Lexique

paperezko soinu-tresna

Haizezko soinu-tresna zahar izorratuak edo hauen itxura duten gezurrezko tresnekin eginak dira. Turuta-sistema duen pita jartzen zaie. Pita ahoan jarririk, haizea botatzen da, eztarriarekin hotsa eta tonua emanez. Jotzaileak eman nahi duen doinua kantatu behar du. Hau, papertxoaren bibrazioz aldatu eta handiagotu egiten da. “Fanfare” taldeetan erabiltzen dira. Ohitura zen koadrilan egiten ziren paseo eta kale-bueltetarako musika-taldea kontratatzea. Musika-taldea, zenbat eta handiago, hobe, baina garestiago ere bai. Horregatik, musikari gutxi batzuk kontratatu eta horiekin batera “gezurrezko” jotzaileak ateratzen ziren besteekin nahasturik, hotsa eta itxura erantsiz.