Lexique

ostots

ozkarri (Zumarraga).
trumoi.

Ostots edo trumoi gogorra denean gatz bedeinkatua botatzen da sutara, eta kandela bedeinkatua ere pizten da.

Ate-leihoetan argizarizko gurutzetxo bat ezartzen da, eta atarian belar bedeinkatua, erramu hostoa edo San Joan belarrak erretzen dira.

Aizkora bat jarri behar da gora begira eta kandela bedeinkatua piztu.

Santa Barbarari errezatzen zaio.

Tximistak daudenean pagoaren eta gaztainaren azpian egotea arrisku handikoa da, elorri azpian egotea ez.

Elorri adarrak babestu egiten du tximistatik.

Ostotsa denean kartak airera bota behar dira, ostots horiek infernukoaren astruziak baitira.

Ostotsa denean esan ohi da: "Txerren bolaka dabil", "Deabruak elkarri sua egozten ari dira", "Karakolen danbolina", "Oraintxe dabiltza mutilzaharrak eta neskazaharrak".

Ostots egunetan apaizak, konjurua egitera joaten zenean, sakadiz janzten zituen oinak.