzten. "Salle d'affaires-en" egunek ordu erdi bat edo ordu bat irauten zuten egutegiak oso azkar joateko.

Ikasketa hauen beste adibide bat edo beste erreferentzia bat "San Bernardo Bankua" izan zen. Honek, bankuak, bere billeteak, txanponak, txekeak eta bulegoko materiala zituen eta material guzti honek bankuaren nortasun ezaugarriak zituen. Horrela "San Bernardo-ren" irakasle batek, Celso Anaiak, aipatzen zuen bere biografian. Anaia honek Merkataritza Aretoa sortu zuen, non merkataritzako kasu guztiak gertatzen ziren martxan jartzen zuten, hau da, aduanak, posta, telegrafoak, diru sistema, jangai merkataritza, oihalak, zapatak eta abar. Hauek guztiak beste merkataritzako eta industriako produktuekin trukatzen zituzten eta horretarako zeukaten pertsonala erabiltzen zuten. Merkataritza akordioak eta bankuaren kutxatilategiko kanbioak egiten zituzten. Kutxatilategiko erlaitzetik merkataritza barruko tren bat ibiltzen zen eta lehiatiegietatik merkataritzako kanpoko trena.

Metodo honen bidez ikasleek merkataritzako operazioak kontrolatzen zituzten eta bide batez praktika egiten zuten, zein oso egokia zen irakaskuntza-ikaskuntza prozesurako. Gainera, dokumentu modeloak, arazo errealak, ereduak, balantze operazioak, merkataritza idazkaria eta bankuen operazioak eskaintzen zizkien. Beraz, ez da harritzekoa "San Bernardo" eskolak zuen eskaria eta Anaien ospea, batez ere lanbide heziketaren arloan.

Beste aldetik, "San Bernardo-k", bere dimentsioagatik eta ezaugarrietatik, Anaia asko behar zituen eta hauetako bakoitzak zeregin zehatzak zituen. Barnetegiari eta ikasketei ordu asko ematen zizkien eta haiengana denbora osoa eskaintzen zuten. Hori dela eta, 159 Anaiek zentrotik pasatu zuten azken hogeita bost urteetan, eta egia esan, egoera ikusia ez da harritzekoa. Honi lotuta, berrogei Anaia Komunitatean bizi zirela urtean zehar aipatu behar dugu. Ordea, Komunitate honen ezaugarri garrantzitsuena Baionako "Saint Bernard"-eko Anaien presentzia izan zen eta, ondorioz, populazioa frantsesaren presentzia. Gainera, Donostiako "San Bernardo" ikastetxean, beste eskoletan gertatzen ez den bezala, Anaiek denboraldi luzeak irauten zituzten eta erabaki hori eskertzekoa zen.

1909an "San Bernardo-tik" jatorri autoktonoko lehenengo Anaiak agertu ziren, berriz, lehenengo bokazioak oso berandu hasi zien, 1956an, hain zuzen ere. Beste aldetik, irakaskuntzan lan egiten zuten Anaiek ikasketetako goiko maila behar zuten eta egoera hori era oztopo bat zen Komunitatean sartzeko. Ordea, 1909tik autoktonoen sartzea igotzen hasi zen. Horrela, 1925ean zazpi Anai berriak sartu ziren eta hurrengo urtean beste zazpi Anaia eta hori ez zen arruntena. Batez beste hiru edo Anaia gutxiago urteko sartzen ziren. Agian, Anaien presentzia garrantzitsu honek bere eragina izan zuen zentroa itxi zutenean.

Izan ere, arazoak ez ziren egoeraren araberako izan. Beste baten bat existitzen zen eta honek urte asko zeraman: Anaia batzuek ez zieten Goiko Anaiei kasurik egiten eta egoera hura Anaia Ikuskatzaileak bere txostenean islatu zuen. Esate baterako, Anaiak debekatuta zeukaten erretzea, ordea, batzuek ez zioten kasurik egiten debeku horri eta urte batzuk pasatu behar zituzten "ohitura negargarri hura" desagertzeko. 1924tik Komunitateari buruz zegoen iritzia oso ona zen, Komunitatea oso ondo antolatuta zegoen eta irakaskuntzan Anaiek beraien lehenengo fruituak agertzen hasi ziren "ikasleen artean izpiritua ona da, errukia egokia. Ikasketak maiz zaintzen eta kontrolatzen dira, nahiz eta salbuespen bat izan, esate baterako, Anaiek eskarmentu eskasa daukatenak", zioen Anaia Ikuskatzaileak.

"San Bernardo" ikastetxea ezin da konparatu beste zentro batzuekin ondorengo arrazoi batzuengatik: bere dimentsioagatik, eraikin berri eta handi bat zelako, bere ezaugarri propioengatik, curriculuma ematen zuenagatik, instalazioa babesten zuten agenteengatik, ikasleen ezaugarriengatik eta kantitateagatik, irakaskuntzan lan egiten zuten Anaien kopuruagatik eta eskola doakoak zelako. Gainera, Frantziatik etorri ziren Anaiak ospe eman zioten eskolari. Hala eta guztiz ere, "San Bernardo-k" ere lurraldeko beste zentroen ezaugarri antzekoak zituen, adibidez, Donostiako merkataritzak izan zituen beharrei egokitu zen. Ezaugarri guztien ondorioz, Frantziatik ikasle asko etorri ziren eta Donostia eta probintziako ikasleekin izugarrizko kopurua bete zuten.

Barnetegia izateak ikasleen eta Anaien harremanak indartzen zituen eta, gainera, hezitzaile zeregina ere bultzatzen zuen, hau da, harreman eskolarrak eta sozialak handiagoak ziren. "San Bernardo" irekia izan zen bitartean barneko eta kanpoko izan zuen ikaslearen kopurua antzekoa izan zen eta mantentzen saiatu zen. Ordea, horrelako ikastetxe batek funtzionamendu hobezina izateko baldintza berezi batzuk behar zituen eta, nola ez, pertsonala. Bere hasieran baldintza guztiak bete zituen baina beti nortasun propioa izan zuen eskola honek, esaterako, eskaintza eskolarra, ordainketa eskola izatea, barnetegia izatea eta, batez ere, ikasleria goi klasekoa zen, hain zuzen ere. Garai hartan Batxilergoa ertaineko eta goiko klase sozialei zuzenduta zegoen eta ikasle gehienek unibertsitatean jarraitzen zuten. Berriz, beste ikasle batzuek, unibertsitatera joaten ez zirenak, lanbide bat aurkitu nahi zuten eta batxilergo hau edo merkataritza, lanbide heziketa, ikasten zuten. Horrexegatik "San Bernardo-ra" ikasleria zehatz bat zihoan, negozioak zituzten gurasoen semeak, etorkizunean ikasle hauek negozio familiarrekin jarraitzeko, "ikastetxe honetara Espainiako beste probintzietatik ikasle asko etortzen dira, enpresetako zuzendarien semeak, etorkizunean zuzendariak izango direnak", ez alferrik, ikastetxe hau "San Bernardo ikastetxe aristokratikoa" ezaguna zen.