Lexique

oilasko-joko

San Joan hirugarreneko bazkalondoan eta beste festa batzuetan zenbait herritan egiten zen jokoa. Herriko bi gazte talde goizeko seietan jaiki eta oilasko-biltze izeneko eskean ateratzen dira, tabernaren batean kafea hartu ondoren, txapela, brusa eta abarkak jantzirik. Talde bakoitzak haga bana eramaten du eta bertatik esekitzen dituzte oilaskoak. Arratsaldean plazako lurrean kaxa bat jarri estalki zulodunarekin eta hegaztia zulotik lepoa agerian duela jartzen da. Ondoren, txistusoinuarekin, gazte batek begiak estali eta eskuan daraman ezpataz oilaskoari lepoa mozteari ekiten dio. Oilasko horiekin afaria egiten da. (Amasa, Askizu-Getaria)