Lexique

San Anton

Urtarrilaren hamazazpia aziendak bedeinkatzeko eguna izan da tradizioz Euskal Herrian. Egun horretako meza eta jaiaz gainera ohitura bereziak izan dira, azienda bedeinkatu eta horrekin bizpahiru bira santuaren ermitari ematekoa (egun horretan bedeinkatutako astoek ez zuten lanik egiten, jai baizik, eta pentsua egunekoa halako bi ematen zitzaien). Errenteriako Zamalbiden ganaduari emateko artoa bedeinkatzen zen. Getarian nekazarien ermandadeak ateratako meza izaten da eta ondoren Udaletxeko plazan txakolina dastatzen da, baina jaia arrantzale-girokoa izaten da. Mutrikun kordeleriaren patroia izaten da, eta otordu bat egiten zuten lanbidekoek bisigua janez.